Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia katedraduna da Núria Bosch i Roca (Bigues i Riells, 1955). Kataluniako prozesu soberanistaren gaineko ikuspegi pribilegiatua du gainera, ez alferrik, Trantsizio Nazionalerako Aholkularitza Kontseiluko lehendakariordea baita. Kataluniako Gobernuak eratutako aditu talde horrek diseinatu ditu Estatu independente bilakatu bitarteko pausuak.
Azken orduko berririk ezean, Kataluniako independentziaren inguruko galdeketa egingo da azaroaren 9an. Prozesu soberanistak aurrera jarraitzen du.
Espainiako Gobernua saiatzen bada galdeketa berri hau gelditzen, inoizko akatsik handiena izango da: independentistak esponentzialki haziko dira. Ez dute prozesua ulertzen. Orain arteko akatsik handiena kontsulta egiten ez uztea izan da: egiten utzi eta katalanei eskaintza erakargarri bat egin izan baliete, itun fiskalaren ildotik, adibidez, ez dut baztertzen independentziaren aurkakoek kontsulta irabaztea. Cameronek egin zuena, alegia. Hemen ere gauzak inteligentzia pixka batekin egin izan balira, arazo hau atzenduko zen belaunaldi baterako; erreferenduma egin eta irabazi. Baina oro har erakutsi dute inteligentzia falta: Estatut-aren aurkako sententziarekin, lehenik; gero, orain bi urte, Mas presidentea itun fiskalaren bila joan zenean, ate guztiak itxita. Orduan eutsi izan baliote erronkari, prozesua geldiaraziko zuten.
Azaroaren 9koa ez da izango hasieran nahi zena. Zer balio izango du baina?
Parte-hartzea altua bada, eta, esaterako, bi milioi pertsonek ematen badute boza, baiezko boza, independentismoaren giharraren beste erakustaldi bat izango da. Balio sinboliko handia izango du, azken manifestazio erraldoiek bezala. Mundu guztiari erakutsiko diogu berriz zein den gure nahia.
Hasieran egin nahi zen kontsulta baztertu, eta prozesu parte-hartzaile baten bidez egin galdeketa. Hainbestekoa al da aldaketa, alderdi soberanisten arteko haserrea pizteko?
Ez nuen halakorik espero alderdiengandik. Aurreko kontsulta egitasmoa aurrera eraman izan balitz, porrota izango zen. Adibidez, mahaiak ez lirateke osatuko, kontsultaren aurkako bati egokituko balitzaio egotea. Estatuak mehatxu egingo luke parte-hartzaileen aurkako neurriekin, eta jende asko etxean geratuko litzateke beldurrez. Ezin izango zen gutxieneko bermeekin bozkatu. Alderdi batzuen estrategia zen muturrerago iristea, Estatua probokatu eta ikustea zer egiteko gai zen. Baina jendeak merezi ez duen espektakulua eman dute.
Azken batean, ematen baitu punturik garrantzitsuenean ados daudela: kontsulta definitiboa, plebiszitu izaerako hauteskundeak izango dira.
Ikuspuntu juridiko batetik, hauteskunde horiek bertan behera uztea zaila izango da. Lege iruzurra direla esan daiteke, hauteskunde autonomiko batzuk erabiltzen direla beste gauza bat egiteko. Legelariek diote hori pentsaezina zela, jauzi handiegia eman beharko lukeela justiziak. Nik dagoeneko ez dut ezer baztertzen. Gerta daiteke, beraz, Espainiako Gobernuak kontra egitea.
Eginez gero ere, ez dira egiten errazak izango.
Seguru. Zerrenda ahalik eta bateratzaileena bada, hobeto, prozesuari indar handiagoa emango lioke. Hala ez balitz, ez dut uste tragikoa litzatekeenik. Alderdi bakoitzak eraman dezala bere programan bide independentista saiatzeko konpromisoa. Garrantzitsuena da parlamentu berria eratzean independentzia prozesua aurrera eramateko adostasuna.
Emaitzaren araberakoa izango da jarraitu beharreko bidea, baina, independentziaren aldeko gehiengo argi bat aterata, gero zer egin?
Parlamentu eratu berriak prozesu bat abiatu behar luke, estatu egiturak ezartzeko eta Estatuarekin negoziatzeko, dena aurrera nola eraman daitekeen ikusteko. Denbora eskatzen du horrek. Ezinezkoa da hauteskundeak egin eta biharamunean independentzia aldarrikatzea. Eskozian prozesu horrek urte eta erdi iraungo zuela esan zuten. Baina hori konpondu ondoren, independentziaren aldarrikapena. Estatuak negoziatu nahiko du? Segur aski ez. Orduan gertatuko litzateke konfrontazioa. Kostu bat izango du horrek, noski, baina kostu hori Espainiako gobernuaren jarreraren araberako izango da: negoziatuko balu, asko jaitsiko litzateke; jarrera oldarkorragoa badu, aldiz, handitu.
Independentziaren aldarrikapen hori litzateke Espainiako legedia hausteko unea. Zail da irudikatzen orain artean legea urratu nahi izan ez duen Gobernu batek tamainako ariketa egitea.
Gobernua etapak erretzen joan da. Munduari erakutsi nahi izan dio gauzak ondo egin nahi izan ditugula: Estatuarekin negoziatutako erreferendum bat lehenik, ezin izan dugu; Kataluniako legea hartu dugu gero, bertan behera utzi digute. Geure burua behartuta ikusi dugu irtenbide hau hartzera. Eta, noski, hartzen dugu atzean gehiengo handi bat daukagula, demokratikoki aukeratua, parlamentu baten bitartez. Gero gure Gobernuaren baitan jarrera desberdinak egongo dira alde bakarreko aldarrikapenaren aurrean. Ez ditut ikusten Unió-ko kideak hori egiten. Convergència-koak ez dakit, agian bai. Ikusi beharko litzateke gainera parlamentu berriaren osaketa. Zerrenda bakarrarekin partiduak lausoago geratuko lirateke, baina bananduta joanez gero, Convergència-k botoak galduko ditu, eta irabazi Esquerra-k. Eta Esquerra oso kapaz ikusten dut independentzia aldarrikatzeko.
Eta, askotan egiten den galdera bat, sarri beldurraren argudio gisa: Katalunia independente bat, ekonomikoki bideragarria litzateke?
Nazioarteko ekonomialari prestigiotsuek ere defendatu dute bideragarritasuna. Gary Becker Ekonomiako Nobel Saridunak, adibidez, edota Nazioarteko Diru Funtseko jendeak. Baldintzak baditu: gaitasun fiskala du, luzez finantzatu ahal lituzke Estatu gisa onartu beharreko eskumen berriak. Handiena gizarte-segurantzaren administrazioa litzateke, pentsioak, langabezia, baina dugun gaitasun fiskalarekin geure gain har genezake, kalkulatuta dugu. Eta eskumen berri horien kostua askogatik legoke gaindituta izango genituzkeen sarrera gehigarriekin. Orain defizit fiskal garrantzitsua daukagu, nabarmena da. Sektore espainiar zaleenek ere onartzen dute hori.
Hondamen ekonomikoaren motiboak gehiago lirateke harreman komertzialen ingurukoak; esaten da Katalunia independente batek galduko lukeela Espainiarekiko komertzioa.
Orain Kataluniak gehiago saltzen du nazioartean, Estatuan baino. Azken datuen arabera, %57 nazioartean eta %43 Estatuan. Gero eta gutxiago dago Katalunia Espainiako merkatuaren menpe. Asko esportatzen du, ekonomia oso irekia da, eta lehiakortasun handia ematen dio horrek globalizazioaren aurrean. Beste kontu bat: Espainian saltzen dugunetik asko dira kontsumo-produktuak, supermerkatu eta abarrekoetan saltzekoak. Erosleak, produktu katalana izateagatik, egin diezaieke boikota. Batez ere produktu nabarmengarriei, adibidez cavari, baina produktu asko ez dakizu nongoak diren ere, asko multinazionaletakoak dira. Katalunian dagoelako utziko diote Nestlé erosteari? Saltzen ditugun beste produktu batzuk ez dira kontsumozkoak, bitarteko-ondasun esaten zaien horietakoak baizik, beste enpresa batzuen ekoizpen prozesura doazenak. Enpresari espainiar batek utziko dio Kataluniako produktuak erosteari? Orain erosten baditu izango da merkeagoak direlako, edo lehiakorragoak, edo kalitate handiagokoak, edo garraioa merkeago zaiolako. Espektatiba arrazionalekin mugitzen den enpresari batek hori egingo duela pentsatzea zaila da. Boikotaren gaia asko landu dute adituek, eta esaten dute produktu nabarmengarriekin gerta litekeela, momentu jakin batean, baina izatekotan denbora gutxirako litzatekeela.
Eta gero dago Europar Batasunaren mamua.
Bi eszenatoki aurreikus daitezke. Bata, Batasunean mantendu ahal izatea, sarrera automatikoarekin edo trantsizio epe oso labur batekin. Ez digute esan ezin izango garela Europar Batasunean egon, esan diguten bakarra da sarrera eskatu beharko genukeela. Hori gertatzen ez bada, eta Katalunia Europar Batasunetik kanpo geratzen bada, denbora gehiago beharko da. Aldebiko akordio bat egin daiteke Batasunarekin, ez duzu kide guztien adostasuna behar. Suitzak, adibidez, halako akordio bat du. Horrek ziurtatuko luke salerosgaien zirkulazioa. Eta Europar Batasunean sar daiteke atzeko atetik. Europako Merkataritza Libreko Erkidegoa izeneko erakundea dago, Norvegia, Suitza, Islandia eta Liechtenstein biltzen dituena. Erakunde horrek ere akordio bat du Batasunarekin, zergarik gabeko komertzio bat egiteko. Katalunia sar liteke erakunde horretan, eta atzeko atetik sartu gero Batasunean. Irtenbideak badaude. Eta, kasurik txarrenean ere, Europar Batasunetik kanpo geratuko balitz, ez litzateke geratuko irla bat bezala.
Nik uste dut trantsizio prozesua ez dela oso luzea izango. Europar Batasunari interesatzen zaio Katalunia barruan izatea, arrazoi ekonomikoengatik. Barruan egoteko presionatuko luketen multinazional asko dago hemen, arau guztiak betetzen ditugu, ez da orain sarrera eskatzen duten herrialde horien kasua, hau eta beste egitea eskatzen dietela. Interes ekonomikoek egingo lukete sarrera posible. Eta Espainia ere interesatuta legoke. Bestela, Katalunian dauzkan enpresek muga-zergak ordaindu beharko lituzkete Espainiara joateko. Tarragonan dagoen Repsol findegia, berehala aterako lukete? Ez badute ateratzen, kamioiek ordaindu egin beharko lukete Espainiara joateko. Eta Frantziara joateko ere Kataluniatik pasa beharra dago.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.