Komorebi, pochemuchka, backpfeifengesicht, hanyauku, ilunga... Horrelako hitzetan oinarrituta, hiztegi bitxia argitaratu du Anjana Iyer Zeelanda Berriko diseinatzaile grafikoak. Found in Translation izenburupean, 30 hitz aukeratu ditu, ingelesez itzulpenik ez dutenak, eta berak menperatzen duen hizkuntza unibertsalean, irudien bidez, itzuli ditu.
Lost In Translation (itzulpenean galdua) esamoldearekin jokatuz, Anjana Iyerrek Found in Translation (itzulpenean aurkitua) izenburua ipini dio bere proiektu bereziari. Zeelanda Berrian jaio arren, indiar jatorrikoa da Iyer eta eleaniztasunari egozten dio hainbat hizkuntzatako hitz berriak ikasteko txikitatik izan duen grina.
Zeelanda Berrian bada 100 Days Project (100 eguneko proiektua) izeneko ekimen bat, nahi duenak, 100 egunetan, gustuko duen sormen jarduera garatu dezan. Eta Anjana Iyerrek bere bi pasioak uztartu ditu proiektua abian jartzeko: hitzak eta irudiak. Egunero ingelesez itzulpenik ez daukan beste hizkuntzaren bateko hitz bat hartu eta irudien bidez azaltzean datza proiektua eta oraingoz 30 ale ditu argitaratuak.
Hainbat hizkuntzatatik hartu ditu hitzak, bi iturri nagusi kontsultatuta: Howard Rheimgold-en They Have a Word For It (Hitz bat dute horretarako) eta Adam Jacot de Boinod-en The Meaning of Tingo (Tingoren esanahia). Baina ez da harritzekoa gehien erabili duen jatorrizko hizkuntza alemana izatea. Alemanak luzera mugagabeko hitz konposatuak sortzeko aukera ematen du. Hala, Errekorren Guinness Liburuaren arabera, alemanezko hitz bat da munduko luzeena, eta edozein unetan hitz jaioberri batek kendu diezaioke ohorea. Luzera esanahiaren konplexutasunarekiko proportzionala izan ohi denez, alemana hornitzaile oparoa izan da diseinatzailearentzat. Waldeinsamkeit hitzak “basoan bakarrik egotearen sentipena” esan nahi du. Schadenfreudek erabilera praktikoa izan dezake, “besteren zorigaitzak sorrarazitako gozamena” oso ohikoa baita. Laburra izan arren fernweh hitza ere alemanezkoa da, eta “sekula egon ez zaren toki batengatik herrimina sentitzea” esan nahi du.
Iyerrek bildutako hitz askok kontzeptu oso zehatzak adierazten dituzte. Japonieraz badago hitz bat “eguzki izpiak zuhaitz artetik iragazten direnean sortzen den nolabaiteko argi efektu barreiatua, pikardatua” esan nahi duena: komorebi. Eta hizkuntza berean tsundoku erabiltzen dute “erosi ondoren liburu bat irakurri gabe uzteko eta irakurri gabeko beste liburuekin batera pilatzeko ekintza” adierazteko. Gutxitan sumatuko dugu hitz horiek erabiltzeko premia.
Baina badira hitz mailegagarriagoak. Nor ez da hondartzan oin puntetan ibili hareak oinazpiak erretzen dizkiolako. Ekintza horri, hondarra beroa dagoenean oin puntetan ibiltzeari, hanyauku esaten diote Namibian eta Angolan hitz egiten duten rukwangali hizkuntzan. Ziur hondartzako gune turistikoetan arrakasta handia izango lukeela hitz horrek. Testuinguru horretan norvegierazko utepils hitzak ere erabilera praktikoa izan lezake: “Egun eguzkitsuetan garagardo bat edanez kanpoan eserita egotea” esan nahi du.
Eta nori ez diote errieta egin edo nork ez die besteei errieta egin edalontzi bustia mahai gainean uzteagatik, arrastoak altzariak hondatzen dituelako? Bada, edalontziek utzitako arrasto hezea esateko hitz bat badute italiarrek: culaccino. “Kontuz, kulatxinoa!” esanda errietak askoz laburragoak lirateke.
Zaila da esaten itzulpenik gabeko zer hitz hedatu daitezkeen beste hizkuntzetan, baina ez dugu urrutira joan behar adibide garbi bat topatzeko. Gaztelaniazko RAEren hiztegiak sarrera hau jasotzen du: “Aquelarre: Junta o reunión nocturna de brujos y brujas, con la supuesta intervención del demonio ordinariamente en figura de macho cabrío, para la práctica de las artes de esta superstición”. Sorginen gau-bilera esateko hitzik ez eta munduko hizkuntza nagusietakoak euskaratik hartu zuen hitza. Gerora, jatorrizko esanahiak indarra galdu zuenean, irudizko adierak hartu zituen; aquelarre hitzak “festa iskanbilatsu neurrigabea” edo “nahasmendua, zalaparta” ere esan nahi du.
Iyerrek proiektua burutzen badu, bildumak beste 70 sarrera izango ditu. Hala ere, zeelanda berritarraren lana ez da kontsultarako obra, ez da itzulpenik gabeko hitzei buruzko tratatu sakona. Bere bi zaletasun, hitzak eta irudiak, uztartuz egindako ariketa hutsa da, baina baita hizkuntza aniztasunari eta aberastasunari egindako omenaldi ederra ere.
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]