Harrera ona, oso, dantza eta arte eszenikoetako hainbat diziplina uztartzen dituen Bi hots ikuskizunak Bilboko estreinaldian (azaroaren 1ean, BAD jaialdian) jaso zuena. Izan ere, La Merced ikastetxean ziren 150 inguru ikusleek, zutunik, eskainitako txalo zaparradak behartuta, hiru alditan atera behar izan zuten agurtzen antzezleek.
Eszenografiaren aldetik ikuskizun xumea bada ere, oparoak dira Bi hots obrak jorratzen dituen bideak zein eskaintzen dituen emaitzak. Izen berak azaltzen duen bezala, kontrakoen arteko borroka, dialektika bera, dugu ikuskizunaren ardatz. Hegelek eta Marxek sistematizatutako prozesua oholtzara eroan dute lanaren egile eta antzezle Naiara Mendiorozek eta Javier Murugarrenek. Irrintziak eta operetak, andrea eta gizona, egurra eta burdina, marrak eta borobilak, lurra eta sua, ekaitza eta barea ditugu, besteak beste, arte eta sormenaren gaineko hausnarketa, esperimentazioa, bultzatzeko baliatzen diren elementuetako batzuk.
47 minutuko ikuskizun hau bi ataletan dago banatuta. Lehenengoari, Mendiorozen eta Murugarrenen ahotsek ematen diote hasiera. Argiak baino ez dituen agertokian, aurrez aurre, elkarri begira, antzezle biek tonalitate, erritmo eta hizkuntza askotako solasaldia sortzen dute; aurrera egin ahala, gero eta biziagoa bihurtzen den elkarrizketa-borroka horrek –ia-ia, mantra bilakatuta, hunkituta, trantzean lagatzen du ikusleria–. Ozta-ozta, Bingen Mendizabalen musikak lagunduta, ahotsak oihartzun bihurtzen dira, eta dantza egiteko gonbidapena luzatzen da. Marrak, borobilak, hutsuneak… Makila-dantza berezia dugu, haragia eta egurra uztartzen eta elkarren kontra kokatzen dituena… Ala giza-txalaparta dugu? Bitxia, eraginkorra. Esango nuke literatura figurak ere (aliterazioak, zangalatrauak, errepikatzeak) bihurtzen dituztela hotsak zein mugimenduak, hartan bezala, musikaltasuna lortzeko bidean.
Hamar minutuko atsedenaldiaren ostean, txalaparta bat agertzen da oholetan, alde batetik bestera mugitzen dena; Murugarrenek erritmo biziari ekin bitartean, hara non beste bigarren bat agertzen zaigun, Javier Olaizolarena: txalapartek ere, soinu-guda batean sartuta, dantza egiten dute. Baliteke, antzeko elementuak baliatzen dituen Herritmo lanean gertatzen den bezala, tradizioaren inguruko aipamena izatea txalapartaren erabilpena, baina nik eguneroko musika izeneko joeran (egunero gure inguruan diren elementuak musika sortzeko erabiltzen dituena) ere sartuko nuke, txalaparta aspalditik baita guztion bizitzan presente dugun osagaia. Bestalde, Olaizolak eta Murugarrenek txalapartaren egungo erabilpena egiten dute: jazzean bezala, inprobisatu egiten dute. Azken batean, Dexter Gordonek behin esan zuen moduan, “jazza ez da egiten duzuna, zelan egiten duzun baizik”.
Borroka bizian segituko du bikoteak hang-a (metalezko instrumentua) eta harriparta (harrizko txalaparta) jotzen. Bitartean, Mendiorozek txalaparten oholak baliatuko ditu zerbait eraikitzeko: hesia, bidea…
Bi hots ikuskariak gozatzera eta pentsatzera behartzen gaitu. Nork bere ikuskizuna izatera animatzen gaitu; ikuskizunak bere baitan sartzen gaitu eta normalean ahaztuta dugun ezaugarri garrantzitsu bat, sortzea, askatzen du.
Argiztatzearen ardura, garrantzitsua betiere, David Alcortarena da. Paz de Ziganda abesbatzarenak dira ikuskizunean entzuten diren ahotsak. Eusko Jaurlaritzak ekoitzitako lan honetan Mallorkako Centre Cap Vermell, Deustuko ZAWP, Malasiako Rimbun Dahan, Arabako Azala eta TAE zein Atarrabiako Kultur Etxea elkarteek ere parte hartu dute. Hil honetan Bilboko BAD, Kuala Lunpurreko Kaleidoscope eta Atarrabiako Inmediaciones jaialdietan izan dira. Abenduaren 19an, berriz, Azpeitian izango da ikusgai.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.