Udazkeneko egun motzenak gainean ditugu eta hasi hurrengo uda berriari tamaina hartzen. Zer landatu, zer erein... Hartu pentsatzeko denbora. Hona proposamen bat: Bettina arrosa. Lehengo mendean Frantziako Francis Meillandek sortua da. Badu aldaera igokaria ere. Loreak laranja-gorriztak dira, usain izugarria dutenak. Bakoitzak 37 petalo ditu. Bazterrak miatu eta ahal baduzu eskuratu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Igokariak
2015-11-04 | Jakoba Errekondo
Huntzaren hostotza

Huntzak, Hedera helix, bi hosto mota ditu. Hazten ari den bitartean, hosto ebakiak, palmatuak edo esku zabalaren itxurakoak zabaltzen ditu. Beste landare batean, harkaitz batean, horma batean, zutiko batean... Beti beste zerbaiten gainean hazten da. Azpian hartzen duenaren... [+]


Eguneraketa berriak daude