Artea eta Hezkuntza gutxitan doaz elkarrekin. Bi arloen arteko bitartekaritza lana egiten duen elkarte edo eragile gutxi dago gurean, nahiz eta hemendik kanpo gero eta ohikoagoa den. Duela 7 urte sortu zen Artaziak elkartea, Ana Revuelta, Maider Urrutia, Amaia Nabaskues eta Andrea Arrizabalagaren ekimenez. Egungo arte ekoizpenaren eta hezkuntza arautuaren arteko artikulazioa dute helburu.
Halaxe azaldu digu Ana Revueltak, Artaziak elkarteko kideak: “Gurea kultur bitartekaritza lana da, apur bat definigaitza da berez, baina esango nuke heziketa prozesuak garatzen saiatzen garela, eta horretarako kultura eta artea ditugula abiapuntu edo ardatz. Artea, modu zabalean ulertuta: arte biziak, plastikoak, ikus-entzunezkoak...”. Gaur egungo kultur ekoizpenean murgildurik, arteak hezkuntzara jauzi egin dezan, eta alderantziz, hezkuntza artearen bidez garatu dadin egiten dute ahalegina lau emakumeok.
Haien lan-eremu naturala hezkuntza arautuko eskolak badira ere, kultur artekaritza lanak ere egin dituzte museoetan, Gasteizeko Montehermoson adibidez. “Hezkuntzan parte hartzen duten eragileekin aritzen gara elkarlanean, eraikuntza moduan ulertzen dugulako hezkuntza”, dio Maider Urrutiak. “Ikasleen jakintzak artelanaren edukian edo esanahietan nola eragiten duen eta zein ekarpen egiten duten ulertzea garrantzitsua da”, jarraitu du Revueltak. Hau da, Arteak eta Hezkuntzak elkar elika dezaketela uste dute Artaziak elkarteko lagunek.
Atzerrian ohikoak omen dira hizpide dugun honen tankerako elkarteak. Hemen, aldiz, hasiberriak gara. Artea gutxitan sartzen da hezkuntza prozesuetan, “nahiz eta curruculumak egokiak izan, errealitatea bestelakoa da”, zehaztu du Revueltak: “Orokorrean, hezkuntza sistema oso modu tradizionalean dago enfokatuta”.
Artea pentsatzeko eta hausnarketarako tresna egokia dela uste dute elkarteko kideek. “kultur edo arte praktikak oso erabilgarriak dira gauzak ikasteko, beste gai batzuk tratatzeko eta tratamendu modu berriak bilatzeko. Arteak ahalegin hori eskatzen du, ariketa gogoetatsua, sortzailea, kritikoa edo eraldatzailea”, Revueltaren hitzetan.
Ildo honetatik, Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdiarekin lan egin dute hiru urtez, eta bitartekaritzan aritu dira jaildiaren eta Ibarrekolandako Arte Eszenikoen batxillergoa egiten ari diren ikasleen artean. Donostiko Tabakaleran, berriz, hezkuntza programa daramate Trasductores taldearekin eta Leire San Martinekin batera, Hazitegiak ekimenaren bidez.
Artaziak elkarteak batik bat Hezkuntzan eta Artean lan egiten badu ere, kultur bitartekaritza era askotan uler daiteke berez. “Edozein espazio jendearekin harremanetan jartzeko orduan, kanpokoarekin nola elikatu edo zer eskeini jakin nahi denean, elkarrizketa hori eragiteko orduan, hain zuzen, hasten da gure lana”, Revueltaren esanetan.
Hala ere, arte heziketa eta beste eremu batzuk lotzea ez da erraza izaten: “Erronka polita da, baina nahiko latza askotan, kultur artekaritza ez delako behar bezala baloratzen. Kontzeptua ezaguna da dagoeneko munduko hainbat tokitan. Euskal Herrian, berriz, lan ezezaguna da guztiz, askotan azalpenak eman behar izaten ditugu egiten dugunaz”.
Baina kulturak kultura gehiago dakar. “Garatzen ditugun arte hezkuntza proiektuetan kultura sortzen da, gure ekimena kultur ekoizpen moduan uler daiteke, ikerketa bat gauzatu eta ezagutza sortzen delako”, dio Ana Revueltak. Sortze prozesuek duten garrantzia, prozesuari berari garrantzia ematea, lehenesten du Artaziak taldeak, “hezkuntzarako programak egitean, gauza txikiei balioa emanez edo ikusten ez dena agerian utziz”.
Duela gutxi, Gorputza eta Performancea Arte Hezkuntzan tailerra egin zuten Bilboko Alondegian. Gorputz mugimenduaren mundutik datoz elkarteko kideak, “eta alor horretan gustura sentitzen gara”, dio Maider Urrutiak. “Gorputzaren gaineko hausnarketa egitea da gure proposamena, eta zerbait adierazterakoan, gorputzaren bidez egitea dugu gogoko”. Zentzu horretan, Gorpuntz Transbertsalak izeneko programa ere badute eskaintzeko.
Lana burutzeko areto falta sumatzen dute lau sortzaileok: “Gorputzaren inguruko ikerketa bat egin nahi genuke, Arte biziak programatzen diren tokietan bitartekaritza lana egitea gustatuko litzaiguke, hemen ez baitago horrelakorik, ez dago antzoki bat bera ere hezkuntza programarik baduenik”.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.