"Inkesta soziolinguistikoan berriro egiaztatu dugu katalana askatasunaren hizkuntza dela"

  • Plataforma per la Llengua, “katalanaren gobernuz kanpoko erakunde” deritzonaren exekutibako kide da Francesc Marco (Tarragona, 1989) historialaria. Hogei urte bete ditu erakundeak, eta Katalunian bizi den prozesuak hizkuntzari ireki diezazkiokeen ate berriei begira dago, Europari eta estatu propioak katalanari eskain diezaiokeen babesari, besteak beste.

Francesc Marco: “Katalanismoaren diskurtsoa modernizatu egin da: kontua ez da ‘eustea’ baizik eta eredu egokia eraikitzea”.
Francesc Marco: “Katalanismoaren diskurtsoa modernizatu egin da: kontua ez da ‘eustea’ baizik eta eredu egokia eraikitzea”.

Plataforma per la Llengua. 20 anys defensant el català liburuan instituzioen, alderdi politikoen eta elkartze-sareen urtetako jarrera aztertu duzu. Zein izan da alde horietako bakoitzaren egitekoa?

Frankismoko 40 urteren ondoren, katalana normalizatzeko proiektu osagarriak oso positiboak izan dira. Instituzionalki funtsezkoak izan dira katalana administrazioan ohiko hizkuntza gisa sartzea, kalitatezko komunikabide publikoak sortzea –TV3, Catalunya Ràdio– eta eskoletako murgiltze linguistikoa. Gainera, hainbat arloren normalizazioa handitu eta biziagotzeko aldarrikapena konplexurik gabe zabaldu da urte hauetan asoziazionismotik. Anbizio gehiago eskatu da eta alderdi politikoak zeharka estutu dira katalanaren alde lanean jarraitzeko. Bere egin dute konpromiso hori, maila altuagoan batzuk eta baxuagoan besteek.

Deigarria da erakundearen lehen ekintza publikoa katalanez etiketatzea eskatzeko egin izana eta hogei urte geroago eskari bera eta berberei egin behar izatea.

Multinazional handiei katalanaren erabilera handiagoa eskatzeko egin zen lehen ekintza publiko hura eta harrez gero arrakasta asko lortu ditugu, nahiz eta ez erabatekoak. Enpresa arloan, erakundeak beti lotu izan du katalanaren erabilera modernitatearekin, produktu eta zerbitzuen balio erantsi gisa; kontsumitzaileen eskubideekin eta erantzukizun sozial korporatiboarekin.

Hizkuntz normalizazioaren prozesuan –prozesu guztietan bezala– ezinbestekoa izan da emaitza hautemangarriak lortzea, eta pragmatismoarekin, zehaztutako helburuetarantz, nahi den zerumugarantz, pauso irmoak ematea.

Plataformak diskurtso positiboa du hizkuntzaz, zertan egin da lan eta zer lortu da orain arte?

Azken bi hamarkadetan ikusi dugu katalana pixkanaka arlo sozioekonomikoan sartu dela eta marka handiak hau barneratzen hasi direla. Hori oso garrantzitsua da. Gainera, mende aldaketarekin, erronka berri bat agertu zen: migrazioak hartzea. Eskola eta helduentzako ikastaroak erabakigarriak izan dira. Denok lagundu dezakegu gizarte-kohesioa bermatzeko katalan berriak gizartean modu eraginkor eta afektiboan barneratzen.

Zentzu horretan katalanismoaren diskurtsoa modernizatu egin da: kontua ez da “eustea” baizik eta eredu egokia eraikitzea, zeinetan katalana hizkuntza komun gisa oso erabilgarri izango den herrialdeko plaza eta kaleetan hitz egiten diren 200 hizkuntza baino gehiagoren artean. Hortik dator bikote linguistikoen, tandemen eta elkarrizketa taldeen erabilgarritasuna. Diskurtsoan zein praxian, emaitzak oso esanguratsuak izan dira.

Katalana Kataluniatik kanpo ere hitz egiten da, zein da hizkuntzaren egoera leku hauetan?

Hizkuntzak gaurkotasuna du katalanak batzen dituen eremuetan. Balear Uharteetan areagotu egin dira eskolako murgiltze linguistikoaren aurkako erasoak, eta honekin batera ikasgelak hustu eta euren kamiseta berdeekin kaleak bete dituzten irakasleen mobilizazioak ere bai.

Valentziako Erkidegoan ez dago hitzik TV3 debekatu eta Canal9 itxi izanaren, katalanezko hezkuntza ereduan umeak matrikulatu ezin dituzten milaka familien egoeraren edo hizkuntzaren batasunaren aurkako erasoen aurrean. Eta zer esan Aragoi Ekialdeko Zerrendako  LAPAO delako [Aragoiko Gorteek erkidegoan hitz egiten den katalanari Lengua aragonesa propia del área oriental izena eman zioten 2013an onartutako Hizkuntzen Lege berrian] asmakizun surrealistaz? Badirudi Joan Fuster intelektual valentziarrak 60ko hamarkadan marrazten zuen Herrialde Katalanen mapa indarrean dagoela egun ere.

Duela gutxi argitaratu dira azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak, zein balorazio egin duzue? Aipagarria da katalanaren erabilera jaitsi izana azken hamar urteetan.

Berriro egiaztatu dugu katalana askatasunaren hizkuntza dela. Zenbat eta askatasun gehiago egon, orduan eta aukera gehiago du katalanak normaltasunez garatzeko. Eta hori oso grafikoa da: estatuak esku hartzen ez duen eremuetan katalanak aurrera egiten du, eta aldiz, estatuak esku hartzeko gaitasuna duen lekuetan, katalanak zailtasun nabarmenak ditu. Baina Katalunia bizitzen ari den prozesu politikoak buelta eman diezaioke horri urte gutxiren buruan. Gu baikorrak gara.

10 milioi hiztun inguru ditu katalanak. Europar Batasunean onartua izatea eskatzen duzue, ezta?

Katalana hizkuntza ertaina da Europa mailan. Hiztun kopuru, kultur kontsumo eta dinamismo jakin bat ditu eta jendea erakartzeko Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batzuk baino askoz gaitasun handiagoa. Zergatik izan behar dute katalanek eskubide gutxiago?

Kataluniako prozesu politikoak ireki al lezake Europako atea?

Zalantzarik gabe, egungo estatuak ez badu onartu bere barne pluraltasuna 35 urtetan, katalanaren aldeko estatu batera igaro beharko da, honek dakarren nazioarteko onarpen guztiarekin.

Independentziak salbatuko al du katalana?

Nik sinesten dut estatu propioak, independentziak, hizkuntza aniztasuna modu adimentsuan kudeatzeko eta katalana hizkuntza komun eta gizarte kohesiorako tresna bihurtu ahal izateko balioko duela. Gainera, etorkizuneko estatuko hizkuntza politikak katalanarentzako babesleku eta hizkuntzak batzen dituen lurralde multzoarentzako erreferentzia izan beharko luke.

Hogei urteren ondoren, zer geratzen da egiteke? Zeintzuk dira Plataforma per la Llenguaren etorkizuneko erronkak?

Erakundearen lehentasunezko helburua desagertzea da [barre egiten du] hau izango delako katalanez bizi daitekeenaren adierazgarri. Hala ere, badakigu oraindik lan asko dagoela egiteko –batez ere arlo sozioekonomikoan eta katalan berrien barneratzean– baina aukerak onak dira eta trantsizio nazionalak lagun dezake.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


Arreta katalanez eskaintzen ez duten komertzioak zigortuko dituzte Andorran

6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.


2024-09-03 | Sustatu
Katalanaren bilakaera posible kezkagarria, zorrotz aztertuta

Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]


2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


36 urteren ostean, Vox eta PPk katalana lehentasunezko hizkuntza ez izatea erabaki dute Palman

Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.


2022-10-06 | Euskal Irratiak
Ipar Kataluniako herriko etxe bat auzitara, katalana ekitaldi ofizialetan onartzegatik

Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]


2022-09-26 | ARGIA
Katalana eta okzitaniera erabiltzen hasi dira Frantziako estatuko 15 udalbatzetan

Elna udalerriak irekitako xendari jarraituz, hamabost bat udalerrik mozio bidez onartu dute udal batzetan katalanez eta okzitanieraz hitza hartu ahal izatea, eta Jefaturara bidaltzen diren aktak ere hala idaztea, ondoren frantsesera itzulita. Eskualde hauetakoak dira hamabost... [+]


Eguneraketa berriak daude