Espainiako Estatuko herritarrak egunero jasaten ari dira politikari eta enpresarien ustelkeriaren izeberg punta baino ez den espektakulu lotsagarria. Krisiak jendartearen sektore ahulena erasotzen zuen bitartean, kapitalismoaren austeritate politika ezarri dutenak barrabaskeriak egin eta diru-kutxa publikoak lapurtzen aritu dira. Esanguratsuenak azpimarratzearren –euskal herritarren poltsikoan ere eragina baitauka–, hortxe daude Gurtel kasua, Barcenas, Mata, Fabra, Urdangarin-Borboi, Bankia, Rato eta Blesa, Pujol familia, Granados eta beste 51 delinkuente, EEE auzia eta abar. Urtean 40.000 milioi euro lapurtu dituzte, ogasunari iruzur eginda, paradisu fiskalak erabiliz, txartel opakuen bidez, edota kontratu publikoei “kosk” egiten lortutako komisioekin. Lapurtutako diru publiko horrekin, euren kontu pertsonala loditzeaz gain, luxuan bizi izan dira alproja horiek. Euskal Herrian, zorionez, ustelkeria ez da hain basatia izan. Hala ere, gogoan izan behar ditugu Nafarroan CAN afera eta EAEn Bidegi, Epsilon eta Hiriko kasuak.
Eta bitartean, ustelkeria gehien pilatzen duen PPren gobernuak 10.000 milioi euro inbertituko ditu armamentu programetan. Abuztuan 883 milioiko kreditua esleitu zuen armak erosteko. Bankuek, krisia gorabehera, dirua irabazten segitzen dute (BBVAk 1.929 milioi euro irabazi ditu aurten iraila bitartean). Gobernu horrek berak onartutako aurrekontuetan ordea, menpekotasuna duten 315.000 pertsona alboratuta geratu dira. Caritasek salatu du herritarren laurdenak (ia 12 milioi lagun) bazterketa soziala sufritzen duela, lanik, osasun zerbitzurik eta etxebizitzarik gabe.
Zer jendarte da honakoa? Sistema kapitalistak sortutakoa: lapurreta, ustelkeria eta desberdintasuna sustatzen duena. Jendarte eredu hau errotik aldatzea beste irtenbiderik ez dago. Herritarrek politikari ustelak eta lapurrak etxera edo kartzelara bidali behar dituzte, eta exijitu behar diete itzultzeko lapurtutakoa. Hipotekaturik bizi den gure gazteriak gidatu behar luke aldaketa erradikal hori.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.
“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.
Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]
Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.
Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.
Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.