Dena zipiztuta


2014ko azaroaren 11n

Baratzeko gurutzedun landareek arerio salo edo jatunak dituzte. Familia horretako ezagunenak aza jendea, Brusela aza, azalorea, brokolia eta erromaneskua dira, Brassica generokoak, alegia. Landare horiek osasunerako oso onak diren berri aspaldi dakigu. Jan aza. Itxuraz, barraskilo, bare eta harren eskoletan ere ederki erakusten diete osasun kontu hori. Azazale porrokatuak dira. Denek hostoari kosk egin eta puska jaten dute. Beren irentsi behar horretan, hosto handien nerbioak soilik utzi arte ez dute bakean utziko. Izpitu, zirpildu, bizartu...  inoiz ez dut jakin jale horien lanaren emaitza nola adierazi. Lehengoan Pilarrek irratira deitu eta esan zuen arte: “Hostoak dena zipiztuta utzi dituzte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bareak
2013-07-24 | Jakoba Errekondo
Bare festa

Aurten adina barraskilo eta, batez ere, bare ez dut sekula ezagutu. Hau da gasteropodo desdetxa, hau da festa. Ur festak dakar bare dantza. Eguneko ordu beroenetan izan ezik, hankaperaino hurbiltzen dira, lasaipoto asko. Horra etxe aurreko klematisaren (Clematis sp.) petalo... [+]


2013-02-14 | Jakoba Errekondo
Malakologia

Malakologo eginak daude nekazariak Euskal Herria hezean. Soinberei edo moluskuei nondik nora gaina hartu ikertzen eta saiatzen belaunez belaun sortutako jakintza da malakologia. Barraskiloak eta bareak dira nekazarien molusku ezagunenak. A zer parea! Barraskiloa eta barea... [+]


Eguneraketa berriak daude