Kataluniako jendeak du boterea

  • 2,3 milioi pertsonak eman dute botoa Kataluniako independentziari buruzko galdeketan. Azaroaren 9an jazotakoaren kronika egin du Aritz Galarragak Bartzelonatik; kolegioz kolegio ikusi, entzun eta sentitutakoa ekarri digu hona.


2014ko azaroaren 13an
Jende ilarak Bartzelonako Eixamplean dagoen Fort Pienc auzoan. Boto emaileen %81ek independentziaren alde egin du.
Jende ilarak Bartzelonako Eixamplean dagoen Fort Pienc auzoan. Boto emaileen %81ek independentziaren alde egin du.

Bezperako lapiko-jotzearen burrunbarekin esnatu da igandea goizegi. Iratzargailua itzali, Twitter piztu, berehala igarri zaio jaiegun arrunt bat izango ez dena. Batzuentzat inutil, besteentzat histeriko. Onena izango da mundu digitala utzi eta lotzea ukigarriari –ahaztu gabe, o, zoritxarra, etxean segapotoa noski–. Tarrapataka hartutako kafea baino hotzago dago kalea, ordea. Giroa motz Bartzelonako Gracia auzoan, azaroko igande goiz bati dagokion bezala –bai, izan arren Mediterraneo ertzean–. Bazterrak hutsik, sezesio aurrekoa baino, gerra osteko estanpa dirudi.

Baina gaurkoa ez da igande normal bat. Igande normal bat ez da, hasteko, sekula zortziak baino lehenago hasten. Igande normal batek ez du, gero, artean ireki gabeko kolegio baten aurrean tamainako jendetzarik biltzen. Begi kolpe azkar batean, 300 lagun. Ilarako lehenengoari galdera, ea noiz etorri den. 8:30. Hogeita bost minutuan ehunka lagun, auskalo futbol entrenatzaile haren goiz-goiz altxatzeko aholkuari men eginez. Lehen gola. Oker ez banago, eta auskalo bakarrik, Madrileko Gobernuari. Ateak ireki dira, lehen pertsonak barrura sartu, adinekoak, zailtasunen bat dutenak uzten dituzte pasatzen. Zibilizatuak dira katalanak. Gaur gehiago, ohikoan kiosko, fruta denda, harategian baino. Hasi dira, beraz, aspaldiko irritsa betetzen: boto ematen. Zuzen. Pozik. Harro. Inutila izan ezik beste edozein gauza ematen duen ekintza batean. Sinetsita. Sinestea ematen baitu dela kontua.

Gerra kazetarien antzera, nahiz bake garaian, jarraitu dugu errondarekin. Auzoko beste kolegio bat helburu. Jendetza berdin, ilara luzeagoa akaso. Kolegio arduraduna dagoeneko bertaratutakoei presa sartzen. 9:20 dira. Baten bat ez da egun bukaerara iritsiko. Mossoak hantxe, pareko espaloian; badaude, baina ez daude. Irrika bertsua boto emaileen aurpegietan. Hirugarren kolegio bat. Lagunak botoa emango du. Galegoa, gaur inork gogoratzen ez duen horietarik. Bigarren txartel bat gehituko dio boto arruntari. No volem un país normal. Ez dugu herri normal bat nahi. Prozesu parte hartzailea da, nahi duena esateko eskubidea omen du. Sant Gervasi auzoko kolegio batera orain. Errenta altuko jendea fiskalizatzera. Total zertarako: egia izango da gehientsuenek Kataluniako soberanismoaz diotena, transbertsala dela. Goiz da jakiteko oraindik, baina egunak emango digun argazkien artean: Artur Mas eta David Fernandezen arteko besarkada. Zabalagakoa baino estuago, bakarren bati ozpinduko dio eguna. Bi Kataluniak batean.

Auzora bueltatu gara, etxekoek eman behar dute bozka. Ireki eta hiru ordura, ilara berdina kolegio aurrean. Ilara berdina, ez noski berbera, azkar asko egiten baitu aurrera, hasierako ustea geldo utzita. Esan digu ikuskatzaile batek: bozka bat jasotzen dute minutu bakoitzeko. Azkar, aurrez kalkulatutako abiadura erdian, kontuan hartuta erroldarik ez dagoela, bozkatzaileen izena apuntatu behar dela –ideia gaiztokoak, lasai: sistema informatiko batek galarazten du pertsona bakar batek behin baino gehiagotan ematea botoa–. Bien bitartean, emakume bat oihuka, bere onetik aterata, ea zergatik bere etxepean kartelak itsatsi dizkioten kolarekin, izan zitekeenean zeloa. Jendea lasai, ez jotake, ez independentzia, denbora alferrik galdu gabe zuzen helburua betetzera. Boto txartela hautetsontzian sartzera. Etxekoek egin dute, egun handietakoa da ilusioa.

Carmel auzoan harrapatu gaitu eguneko lehen datu ofizialak: 13:00etarako, 1.142.910 lagunek bozkatu dute. Aurtengo Europako Parlamenturako hauteskundeetan baino gutxixeago, egia da, baina 2006ko Estatutuaren inguruko bozketan baino gehiago, adibidez. Gaizki ez, dena den, butifarrendum baterako. Ezen Carmel auzora joan baikara, euforia apaltzera. Kaleak hemen hutsago, jendea ez hain okasiorako jantzia –globo, pegatina, kausarako kamisetarik gabe–. Baina kolegioetara iritsi eta berdin daude jendez beteta. Izango da agian ohikoan baino leku gutxiago dagoela bozka emateko, eta daudenak gehiago betetzen direla. Hori hala izanik ere, harridura da hemen berriz sentitu duguna. Eta aurreiritzien miseria. Espainol hiztunak ehunetik laurogeita hamar. Ferrariko ekipajearekin jantzita etorri den gizon bat kasurako, Seat autoa atean aparkatuta agian. Adineko emakume batek eman digu gakoetako bat izan daitekeena: politikari lapurrik ez edukitzeko balio badu behintzat. Kastillano ederrean, bistan da. Eskerrak ez duen Jordi Pujolen argazkirik ikusi, hura ere bozka ematen, bera ez bezala auzo jasoago batean. Non bestela.

Eguna hasi dugun kolegio berean bukatu dugu eguna. Ateak ixteko hogeita hamar bat minutu falta, apenas dabil boto emailerik. Biharamuna da laneguna, gogoratu hemen kasu egiten diotela futbol entrenatzaile haren goiz-goiz altxatzeko aholkuari –markagailua zenbatekoa da partidaren une honetan?–. Arratsaldean txukun antzean ibili da bozkatzaileen joan-etorria, orain jaitsi da erabat, aitortu digu boluntario batek. Dagoeneko ezagutzen dute eguneko bigarren datu ofiziala: 1.977.531 katalanek eman dute 18:00etarako bozka. Nabari zaie aurpegietan poza, berdin nabaritzen zaie nekea, eta ondo egindako lanaren harrotasuna. Ezin oraindik etxera joan, ordea, oraintxe hasten baita boluntarioen bigarren lanaldia: eskolak itxi, botoa zenbatu. Eta dena, beste galego famatu hark esango lukeen bezala, profesionala, oso profesionala. Are kontuan hartzen badugu ez dela jende profesionala, baizik eta boluntarioa. Hara Gracia auzoko kolegio batek 2014ko azaroaren 9an eman duena: Bai-Bai 3.695; Bai-Ez 416; Bai-Zuri 45; Ez 111; Zuri 33; Beste 78. Eta, besteren gainetik, 4.378 auzotarren parte hartzea. Txaloak jo dituzte.

Datu orokor eta definitiboak ezagutzen dituzue, bestela. Detaile eta argitasun osoz xehatu dizkigute biharamunetik. Gauza da prozesuaren hasieran, jar dezagun orain lau urte, muga dezagun orain bi urtera, prozesuarekiko eszeptiko zen honek, berdin jarraitzen duela eszeptiko azaroaren 10ean. Eszeptiko prozesuarekiko, iritsiko ote den norabait, ez ote duten politikariek bere egingo, eta eramango gehien komeni zaien bazterren batera. Besterik da jendeak benetako aldaketa bat benetan nahi duenaren aurreko konbentzimendua gero eta handiagoa dela. Zail da egiten bestelako irakurketarik, Kataluniako independentziaren gaineko prozesu parte hartzailetik.

Jendeak ez duela soilik eskatzen bandera aldaketa. Ez duela eskatzen etxeko lapurrek ordezkatzea kanpokoak. Jendearen benetako nahia dela demokrazian sakontzea, egunerokoan hunkitzen dituen gauzen gainean erabaki ahal izatea. Herri berri bat nahi dute, baina besteren gainetik orain bizi dutenarengandik diferentea. Eta ez dute segur aski Espainiagandik bereizi nahi, ez bada orain eta hemen Espainiako Estatuak ordezkatzen duenarengandik. Eta nork ez. Desobedientzia bai, beraz. Demokrazia gehiago ere bai. Baina guztiaren gainetik azaroaren 9koa ez ote den izan ahalduntze ariketa bat. Jendearen botere hartze bat, beren orainaren eta etorkizunaren gainekoa. Pixka bat Peret gogoratuak rumba hartan esaten zuena, Kataluniak du boterea. Edo zehatzago, Kataluniako jendeak du boterea. Eta horrek dagoeneko ez du atzera bueltarik. Jendeak gero eta gehiago bozkatu nahi izango du. Gero eta gauza gehiagoren gainean. Nahiz eta igandekoa baten batek ezerezera ekarri nahi izan. Nahiz eta CiUk eta PPk beren agendak mantentzeko adostutako kontsulta izan dela argitara eman. Nahiz eta Kataluniako prozesu soberanista deiturikoa urtu, zergatik ez, gaur bertan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude