IKTak jakintzaren mesedetan izenaren pean josi da Euskarabildua jardunaldien hirugarren edizioa Donostiako San Telmo museoan. Aurtengoan IKTek hezkuntzan izan dezaketen esku-hartzea izan da hizketagai, eta hainbat arlo eta lurraldetako adituak jarri dituzte mikrofonoaren aurrean.
Teknologia berriak neurriz erabili ez eta zurrunbiloan erortzea erraza da. Alabaina, berrikuntzen abantailak baliatu nahi dituenik bada; besteren artean hezkuntza. Horixe izan da aurtengo Euskarabildua jardunaldien oinarria: Informazio eta Komunikazio Teknologiek hezkuntzari eskaintzen dizkioten abantailak azaldu eta baliatzera bultzatzea. Ondoko lerroetan Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Jakintza Ikastolako irakasleak IKTak baliatzeko emandako adibideak jaso ditugu:
Irakaskuntza beste begi batzuekin begiratzeko baliatu behar da teknologia, pedagogia hobetzeko. Irakaslearen papera oso zalantzan dago egun, informazioa ematera mugatzen bada ez du ekarpen handirik egiten, askoz informazio gehiago duelako ikasleak eskura interneten. On-line irakaskuntza asko garatuko da hurrengo bost urteetan.
Aukera ematen digu taldean lan egiteko, denen iruzkinak jasotzeko, norbera bere ordenagailuan ari beharrean. Pribatutasuna eta segurtasuna daude zalantzan, “google-ekin ezkontzen ari gara”.
Eskola denetan debekatzen da mugikorraren erabilera. Baina mugikorra edozein momentutan informazioa kontsultatzeko oso erabilgarria izan daiteke, baita irteerak dokumentatzeko argazkitan eta abar… Tabletak ere oso erabilgarriak izan daitezke apunteak hartzeko, eta abar.
Ariketekin erronkak planteatzea “mailaz” pasatzeko. Errekonozimendurako zenbaki hotz bat erabili beharrean irudi edo domina sistema erabiltzea. Sormena eta talde lana ere bultza daiteke hauekin. Badira jolasak ekonomia lantzeko: Erresuma Batuko lehen ministroa zara eta mundu mailako erabakiak hartu behar dituzu eta horien ondorioak kudeatu… Badira naturaren errespetua lantzekoak ere.
Irakasleak azalpenak ematen ditu. Baina, bestela egin dezakezu: grabatu eta ikasleek eskolara joan aurretik ikusten dute eta ondoren datoz eskolara ezagutza horren gainean galderak egiteko, ariketak egiteko… Modu ona izan daiteke azalpena behin baino gehiagotan entzun behar duenak aukera izateko, bitartean beste batzuk aspertu gabe. Gaurko sisteman eskolan justu azalpena ematera iristen gara eta ondoren etxean gurasoek edo partikular irakasleek egiten dute bigarren lanketa.
Pedagogia eredu ezberdinak ezagutzea da gakoa. Kezka da nola integratu teknologia. Idazlana ordenagailuz egitea lehengo gauza bera egitea da. Komentarioak txertatzen baditugu, edo kolektiboki sortzen badugu testu bat, edo beste ikastetxe batzuekin partekatu, beste dimentsio batzuk lantzen ari gara. Irakasleok indarra jarri behar dugu gure formazioan. Garrantzitsuena da norberak bere hutsuneak detektatzeko gaitasuna izatea, eta non ikasi jakitea, egun doako hamaika aukera ditugu sarean bertan: bideoak, ikastaroak…
Egun gaixo dauden ikasleentzat erabiltzen dira, ezintasunen bat dutenentzat. Baina baita etxean eskolatzea erabakitzen duten gurasoen artean ere.
Neus Lorenzo Kataluniako Generalitat-eko Hezkuntza Ikuskatzailearekin batera egin duen mahai-inguruan Goñik gai gako bat planteatu du: “Memorian oinarritzen dugu askotan ikaskuntza. Baina oinarritu dezakegu baita ere ulermenean, aplikatzeko gaitasunean, eta sormenean”.
Euskarak sarean duen garapen mailaren galderari erantzunez zera adierazi du: “Batetik ikusten dugu ahotsen errekonozimendua hobetu behar dela eta hor inbertsio eta lana egin behar da. Eta bestetik, zenbat eta gehiago erabili euskaraz tresnak orduan eta gehiago garatuko dira”.
Hizkuntzen irakaskuntzan IKTek duten esku-hartzea erakusten duen adibidea da Iametzaren Ikuslang proiektua. IKA euskaltegiarekin eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoarekin elkarlanean bideratutako software librea da, eta ikus-entzunezkoak baliatuz euskara ikasi eta irakasteko programa da. Landu nahi den arloaren inguruko ariketak sortu daitezke, ikasleek egiten dituzten ariketen jarraipena egin dezake irakasleak, eta hipertranskribapena aplikazioa aurkeztu zuten berrikuntza moduan: hitz transkribatua eta bideoko denbora lotzen ditu. Alegia, bideoa erakusten du, eta aldamenean transkribaketa osoa (testua) jartzen du ikusgai. Ikasleak testuko edozein hitz klikatuta, bideoa zati horretara joaten da unean bertan.
Askotan, aipatu zuten Iametzako kide Iker Olkoz eta Asier Iturraldek, ikasleen arazoa izaten da ikasten ari diren hizkuntza lau pareta artera mugatzen dutela, eta tresna berri honekin, diote hizlariek, aukera ematen zaio beste eszenatoki batean ere hizkuntza ikasten jarraitzeko era dinamiko batean.
Baina ez da praktikan jarritako eta Euskarabildua jardunaldietan aurkeztu zen adibide bakarra izan. Deusto Tech-eko Mari Luz Guenagak Clip Flair hizkuntzak ikasteko web plataforma azaldu zuen. Kasu honetan ere multimedia baliabideak erabiltzen dira eta sortutako ariketak erabili zein beharren arabera berriak sortzea ahalbidetzen du. 15 hizkuntzatan dago eta azpititulazio eta bikoizketarekin hizkuntzak ikasteko tresna izatea da helburua. Plataforma 1.500 erabiltzaileetako komunitateak osatzen du, eta aukera dago komunitate horren barruan talde txikiak sortzeko.
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]