"Gizateriaren gehiengoa material naturalez egindako etxeetan bizi da"

  • Marco Aresta (Lisboa, Portugal, 1982) arkitektoa eta artista plastikoa da. Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) irakaslea da eta Diseinu Bioklimatikoetan ikerlari zuzendaria. Argentinako hiriburutik urrun bizi da ordea, El Hoyon, Patagoniako Chubut probintzian. Eskualde horretan lantzen den eraikuntza ereduaz solastatu gara, arkitektura biologikoari buruz argitaratu berri duen liburua aitzakia hartuta.

Marco Aresta, familiarekin. “Gizakiokin eta gure inguruarekin bat datorren arkitektura da bioeraikuntza”.
Marco Aresta, familiarekin. “Gizakiokin eta gure inguruarekin bat datorren arkitektura da bioeraikuntza”.

Zerk erakartzen zaitu arkitekturatik?

Gizakiaren oinarrizko beharretako bati, alegia, etxebizitza beharrari erantzuna ematen dion jakintza izateak. Gainera, bizi garen espazioetan lan egiteko aukera ematen digu.

Zer da arkitektura biologikoa?

Gizakiokin eta gure inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptua da. Arkitektura biologikoak lau oinarri biltzen ditu: 1) Ingurua (diseinu biomekanikoak): ingurura moldatzen diren teknologia aproposenak aztertzen ditu. 2) Natura: formen diseinu geometrikoa eta forma harmoniatsu horiek izan ditzaketen erabilpenak ikertzen ditu. 3) Materia: osagai naturalez eraikitzea da helburua, material bio jasangarriak eta bertakoak (ingurukoak) erabiliz. 4) Gizakia: lana prozesu asoziatibo eta kooperatibista da. Azken batean, lan eredu gizatiarragoak erabili behar ditugu. Hau da, mota anitzeko pertsona eta beharretara iristeko prozesuak izan behar dute.

Bioeraikuntzan pentsatzen dudanean, landa eremuetan pentsatzen dut. Hirietan ere aplikatu al daiteke arkitektura mota hori?

Jakina baietz. Dentsitate handiko giza guneetan espazioa eskala handian pentsatu beharra dago, beti ere erosotasuna eta osasungarritasuna ahaztu gabe.

Hortaz, eraikin handiak egin daitezke?

Bai, noski. Eraikin handiak ez ezik, hiri handiak ere eraiki daitezke. Adibidez, Yemengo Xibam hirian 10.000 lagun inguru bizi dira [bertako buztin-adreiluzko dorretxeei esker, 1982an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Xibamgo hiri zaharra]. Horrez gain, munduko populazioaren heren bat adobez egindako etxeetan bizi da. Hiri industrializatuek aldiz, mende bakarra daramate material industrialez etxeak egiten. Gizateriaren gehiengoa, beraz, material naturalez egindako etxeetan bizi da.

Zergatik planteatu eraikuntza industrialari alternatiba?

Eraikuntza mota horrek erabiltzen dituen materialak oso kutsakorrak izan ohi dira naturarentzat eta gizakiarentzat. Material horien ekoizpen prozesuak ere hondakin andana sortzen du, naturan eragin kaltegarri handia du. Gainera, erabiltzen diren materialak urrunetik ekarri ohi dira. Garraiatze horrek kutsadura sortzen du eta tokiko ekonomia deuseztatu dezake.

Bestelako materialak erabiltzen dira bioeraikuntzan…

Bai, naturan, inguruan aurki ditzakegunak: lurra, hondarra, harriak, egurra, fibrak...

Gizarteen hazkunde azkarra ikusita, bioeraikuntzaren bidez etxebizitzak azkar eraiki ahalko genituzke?

Jakina baietz. Baina gaur egun dena azkar egiteko eta kontsumitzeko proposatzen diren denborak berrikusi beharko liratekeela uste dut. Etxe bat eraikitzeko prozesuari lasaitasunez heldu behar zaio, arduraz eta kontzientziaz, prozesuaren ibilbideari beharrezkoa duen hausnarketa ariketa eskaini behar zaio. Iraganean hala egiten ziren etxeak eta zorionez gaur egun bada oraindik hori egiten duenik.

Iaz, Hernani eta Astigarraga mugan bizi diren erromiei ikastaroa eman zenien. Nolakoak izan ziren ikastaro hartan eman zenituen bi asteak?

Azken bost urteetan gidatu dudan proiektu onenetakoa izan da, giza komunitate jakin bati zuzendutakoa izan zelako, erromiak, eta lanean bi udal inplikatu zirelako, Astigarragakoa eta Hernanikoa. Bi helburu lortu ziren proiektu horrekin: batetik, etxebizitzen baldintzak eta egoera hobetzea, eta bestetik, agerian uztea lankidetzan eta elkarlanean etxebizitza duinak eraiki daitezkeela. Helburu handia da hori.

Zeintzuk dira bertan bizi diren pertsonen kezkak eta beharrak?

Behar nagusia gizarteratzea da. Bertan bizi direnek komunitate gisa onartuak izan nahi dute, inguruko gaietan eta bizitzan txertatuta dagoen komunitatea izan nahi dute.

Bioeraikuntzan oinarritutako etxebizitza sozialak egitea posible da?

Konstituzio askok etxebizitza duin baterako eskubidea bermatzen dute paperean eta teorian. Abagune hori aprobetxatzea besterik ez dago, inguruko baliabideak aztertuz etxebizitza sozial programa zehatzak eta eraginkorrak diseinatzeko. Adibidez, El Hoyon “modulu organikoa” [familia batentzako 70 metro koadroko etxebizitza] esaten diogun proiektu pilotua jarri dugu martxan Udalarekin eta probintziako Gobernuarekin elkarlanean. Etxebizitza sozialen egitasmo honetan, familien beharrak identifikatu eta aintzat hartzeaz gain, sei hilabetez 40 lagun ingururi prototipoak eraikitzearen bitartez formakuntza ematen zaie.

Zergatik aukeratu zenuen Argentina bizileku?  

Ikastera etorri ginen Argentinara eta bizitza lan-eskaintzak oparitzen hasi zitzaigun.

Bioeraikuntzaren kontu hau guztia ez al da moda hutsean geratuko?

Gu guztion onerako, moda hutsaren kontua arkitektura industrial kutsatzailearena izatea espero dut.

Zein da argitaratu berri duzun Arquitectura Biológica liburuaren asmo nagusia?

Jardun profesional hau jakitera ematea batetik, eta auto-eraikuntzan jarduten direnei diseinuaren eta eraikuntza diseinuaren inguruan lan ildo batzuk eskaintzea bestetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eraikuntza
Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko obren arriskua salatu du Ekologistak Martxanek

Erakunde ekologistatik kezkatuta ikusten dute Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko itsasadarraren hondoko 87.000 metro kubiko; dragatzearen iragarpena. Diru publikoaren xahutzea, arduragabekeria eta agintarien planifikazio falta salatu ditu, baita obrak... [+]


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Hormigoia herri bat balitz... munduko hirugarren herri kutsatzaileena litzateke

"Lafarge eta bere konplizeak [hormigoiaren sektorea] haien baitarik ez dira geldituko, geldituko dira horretara behartuz gero", zioen Lurraren Altxamenduak sareak iazko abenduan egindako ekintza azaltzeko orduan. Mundu mailako lehen hormigoi eta zementu ekoizlea da... [+]


Kantabriako errepideen ustelkeria sarean nahasita dagoen enpresa batek Gipuzkoan mantentze lanak egiten ditu

Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]


Turkian lurrikarak ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


2022-07-15
Koldo Monreal. Eraiki habia
“Jarraitzen dugu etxeak egiten duela 30 urte bezala”

Etxe bat egitea, alokatzea edo erostea ez da maiz egiten dugun zerbait, baina bai bizitzan egiten dugun inbertsiorik handiena, normalean. Hori ez da aldatu aspalditik, bai ordea etxegintza ulertzeko modua. Guk zaindu beharreko etxeen partez, gu zaintzen gaituzten etxebizitza... [+]


Supersur, Mundakako kolektorea... Hauek dira eraikuntza enpresek Euskal Herrian iruzur egindako obrak

Espainiako Estatuko Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egindako txostenean, enpresa eraikitzaile nagusiek iruzur egindako obren adibide ugari azaltzen da, tartean dira Euskal Herrian azken urteetan administrazio publikoek esleitutako azpiegitura esanguratsu batzuk.


200 milioi euroko isuna ezarri diete sei eraikuntza-enpresari, lizitazio publikoak aldatzeagatik

Acciona, Dragados, FCC, Ferrovial, OHL eta Sacyr zigortu ditu Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, 25 urtetan zehar milaka lizitazio publiko eraldatzeagatik obra zibiletako eraikin eta azpiegituretara bideratuak.


2022-02-09 | ARGIA
Langile bat hil da Barakaldon

62 urte zituen hildako langileak. Aldamioan lanean ari zela makina astuna erori zitzaion gainera. Gertakariaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute asteazken arratsaldean Barakaldon, prekarietatea eta lan baldintza txarrak salatzeko.


2022-01-11 | Leire Artola Arin
Gasteizen eraikuntzako langile bat hil da aldamiotik erorita, urteko bigarrena

Olarizu auzoko lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute urtarrilaren 13an ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Prebentzio neurri eraginkorrak hartzeko eskatu diete enpresei eta administrazio publikoari.


2021-06-30 | ARGIA
850 milioi euroko zorra dute ogasunarekin EAEko 242 zergadun handik, eta asko higiezinen eta eraikuntza sektoreko enpresak dira

Asteazkenean argitaratu dituzte EAEko ogasunek zordun handien izenak jasotzen dituzten zerrendak. 242 izen ageri dira horietan, 850 milioi euroko zorra pilatuz. Nafarroako ogasunak asteartean argitaratu zuen zerrenda. Lurralde guztietako zerrendetan, higizezinen eta eraikuntza... [+]


2020-07-09 | Mikel Eizagirre
Gipuzkoako lau obratan ez da eraikuntzako hitzarmena errespetatzen, LABek salatu duenez

AHTaren zati batean, adibidez, langileak “egunean hamaika orduz” jarduten dira, sindikatuaren arabera. Horrez gain, “azpikontratazioaren bidezko amarruak” ere salatu dituzte.


Arantxa Tapiak “lehentasunezkotzat” dauka AHT... eta Idoia Mendiak?

Abiadura Handiko Trena “estrategikoa” dela berretsi du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak. Gobernuko bazkide den PSE-EEko lehendakari Idoia Mendiak ere ekonomia suspertzeko garrantzitsu ikusi du, “baina” garai hauetan dirua “gaizki... [+]


2020-04-07 | ARGIA
Balzola eraikuntzako langileek zuzendaritzari leporatu diote enpresa porrotera bideratzea

Balzola eraikuntza etxeak 179 langile ditu eta hiru hilabeteko soldatarik jaso gabe jarraitzen dute. Bizkaiko eraikuntza publikoarekin oso lotua egon da sorreratik: berak egin ditu, besteak beste, Guggenheim, Paraninfo UPV, Metro Bilbao, AHTko zenbait zati eta Iberdrola Dorreko... [+]


Eguneraketa berriak daude