2014ko ekainak 9. Gure Esku Dagok antolatutako Durango-Iruñea giza-katearen biharamuna da. Euskal abertzaletasunak azken hamarkadatan egindako mobilizazio zibil garrantzitsuenaren balorazioa egiteko ordua da. Beroan aztertuta, arrakasta itzela izan da. Kolore guztietako abertzaleak euskal gizarteak bere etorkizuna erabaki ahal izateko eskubidearen aldarrikapenean. Eta abertzale mugimendu zabal horren ondoan, herrien erabaki eskubidea eskubide demokratiko gisa hartzen duen gizarte sektorea ere bai. Herri garelako erabaki nahi dugu, eta batez ere herritar garelako.
Hotzean begiratuta ere, mobilizazio erabat arrakastatsua izan zen: gizarte zibilaren protagonismoa berreskuratzeko ahaleginean norabidea finkatu zen. Orain bidea egin behar da. Izan dezake abertzaletasunaren folklorean erortzeko arriskua, baldin eta indarra ekitaldi erraldoian jartzen bada eta ez saretzean. Gure Esku Dagok izan zituen egungo gizarte moderno eta mediatikoek behar dituzten osagai nagusiak: moldearen erakargarritasuna eta salmenta; eduki oinarri sendoa eta sustraitua –erabaki eskubidea–; eta sarea. Eta funtsean, hirugarren hori sendotzen bada beteko ditu bere helburuak mugimenduak. Horretan ari da.
Eskozia eta Katalunia izan dira ispilu. Irailaren 18an unionismo britainiarra aise gailendu zitzaion eskoziar independentismoari. Alabaina, pozik daude eskoziar independentistak: ez dute independentzia eskuratu baina eskoziar gizartea independentzia zaleagoa da eta autogobernu maila handiagoa lortuko du. Edo hala ematen du behintzat.
Eta bada hemen gako interesgarria hausnarketarako, Asier Blas independentzia prozesuen EHUko ikertzaileak behin baino gehiagotan gogorarazten duen moduan: estatua eta banatu nahi duen herriaren artean behar adina tentsiorik ez dagoenean, prozesu adostuetan oso gaitza da independentzia lortzea. Eta hausnarketa horretatik geratzen diren galderak garratzak dira, edo gutxienez oso konplexuak: orduan, independentziaren aldeko gehiengo demokratikoak irabazteko, akordiorik nahi ez duen estatuarekiko tentsioa da landu beharrekoa edo etengabe akordioaren bidea? Non eta nola uztartzen dira gehiengo demokratikoak elikatu eta Estatuarekiko tentsioa bultzatuko dituzten jarrera eta esparruak?
Eskozian badira erantzunak, eta haiek akordioaren aldeko urratsa eman zuten, independentismoak indar gehiago metatzera itxaron barik. Nahiko lukete Europar Batasuneko estatu gabeko herriek horrelako aukerarik izatea beren prozesuetan.
Katalunian ere badira erantzunak, eta Euskal Herriko bideak badu zerikusi handiagoa azken honekin Eskoziarekin baino, besteak beste Estatu beraren itxidura erabatekoari egin behar diolako aurre. Edo ez du, katalan independentistek ez bezala, euskal abertzaletasunak oraindik lurralde batasuna hobesten duelako independentziaren aurrean.
Kazetari katalan batekin hango prozesuaz berbetan ari ginela zera luzatu zidan gureaz: “Azkenean zuen kontzertuak independentziarako bidea oztopatzen dizue”. Artur Masek independentziaren bidea edo estatuaren finantziazioaren azenarioari helduko ote zion argi ez zegoen garaiko hizketaldia zen aipatutakoa. Harrezkero Masek asko argitu ditu bere asmo eta proposamenak (“inoiz ez nukeen pentsatuko Mas puntu honetara iritsiko zenik. Gehiago esango dizut, ezagutu dudan neurrian Mas ez da independentista konbentzitua”. J.L Rodriguez Zapatero, El Temps, abenduak 2).
Kontua da orain datorren Generalitateak independentziaren lehen urratsak eman ditzakeela mugimendu soberanistak datozen hauteskundeak irabazten baditu. Orduan tresnak beharko ditu, eta seguruenik bidearen herena egina luke herritarren zergak biltzeko kontzertua moduko tresna bat balu. Tresnak eta helburuen ohiko eztabaidara iristen gara horrela, ezinbestekoa beti eta sarritan antzua, garrantzitsuena, azken finean, herrigintza delako. Tira, ikasgairik bada zera da, herri bakoitzak bere egoera eta ezaugarriekin egin behar duela aurrera. Horregatik, herrigintzan aurrera nola egin, hori da gaur egun euskal nazioak duen zeregin garrantzitsuena, independentziarik bada noizbait haren gainean egingo delako.
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak etxebizitza duina izateko eskubidea aitortzen du, bizi-maila egokia izateko eskubidearen parte gisa. Antzeko terminoetan mintzo da Hego Euskal Herrian inposaturiko Konstituzioa ere bai. Baina, letra txikiak, hain txikia ezen ezin den... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]