Ez dut ezer berririk esango bake prozesuaz, PPren gobernuaren jarrera arduragabetzat jotzen badut. Hainbat arrazoi daude hori adierazteko, baina arlo zehatz bati helduko diot oraingo honetan: espetxe politika, azken asteotan “berriak” izan ditugu eta.
Azaroaren 24an Carmen Gisasola libre atera zen Entzutegi Nazionalak bere espetxe zigorra betetzat eman eta gero, Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ondoren. Egun batzuk beranduago beste bi preso atera ziren arrazoi berberarengatik: Espainian espetxean betetako denborari Frantzian betetakoa gehituz.
Espetxe politika mundu osoan da kezka, baita Europan ere. Horregatik ematen dira arauak maila desberdinetan. Horietako bat 2008an Europako Batzordeak hartutako Erabaki Markoa, non Europar Batasuneko estatu batean emandako epaiak beste estatuetan errekonozitzeko finkatzen ziren oinarriak. Estatuek Erabaki Marko hau sartu behar zuten beren barneko araudian, baina Espainian ez da horrelakorik egin 2014ko azaroaren 12ra arte, 7/2014 Lege Organikoa onartu den arte. Bitartean, hor zegoen Batzordearen erabakia eta hor, baita ere, auzitegiek hori betetzeko duten betebeharra.
Horrela, 2014ko martxoaren 14an Auzitegi Gorenak Entzutegi Nazionalari agindu zion, kasu zehatz batean, kontuan hartzeko Frantzian betetako espetxe zigorrak. Bada, hain zuzen ere, ia sei urte igaro eta gero, inolako mugimendu legegilerik gabe, egun berean Espainiako Gobernuak aurkeztu zuen Lege Proiektua, eta gero, bere tramitazioan hainbat zuzenketa sartu ditu PPk lege horren ondorioak “leuntzeko”. Hau da, Auzitegi Gorenaren irizpideari jarraituz, libre utzi beharko ziren 50-60 ETAko presoek espetxean jarrai dezaten. Gero, badakigu zer gertatu den: lege hori abenduaren 4an sartu da indarrean eta eztabaida juridikoa dago bere aplikazioari buruz, Auzitegi Gorenak berriro ebatzi arte.
Horrek guztiak adierazten du zein den Espainiako Gobernuaren jarrera eta hainbat alderdi politikorena ere. Bake prozesua ukatzen da eta, gainera, oztopatu egiten da, presoen gaiari inolako tratamendurik eman gabe. Presoek, Ipar Irlandan gertatu zen moduan, zeresan handia eduki beharko lukete bake prozesuan, baina Gobernuak ez du horrelakorik onartzen. Jarrera gogor eta oztopagarri hori islatzen da egunero: presoen urrunketari buruz ez da mugimendurik egon, nahiz eta euren jatorriko lekuetara hurbiltzeko eskatu duten, nahiz eta hori birgizarteratzearekin bat datorren, eta beraz, zeharka, funtsezko eskubidea den.
Gobernuaren oinarrizko abiapuntua garbia da, baina guztiz okerra: bere ustetan, ETAko presoekiko edozein “keinuk” estatuaren eta demokraziaren ahulezia adieraziko luke. Guztiz kontrakoa, nire iritziz: alde batetik, eskatzen dena legea betetzea besterik ez da eta horrek estatu demokratikoa indartzen du; bestetik, paralisiak adierazten du ahuleziarik handiena eta araudiari egiten zaion “iruzurrak” islatzen du Espainaiko Estatuaren beldurra eta beren planteamenduen hauskortasuna. Edo, bestela, nola azaldu behar dute zein den espetxe zigorren helburua edota zer gertatzen den zigorrak betetzen direnean? Gobernu batek zuzenbidearen balioa errespetatu eta adierazi behar du eta, horretarako, preso dauden pertsonek egindako min ikaragarria kontuan harturik, pedagogia publikoa egin behar du egunero. Edo zer espero dute, preso horiek betiko espetxeratuta eta urrun mantentzea?
Bukatzeko: presoen hausnarketa berria ere beharrezkoa izango litzateke une honetan, bake prozesuan ekarpen positiborik benetan egin nahi badute.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]