Pilula asmatu zenean, hainbat emakume taldek emakumea behingoz ugalketaz erabakitzeko posizioan zegoela uste zuen. Bestelako ahotsak ere badira ordea, ez ote diogu gure gorputza ezagutzeari utzi eta industria farmazeutikoaren esku laga gure gorputzaren kudeaketa?
Meritxell Guàrdia i Serentill-ek idatzi du artikulu luze eta mamitsua Pikara Magazine webgunean. Espainiako Estatuko osasun sistemak antisorgailu hormonalak lehenesten ditu “harreman egonkorretan”, metodo naturalak eta norberak kudeatu beharreko metodoak alde batera utzita.
Medikuntzak dioenez, bestelako metodoak ez dira eraginkorrak. Aldiz, Osasunaren Mundu Erakundeak %95eko eraginkortasuna dutela dio. Antisorgailu hormonalak ez diren bestelako metodoak erabiltzeko emakumeak bere gorputza oso ondo ezagutu behar du, baita hilekoaren zikloa ere, eta antisorgailu hormonalen erabileraren kontrakoen ustez, medikuntzako erakundeek interes gutxi dute halako metodoak bultzatzeko. Izan ere, diafragma edo planifikazio naturalak erabiltzeko emakumeei (eta baldin badute bikotekideei) irakatsi egin behar zaie eta horrek denbora eskatzen du. Ana Moreno emaginak dioen moduan, “emakumeei autogestiorako boterea eman eta haien gaitasunetan sinetsi”.
Enriqueta Barranco ginekologoa urrutirago doa, eta hala dio: “Ez dezagun ahaztu, askotan, zientzia patriarkalak jaiotza kontrolaren bidez emakume ugalkorrak kontrolatzen ditu, erdi ezkutuan bada ere. Industriak ugalkortasuna autogestionatzeko dauden metodo eraginkorrak gutxiesten ditu, eta horrela, haien proposamen bortitzei uko egin dien emakumeen autokonfiantza ahultzen dute”.
Artikulu luzearen egileak gai beraren beste adar batzuk ere aletu ditu. Gizonak, nahita edo nahigabe, familia-plangintza ugaritatik kanpo utzi dituztela dio Guàrdiak. Gaur egun bi antisorgailu metodo baino ez daude: preserbatiboa eta basektomia. Oso proba eta ikerketa kliniko gutxi egin dira gizonentzako antisorgailu kimikoa aurkitzeko, teknologia medikoak beti emakumearen ugalkortasuna landu du. Harago doa Beatriz Preciado. Filosofoaren ustez, hormona maskulinoak gizona gizontzeko eta sexualizatzeko erabiltzen dira eta hormonona femeninoen helburua berriz, emakumeen sexualitatea eta ugaltzeko gaitasuna kontrolatzea da.
Egileak antisorgailu hormonalen bigarren mailako efektuak landu ditu artikuluan. Bayer industria farmazeutikoak azkeneko txosten finantzarioan (2014ko ekainekoa) adierazi du 1,8 mila milioi dolar behar izan dituela 8.900 demandari erantzuteko, izan ere, Amerikako Estatu Batuetako milaka emakumek Yaz, Yasmin, Ocella eta Gianvi markako antisorgailuek bigarren mailako efektuak eragin dizkietela salatu dute. Artikuluaren egileak antisorgailu hormonalen ondorio positiboak zerrendatzen ditu lehenengo eta ondoren epe motzean agertzen diren ondorio txarrak, eta epe luzekoak. Kontuan izan behar da antisorgailu hormonalak ez dituztela ugalkortasuna kontrolatu nahi duten emakumeek soilik erabiltzen, aknearen, hirsutismoaren (ilea haztea) eta burusoiltasunaren kontra ere hartzen dituzte.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.