Urola Garaiako mankomunitateko jabekuntza eskolan hiru talde dituzte: emakume migratzaileena, etxekoren bat zaintzen dutenena, eta indarkeria pairatu dutenena. Alternatiba ekonomikoak baino lehen jabetze prozesuak garatzen dituzte.
Legazpi, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsasoko emakumeak biltzen dira jabetze eskolan. Gipuzkoako eskualde honetako berdintasun teknikaria Aurora Iturrioz da. Aipatutako taldeetan ekonomia feminista nola gauzatzen duten galdezka hasi eta jabetze prozesuez, kontzientziaz eta nortasunak berreraikitzeaz hasi zaigu hizketan. Zein zerikusi du batak bestearekin? “Adibidez, familiakoren bat zaintzen ari denak konturatu behar du gaur egungo zaintza lanen ereduak nola mantentzen duen egitura kapitalista. Hori erakusten saiatzen gara”. Alternatiba ekonomikoak gauzatu behar dira, baina konturatu dira bestelako lanak egiteko daudela. Gaurko sistema ekonomikoak emakume horien nortasunak modu zehatz batez eratu ditu. Autoestima ahula dute, aisialdirako denborarik ez. Beraz, jabetze prozesuak garatzen dituzte nortasunetik abiatuta, eta hurrengo pausoa, emakume horien bizitza hobeagoa egingo duten alternatiba ekonomikoak gauzatzen saiatzea da. Epe luzeko lana da.
Zaintza lanak egiten dituzte hemen. Hango zaintza lanak beste batzuen esku utzi dituzte, asko haurrak han utzita etorri dira. Hemendik kudeatzen dituzte hango zaintza lanak. Errudun sentitzen dira, haurrak utzi dituztelako. Erresistentziako ekimen ekonomikoak jarriak dituzte abian:
Trukea: Egunerokoan erabiltzen dute trukea, baina herrira begirako truke merkatua egin izan dute.
Otarra: Taldeko norbaitek duen beharraren arabera otarrean horixe uzten dute: janaria, negurako berokia…
Zozketa: Eman dezagun 2 euroko xaboia erosi dutela. Taldeko hamabi kideek euro bana jartzen dute. Zozketa egin eta irabazleak xaboia jasotzen du. Soberan geratu den dirua beharra duenari ematen zaio.
Aurrezki fondoa: Astero 10 euro jartzen ditu bakoitzak eta astean behin batek 90 euro eramaten ditu. Elkarrekin aurrezteko modu bat da.
Denboraren bankua: Jarri nahi dute martxan, baina Aurora Iturriozen ustez, oraindik jabetze prozesua luzatu beharra dago.
Mikrokreditua: Hasi ziren sistema hori erabiltzen, baina bertan behera utzi zuten. Taldeak sinbologia kapitalista mahai gainean jarri zuen. Horrela hasi ziren: astero kuota bat jarri eta norbaitek diru premia zuenean (betaurrekoak erosi beharra adibidez) hari ematen zitzaion, gero itzultzeko baldintzarekin. Alabaina, aurreztutako diruarekin kontua ireki nahi zuten eta etekina atera. Mikrokredituak bertan behera geratu ziren. Imaginarioan ditugun ezaugarri kapitalistak txertatuko ez dituzten alternatibak nola sortu hausnartzen ari dira. Iturriozen ustez, jabetze prozesua luzatu behar da, eta agian geroago, berriz ere sortu ahal izango dute mikrokredituen sistema.
Sistema kapitalistak haiengan eragiten duen zapalkuntzaz ohar daitezen ahalegintzen dira jabetze prozesuetan. Alabaina, kontzientzia hartze horrek ondorio gogorrak ere izan ditzake. Prozesu horietan negoziatzen ikasten dute eta hainbat etorkin zaintzaile profesionalek lan baldintzak hobetzea lortu badute ere, beste batzuek lana galdu dute.
Talde honetan parte hartzen duten emakumeek etxeko norbait zaintzen dute. Ez dute baliabiderik zaintzaile profesionala kontratatzeko. Ekonomikoki gaitasuna balute, aurrez aipatu dugun taldeko emakumeak kontratatuko lituzkete. Talde honetan ere, zaintza lanak zenbateraino diren egitura kapitalistaren mantentzaile erakusten saiatzen dira. Egoera ekonomiko oso kaskarrak dituzte emakumeok eta egoera emozional oso txarrak.
Zaintzaren esparruan, lanak nola banatu edo erabakiak hartzeko negoziazioetan, botere harremanak daude. Harreman horietan indarkeria azaleratzen da, indarkeria psikologikoa edo fisikoa, baita hain erraz ikusten ez den hirugarren mota bat ere: zaintza lanak ez dira partekatzen eta kito, emakumearen gain geratzen dira.
Indarkeria jasan duten edo jasaten ari diren emakumeak biltzen dira. Ez dituzte alternatiba ekonomikoak abian jarri. Emakumeok autoestima oso ahula izaten dute eta jabetze prozesuak oso luzeak dira. Dimentsio ekonomikoa zeharka agertzen da talde honetan. Batetik, tratu txar ekonomikoak jasaten dituzte. Ez dute diru sarrera zuzenik eta bikotekidearen menpe daude zentzu horretan. Bestetik, psikologikoki ahul daude eta independentzia ekonomikoa lortzeko bideak urratzea ia ezinezkoa zaie.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]