Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera Romulok eta Remok hiria sortu zuten. Jaioberritan abandonatutako anaia bikiek otseme batek elikatu zituelako lortu omen zuten bizirautea. Eta ez ziren jaio eta berehala hiltzen utzitako Antzinaroko pertsonaia bakarrak: Pertseo, Sargon, Hadis eta Edipo ere jaioberritan abandonatu zituzten. Gehienak mitologiaren eremuan soilik existitu arren, horrek adierazten du egun higuingarria iruditzen zaiguna nahiko ohikoa zela garai hartan.
Plutarkok jaso zuenez, Espartan, “zaharrenek jaioberria aztertzen zuten eta, ondo egina eta sendoa bazen, haurra hazteko erabakia hartzen zuten. Baina endekatua eta itxuragabea zela ikusten bazuten, haur txikia Taigetoko sakan batean zeuden apothetai (tornu) delakoetan uzteko agindua ematen zuten”. Greziako pentsalari nabarmenenek ez zieten jaioberriei aukera txiki hori ere eman nahi; norbaitek haur abandonatuak tornuetatik jaso zitzakeen. Hala, Aristotelesek eta Platonek jaioberriak toki ezezagunetan uzteko gomendatzen zuten. Lehenengoak behintzat oso garbi zeukan: “Seme-alaben hazierari dagokionez, haur akastunak haztea debekatzen duen lege bat egin behar da” (Politika VIII, 15).
Haur perfektuak izateko grina hori ezagun zuten Erroman ere. Erditzearen ondoren, pater familiasek haurra arreta handiz aztertu behar zuen. Jaio eta berehala, haurra aitaren parean jartzen zuten, eta azterketaren ondoren besoetan jasotzen bazuen, familian onartzen zutela esan nahi zuen. Bestela, mirabe edo esklabo batek jaioberria bidegurutze edo zabortegiren batetan uzten zuen, hotzak jota edo piztiek janda hil zedin.
Ohitura horiek ez lirateke egungo mentalitateaz juzgatu behar. Adituen arabera, haurren heriotza tasa %30-40 artekoa zen Erroman, eta urtea bete baino lehen hiltzen ziren haurren kopurua ez zen oso bestelakoa Antzinaroko gainerako zibilizazioetan. Hortaz, haurrekiko lotura afektiboa beranduago garatzen zen. Darwinek bere teoriak garatu baino ehunka urte lehenago gizakiek hautespen naturalari nolabaiteko bultzadatxoa ematen zioten praktika horien bidez, beste hainbat animalia espeziek egiten duten bezala. Eta bahetze metodoek luzaroan iraungo zuten. Bikingoek, esaterako, jaioberria hiribilduko hesietatik kanpo uzten zuten gau batez; gau izoztua jasateko gai bazen, komunitateko kide izateko eskubidea lortzen zuen. Eta kosakoek ibaiko ur hotzetan murgiltzen zuten, eta bainuaren ondoren orroka jarraitzen bazuen, onartu egiten zuten.
Haurren heriotza tasa XX. mendean jaitsi da %20tik, eta Mendebaldean baino ez. Egun, Nigerren, mila haurretik 154 lehen urtean hiltzen dira eta 262k ez dituzte 5 urte betetzen. Haur horien etorkizuna –edo etorkizunik eza– maiz ez dago beren komunitateen esku, eta industria farmazeutikoaren interes ekonomikoek erabakitzen dute, esaterako. Ez da hainbeste aurreratu 2.000 urtean.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.
Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]
Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den teknologia baliatuz.
Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]
Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.
Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]