"Euskaltzaleok, erresistentzian maisu eta nagusitzen kale"

  • Euskaraz konplexurik gabe eta harrotasunez hitz egitea eta mito zaharrek barnean gordetzen duten ideologia eguneratzea proposatzen digun antropologo euskaltzale kritikoa da Hartsuaga.

Juan Inazio Hartsuagak Mitologiaren inguruan hamaika liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004).
Juan Inazio Hartsuagak Mitologiaren inguruan hamaika liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004).Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaldun zaharra zara?

Inguru honetan oso normala izan da 5 urterekin erdaraz ez jakitea eta 14rekin euskaraz ez jakitea. Ni hainbesteraino ez, baina kasik. Oso barnean geratu zitzaidan egun batean, nik 14 bat urte nituela, aurreneko aldiz erdaraz hasi behar izan genuela etxean, ez ginelako gauza hitz egiteko gai sakontxo baten inguruan. Ezin gurasoak eta ezin gu. Eta zer gaizki sentitu ginen denok. Gurea oso hizkuntza mugatua zen, ez benetako euskaldun zaharrena bezain aberatsa. Etxerako balio zuen, baina gehiagorako ez. Ni euskaldun berritu nintzen 18-20 urterekin. Sermoilari ezin hobeak genituen hemen Tolosan: Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai… eta jende asko joaten zen mezara euskaraz zer ondo egiten zuten entzutera.

Enpresa ikasketak egin zenituen Deustuko Unibertsitatean, Donostian. Zer eta euskarari lotutako tesia?

“Euskara zabaltzeko marketin plangintza” zeritzan tesia egin nuen. Ez zen inoiz argitaratu, marketin planak ez direlako argitaratzen. Eraginkor izateko praktikara eramaten dira. Nik martxan jarri nahi nuen eta, beste hainbatetan gertatu zaidan bezala, erdian gelditu nintzen. Inori ez zitzaion gustatu nire plana, ez agintean zeudenei ezta oposiziokoei ere eta hortxe geratu zen. Sari bat eman zidaten Diputazioan eta agur.

Zergatik ez zitzaion inori gustatu?

Planak egiteko irizpideak ziren han bildutakoak. Gakoa zen fokua ezagueran jartzetik  erabileran jartzera aldatu behar zela. 35 urte pasa dira eta berdin jarraitzen dugu. EAJ konflikto linguistikoaren beldurrez bizi izan da betidanik. Bestalde, oposizioan zegoen ezker abertzaleak garai hartan ikuspuntu burokratikoagoa zuen eta, adibidez, euskara teknikarien sarea herri guztietara zabaltzean jarria zuen indarra. Egiturak sortzearen aldeko estrategia zuten. Gaur egun EAJk jarraitzen du etxe barruko transmisioan jartzen begirada (eta oharkabean kanpotik datozen etorkinei euskararen galeraren errua botaz).  Haien dogma nagusia da euskara etxeko transmisiotik salbatu behar dela. Kalean ezin duzu ezer planteatu erdaldunak ez direlako molestatu behar. Horrela ezin dute argitu, adibidez, zergatik Ataunen aita eta ama euskaldunak dauden etxeetan euskara gero eta gutxiago egiten den.

Ezker abertzalea berriz, fantasiazko mundu batean bizitzen jarri da. Bere mitoa da euskaldunak oso euskaltzaleak garela. Hori da duela 40 urteko Txillardegiren modelo matematikotik ondorioztatzen dena, baina inork ez du ulertzen, inork ez du ezagutzen, baina defendatzen dute erlikia sakratua balitz bezala. Gora gu ta gutarrak. Guk asko sufritu dugu, dena kontra dugu eta nahikoa egiten dugu egiten dugunarekin. Baina gero ikusten duzu Berriaren irakurle kopurua ez dela hazi urteetan edo ikusten dituzu ETBren audientzia datuak edo zenbat erdara entzuten den herriko tabernetan eta oso etsigarria da.

Zergatik doa behera erabilera, zure ustez?

Euskaltzalerik ez dagoelako herri honetan. Adar berria eman duen ihartzen ari den sagarrondoan batzuek adar berri eder hori baino ez dute ikusi nahi, eta ez zuhaitz osoa.  

Zer egin dezakegu?

Orain arte izan dugu ondo baloratu ez dugun elementu bat: ezinbesteko euskaldunak. Horiek baserritarrak ziren, euskaldun elebakarrak. Horiek legamia funtzioa egiten zuten. Erdipurdiko euskaldunen artean sartu eta denak euskaraz jartzen zituzten. Euskaldun elebakarrak desagertu direnean, legamiarik gabe gelditu gara eta legamia berria bilatu behar dugu. Hori euskaltzalea bakarrik izan daiteke orain. Euskara eta beste hizkuntzak dakizkiena, baina bere bizitzan euskararen aldeko hautua egin duena.

Zer egin behar du legamia horrek?

Zoazen lekura euskaraz hitz egiten baduzu eta erdaraz egiten dizuten euskaldunei euskaraz erantzuten badiezu, jendeak badaki zurekin euskaraz egin behar duela. Hizkuntzaren kalitate maila ere izugarri jaitsi da. Honek aspaldiko konplexuetan ditu erroak. Batez ere Bizkaiko soziologian euskara beti oso gauza pobretzat hartu izan da.

Zer da Eskailerean euskaraz Facebookeko taldea?

Gune bat euskara espazio publikoan nagusitzen hasteko pixkanaka-pixkanaka. Etxetik ateratzean lehen espazio publikoa eskailera da. Tolosan hamar auzolagunetik zazpi dira euskaldunak eta, hala ere, inor ez da ausartzen euskaraz egitera eskailerako bileretan. Nire proposamena da euskaraz aritu nahi duenari laguntzeko eta gero garaipen txiki horien berri emateko foro bat sortzea. Facebooken jarri dut Tolosan ez dudalako lortu hemengo euskaltzaleak inplikatzea. Erresistentzian maisu eta nagusitzen kale. Horrek erretratatzen gaitu. Ni erradikala naiz, ez fanatikoa, eta oso praktikoa. Oso barneratuta dugu beti galtzaileak izan garela eta nolabaiteko nagusitasun zibila eta harrotasuna behar dugu kapazak izateko erdaldunei esateko: “Hau gure lurraldea da eta ulertzen ez baduzu  zuen arazoa da”. Baina horretarako beharko genuke hipnosia egin edo euskal telebista euskaltzale bat izan.

“Euskaraz bizi nahi dut” filosofiarekin bat egiten duzu?

Bai, noski. Eta gainera hori dena legez babestua dago. Hemen EAEko Euskararen Legeak dio zuk nahi duzun tokian euskaraz egin dezakezula. Baina hori ez da nahikoa. Gero kanpainak, programak, bitartekoak… jarri behar dira hori dena errealitatera eramateko. Eta hori da EAJren tranpa: lege izugarri onak egin ditu, Europatik eta toki guztietatik miresten dituztenak, baina paperean gelditzen direnak.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria izan zinen urtebetez. Zergatik horren gutxi?

Bai, 2004an, bota ninduten arte. Iritsi bezain laster hasi nintzen begiratzen marko legala zein zen. Aurkitu nituen gauza batzuk aluzinanteak, Kontseiluan inork ez zekizkienak, adibidez Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioek galarazita zutela euskaraz mintzatzen zetorren bati erdaraz egiteko eskatzea. Hori EAJk egin zuen inori esan gabe. Buletinean atera eta kito. Orduan EHEri planteatu nion kanpaina bat egitea lege hori bazegoela zabaltzeko Foru Aldundiko atarian, euskaldunek gero eta gehiago erabil zezaten bere eskubidea beldurrik gabe eta erantzuna ezetza izan zen, erotu ote nintzen. Noski hori legeak ongi egiten ari zirelako aitortza bezala ikus zezaketen batzuek. Giro txarra sortzen nuela izan zen bota nindutenean eman zidaten arrazoia.

Linguistika eta antropologia ikasi zenuen Parisen. Zer da mitologia?

Aldez aurreko erantzuna. Galderarik ez sortzeko ematen den azalpena. Galderarik sor ez dakizun dena esplikatzen dizun giro bat. Mitoak erakusten dizu mundua nolakoa den. Zientziaren kontrako jarrera. Dei diezaiokezu mitoa, doktrina, erlijioa… Gauza bera da. Ni ez naiz mitozalea, ni mito aztertzailea naiz.

Mitoen zaharberritzaile moduko bat?

Bai. Burdina herdoiltzen den bezala, ahozko kontakizunetan ere ikusi behar da nolakoak ziren sorreran eta bidean zer erantsi edo aldatu zaien. Paleolitikotik ia ezer ez zaigu gelditzen. Neolitikotik datorkigu gure mitologiaren oinarria, eta hor bi ziklo nagusi ageri zaizkigu: eguraldiarena, Marirena, eta heriotza eta bizitzarena, jentilena. Marirena nekazaritza asmatu eta honaino ekarri zutenengandik datorkigu. Oso zabalduta egon da Turkiatik hasi eta Europa osoan eta Asia Txikian. Guk oso ongi gorde izan dugu oraintsu arte, oso kontserbadoreak izan garelako, baina oso mito zabaldua da. Marik ez du eusko labelik. Eguraldiarekin eta, beraz, ekonomiarekin lotua dago. Oso jarrera ateoa da. Neolitikoan gizakiak nekazaritza eta abeltzaintza asmatzen dituenean, naturaren gainetik ikusten du bere burua. Nagusitasuna sentitzen du eta eguraldia ere kontrolatzen saiatzen da. Mari eguraldiaren pertsonifikazioa da eta herriak ahaleginak egiten ditu bera kontrolatzeko.

Ez da jainkosa, beraz?

Ez. Ez delako izaki goren bat gizakiak baino indartsuagoa eta gizakientzat helburu bat duena. Gerora jainko izaeraren hainbat ukitu hartu ditu, baina hori kontu berriagoa da. Hasieran berarekiko harremana ez zen jainkoekikoa bezalakoa. Ez zitzaion ezer eskatzen ezta barkamenik erregutzen ere. Behaketan oinarritutako esperientzia bat zen. Mari halako mendi puntan zegoenean, eguraldi ona, aldiz mendi horretan bazegoen, txarra. Horren aurrean bi ekimen mota egiten dituzte gizakiek: Mari egotea komeni den tokian erromeria egiten da, festa giroarekin hura poztu eta bertan gera dadin eta, aldi berean, apaiza bidali kobazuloko atea ixtera. Mari ez da konjuratzen. Bere kontra ez doa konjurua. Apaizak konjuratzen duena kobazuloko ataria da, Mari ez sartzeko edo handik ateratzeko.

Bigarren zikloa nekazaritza iritsi eta 1.000 bat urtera sortzen da bertan. Kultura propio bat, kanpotik ez datorrena eta gainera oso azkar zabaltzen dena Ipar Europa osoan: trikuharrien kultura. Eta hori da jentilen kultura. Hori da bizitza eta heriotzari ereduak ematen dizkion zikloa. Hildakoak bizitza erlijiosoaren erdian hasten dira jartzen eta lana kontzeptu gisa asmatzen dute. Hemen gaude lanerako. Kultura hori gero beste toki batzuetara esportatu zen: Greziara, Egiptora… Ipar Europan erraldoien kulturaren aztarnak oso bizirik daude oraindik eta Hego Europan, nahiz eta aztarna batzuk egon, ikusten da gauza inportatua zela eta ez dela inoiz horren sustraitua egon. Gure ideologiaren zati nagusia da jentilen mitologiak erakusten diguna.

Zein da zehazki ideologia hori?

Esate baterako, jentilak langileak dira, zintzoak, indartsuak, baina ez bortitzak. Ez dago eraso eredurik. Indarra baliatzen dute lanerako eta egun batean asko haserretzen badira norbaitekin, egiten dioten erasorik handiena da bere soroa harriz betetzea. Elkartasunzaleak dira eta zorroztasuna maite dute. Askotan esaten zen kristauak baino kristau hobeak zirela. Era berean, Norvegian edo Danimarkako Feroe irletan “jentilak bezain zintzoa” esaten da. Itsasoaren kontra gorde da hobekien erraldoien mitologia hau: Euskal Herrian, Irlandan, Herbehereetan, Alemanian eta Eskandinavian. Gure ahaide kulturalak Ipar Europakoak dira. Erromatarren garaitik haiengandik aparte samarrean bizi gara eta inguruko auzolagunetatik beste balore batzuk hartuz joan gara, pixkanaka zer garen ahaztuz. Oso interesgarria iruditzen zait identifikatzea zer elementu diren gureak eta zeintzuk ez, eta nortzuk diren gure lehengusu ideologikoak. Holandako zaharren zaintza eredua, adibidez, auzolanean oinarritzen da. Gurea baserritik kalera eta euskaratik erdarara pasaera azkarra izan da eta bidean gauza asko galdu dugu. Ideologia kontu hauek liburu elektroniko batean argitaratu nituen iaz. Ideia eta balioen bestelako historia laburra du izena eta dohainik dago interneten. Irakurterraza izan nahi duen arren, badaiteke zenbaitentzat espezializatuegi izatea oraindik. Horregatik beste bat prestatzen dihardut orain, laburragoa eta sinpleagoa izango dena (40 edo 50 orrialde) eta gehiago sakondu nahi duenarentzat han eta hemen estekak izango dituena. Gure nortasuna izango du izena.

Jende asko oso gustura sentitzen da espainolen ezaugarriak bere egin eta euskal ezaugarriak direla uste izanda. Eta hor ikusten dut nik erreferentzia garbiak jartzeko premia larria. Pasodoblea zabaltzeko oharkabeko ahaleginik handiena Kaxianok egin zuen. Holaxe sartzen dira gauzak, oharkabean. Hau dena garrantzitsua da etorkizunari begira jartzeko, pentsatzeko zer nolako bidea hartu nahi  dugun. Euskaldunak izan gaitezke nahi duguna, erabakitzen duguna. Nik ez dut euskaldun neolitikoa izan nahi.

Nortasun agiria: Juan Inazio Hartsuaga Uranga

Juan Inazio Hartsuaga Uranga, 1957ko urriaren 27an Tolosako Berdura plazan jaioa. Enpresa Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean Donostian, Euskal Filologiaren lehen bi urteak eta Linguistika eta Antropologia Parisko Ecole des Hautes Etudes zentroan, Joxemiel Barandiaranen aholkua jarraituz. Euskararen orainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin zuen: “Euskara zabaltzeko marketin plangintza”, enpresaren ikuspuntutik. Mitologiaren inguruan hamaika liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetan doktoretza tesia egin zuen mitologiaren ahozko transmisioa aztertuz.

Elkartasuna sakratu

“Elkartasuna XVII. mendeko Herbehereetako agiri batean sakratutzat jotzen da, eta, hortaz, derrigorrezkoa da. Hemen ez da garbi esaten sakratua denik, baina sinesten da, adibidez, pertsona bat gaixo dagoenean eta meza diruak biltzen direnean, askoren artean emandako diruak sendatzeko indar handiagoa duela bakar batek dena ematen badu baino. Elkartasunak senda indarra du, alegia”.
 

Euskal Telebista, euskararen minbizia

“Kalte ikaragarria egin du. Soziologia mailan telebista normaltasun fabrikatzailea da. Sozialki galtzaile diren edo onartuta ez dauden portaerak normaltzeko telebista beharrezkoa da: emakumeen aurkako bortizkeria, homosexualitatearen inguruan… Euskaltzaletasuna sustatzeko eta euskaldunen beldurrak, lotsak eta konplexuak gainditzeko telebistak egin dezake lan hori, baina kontrakoa egiten ari da. Larriena ETB2 da. Orain euskaldun jator ikur guztiak ETB2ra pasa dira eta zabaltzen ari diren mezua da ‘izan zaitezke euskaldun jatorrena erdaraz jo ta ke arituz’”.

Azken hitza: Mitologian analfabeto

“Jendeak ez daki non sortu zen, zertarako zen, zer den zaharragoa, zer berriagoa. Modu bat behar da bilatu hori dena zabaltzeko. Nik proiektu bat egin nuen katedra bat zabaltzeko eta Ataunen parke tematiko moduko bat egiteko, baina ez Euro Disney bat. Agian inuzenteegia naiz, baina instituzio guztiak elkartuta egin nahi nuen. Ideologien jarraikortasuna erakutsiko zuen esperientzia eskaini nahi nion jendeari. Ez zen modurik izan politika kontuengatik eta nik ilusioa galdu egin nuen”.

Internetek salbatuko du euskara

“Gotorlekurik onena hori da: irizpide antzekoak ditugun euskaltzaleak hor bil gaitezke elkarrekin egoteko eta ekimenak aurrera eramateko. Internetengatik ez balitz oso pesimista nintzateke”.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


2024-09-25 | ARGIA
Epaiketak euskaraz egin ahal izatea bermatu behar duela esan dio Europako Kontseiluak Espainiari

Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, ofiziala Europan eta Nafarroan ez?

Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.


Kontseilua: “Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez”

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.


Nafarroako Gobernua murrizketak egiten ari da hizkuntza eskoletako euskara taldeetan

Hamabi irakaslek 2.040 idazlan zuzendu eta 680 ikasleren ahozko probak egingo dituzte 18 egunetan, “kontuan hartu gabe idazlan bakoitza bi irakaslek zuzentzea litzatekeela gure helburu ideala, bigarren iritzi bat izateko”. Jaume Gelabert Iruñeko Hizkuntza... [+]


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Hizkuntz eskubideen aurkako erasoei aurre egiteko dinamika prestatuko du Kontseiluak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legean edo Administraziorako Euskararen Legean eragin nahi du Kontseiluak; Nafarroan, ofizialtasunaren aldarrikapena ardatzean jarri; eta Lapurdi, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, berriz, ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidea... [+]


2022-11-18 | Lide Iraola
Mitxel Elortza Exea, Pantailaldiako bolondresa
“Euskal Herriko zinemetan eskaintzen diren filmeen %1 da euskaraz”

Pantailaldiaren Arabako ordezkaria izan da Mitxel Elortza Exea. Ekimena arrakastatsua izan dela uste du herritarren parte hartzeagatik, baina astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak soilik ikusteko erronka egunerokoan bete dadin lan asko geratzen da egiteko Elortzaren ustez... [+]


2022-11-17 | ARGIA
Euskaltzaindiak euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatu du

Euskararen Legea aldatzeko eskatu du Euskaltzaindiak eta bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin. Gogorarazi du euskararen akademia dela lurralde guztietan, hizkuntzari dagokionez, "instituzio aholku-emaile ofiziala".


Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik?

Arangurengo Gongora jauregian Irulegiko eskuaren aurkezpenean María Chiviteren diskurtsoa izan da, askoren harridurarako, Aranzadiren aurkikuntzaren garrantzia azpimarratzeko indartsuenetakoa eta mamitsuenetakoa.


2022-10-17 | Sustatu
XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude