Debekuen gainetik soberanismoa bozkatzera doa

  • Lerro hauek idazterakoan oraindik ez dago argi azaroaren 9an katalanek botoa eman ahal izango duten ala ez, baina denak iragartzen du igandera arteko egunak tentsio handikoak izango direla. Lehenbizi estugune hori gainditu beharko dute eta ondoren, plebiszitu izaera izango duten hauteskundeak ate joka ari dira jada. Debekatuko ditu Madrilek hauek ere?

Zenbait inkesten arabera, bi milioi pertsona joan daitezke igandean botoa ematera.
Zenbait inkesten arabera, bi milioi pertsona joan daitezke igandean botoa ematera.

Azkar, oso azkar doa dena Katalunian, batez ere azken hilabetean eta bereziki azken bi asteetan. Eta azkar doa, Espainian ere ustelkeria auziak bata bestearen atzetik datozelako, PPko agintarien eta, oro har, bipartidismo zaharkituaren itzal bihurtuta. Kataluniako auziak gertaeren bi ubide ditu, bata han bertan eta bestea Espainian.

Artur Mas Generalitateko lehendakariak urriaren 14an A9ko kontsulta alternatiboa deitu zuenean, zalaparta sortu zen alderdi soberanisten artean. Espainian kontrakoa. PPk eta PSOEk pozarren jaso zuten iragarpena eta garrantzia kendu zioten kontsultari. Hori ez zen kontsulta ez ezer. “Egin ditzatela mila halako nahi badute”, zioten agintari eta kazetariek Brunete mediatikoaren bozgorailuetatik.

Iragan urriaren 27an Mariano Rajoyk kontsulta inpugnatuko zuela iragarri zuen arte. Zer gertatu da bi asteko tartean? Ustelkeria borborka dariola Espainiari. Lehenengo Caja Madrideko txartel beltzekin, ondoren Angel Acebes PPko barne ministro ohiaren eta Barcenasen B kutxekin, eta joan den astean Púnica Operazioarekin, non PPko dozenaka kargu atxilotu zituzten ustelkeria leporatuta. Urriaren 25ean –Caja Madrid eta Acebesenaren ondoren– Rajoyk ez zuen uste ezer berezirik egin behar zenik: “46 milioi espainiarren artean ustel gutxi batzuk besterik ez dira”. Urriaren 27an, Púnica operazioaren ondoren, PPren izenean barkamena eskatu zien espainiar guztiei.

Nahi ala ez, ur-laster horien gainean dator Kataluniako kontsulta, eta Katalunia ere ondo zipriztindua atera da, bereziki Pujoltarren aferarekin, baina baita PSCko Joaquim Nadalen inputazioarekin edo Bartzelonako alkate Xavier Trias eta Josep-Lluis Carod Rovira Suitzako kontu korronteekin zikintzeko saioekin.

Espainiako Gobernuaren inpugnazio eskaera aste honetan aztertuko du Konstituzio Auzitegiak eta baliteke azaroaren 5eko bileran erantzun bat ematea. Rajoyren eskaeraren funtsa zera da: Generalitateak herritarren parte-hartze prozesu gisa aurkeztu duen ekitaldi hori lege iruzurra dela eta, beraz, debekatu egin behar dela, oraingo honek ere dekretuz deitutako lehen kontsultaren helburu bera duelako,  baina era desberdinez gauzatua. Espainiako Estatu Kontseiluak ere kontsulta bertan behera utz dezala eskatu dio Konstituzio Auzitegiari. Masek dio ez dagoela inpugnatzeko dekretu edo araurik, baina ez dirudi hori nahikoa izango denik Konstituzio Auzitegiak berau ez debekatzeko.

Eta gero hauteskundeak

Masen kontsulta berriak lehen unean hautsak harrotu zituen alderdi soberanisten artean, ordura arteko batasun irudia hautsiz. Masek, baina, apurka lortu du soberanismoaren indarra berriz A9aren inguruan egituratzea. CUP hasieratik ados izan da, uzkur hasieran baina berehala baietz esan zuen ERCk eta ICV zalantzan eta zatitua agertu da ia bi astez, baina azkenean kontsultan parte hartuko du.

Konstituzio Auzitegiak debekatu ala ez, ANCk A9an goizeko 9etan bozkatzera joateko deitu ditu herritarrak. 100.000 boluntario mobilizatuko ditu “Ara és la hora” kanpainaren bidez telefono deien maratoia antolatu eta herritarrak parte hartzera deituz. Azaroaren 7an izango da kanpainaren ekitaldi nagusia Bartzelonako Maria Cristina etorbidean.

Era batera ala bestera, datorren igandean independentismoaren beste mobilizazio erraldoi bat ezagutuko da. Eta munduak ikusiko du. Barne kohesioa bultzatzeaz gain, munduak Katalunian zer gertatzen ari den argi ikustea baita soberanisten oraingo helburu nagusia. Bi milioi pertsonek parte har dezakete kontsultan Gabinet d'Estudis Socials i Opinió Pública (GESOP) agentziak egindako ikerketaren arabera. Gehiegi dirudi, baina kopurura horretara hurbildutzea bakarrik garaipen itzela litzateke soberanistentzat. El Paísek joan den astean plazaratutako inkestaren arabera (Metroscopia), aldiz, kontsultak bitan banatzen du Kataluniako gizartea, herritarren %49arentzat  ekimena ez da egokia eta %44arentzat bai. Botoa emateaz gain, nazioarteari begira erabaki eskubidearen alde prestatutako manifestua sinatu ahal izango dute hala nahi duten herritarrek. Gero NBEra eta EBra bidaliko dira sinadurak. Igandean, beraz, izango da zer kontatu eta zer zenbatu.

Baina igandekoa nagusiki urtarrilean edo otsailean deituko diren hauteskunde aurreratuetarako txirrista erraldoia izango da eta ordura arte gauza gehiegi izango dira oraindik airean. Lehena igandekoa bera, parte-hartze mailak eta egon daitekeen tentsioak eragin handia izan baitezake hurrengo urrats garrantzitsuan. Hau da, nola aurkeztuko dute soberanistek independentziaren gaia hauteskundeei plebiszitu izaera emateko? CDC eta ERC elkarrekin aurkeztuko dira edo banatuak? Garbi dago batera joateak CDCri egingo liokeela mesede, eta hainbaten ustez boto soberanista biltzeko modu egokiena litzateke. ERCn, aldiz, bada bakoitza bere aldetik aurkezteko iritzi sendoa, horrela boto gehiago bilduko dutelakoan.

Noiz aldarrikatzen da independentzia?

Badirudi Podemos oso serio ari dela pentsatzen Kataluniako hauteskunde aurreratuetan parte hartzea. Bada 12 eserleku ematen dion inkestarik edo ERCren ondoren bigarren indar politikoa izango litzatekeela iragartzen duenik. Horrek eragotzi egingo ei luke independentistek gehiengo osoa izatea. Kontrako iritziak uste du Podemosi ere, lehenago PSCri bezala, independentismoa eskuetan lehertuko zaiola eta Katalunian alderdia zatitu egingo dela. Orain arte erakutsitako jarrerarekin, Podemos Kataluniaren erabaki eskubidearen aldekoa da eta hori kontsulta batean ebaztea defenditzen du.

Orduan, independentziaren aldeko hautagaitzek irabaziz gero,  Legebiltzarrean independentzia aldarrikatuko da, ERCk nahiko lukeen moduan? Ez dirudi. Hori da behintzat Kataluniako Trantsizio Nazionaleko Kontseiluak uste duena. Hala adierazi dio Argiari Kontseilu horretako lehendakariorde Nuria Bosch i Rocak: “Ezinezkoa da hauteskundeak egin eta biharamunean independentzia aldarrikatzea”. Hori bai, nazioarteko erakunde nagusienei jakinaraziko litzaieke Kataluniak estatu bat sortuko duela eta horri ekingo dio legebiltzar berriak. Espainiak prozesu hori negoziatu nahiko balu ongi, baina bestela Kataluniak bere bidea egiten jarraituko luke eta hilabeteren batzuen buruan independentzia aldarrikatu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude