MIGUEL TORGA::Piztiak
Itzultzailea: Bego Montorio
Alberdania, 1997
Hara: “Vilarinhoko biztanle guzti-guztientzat, salbuespenik gabe, gauak gau ziren; iluntasuna besterik ez. Eta egunak are okerrago, argitasuna gorabehera. Aberats nahiz pobre, ez zioten ez eta eguzkiaren distirari erreparatzen. Jan egiten zuten, edan, eta ildoak ireki, kondenatutakoen egonarriaz”. Ai, alabaina, erreparatu izan baliote gauari, egunari, eguzkiaren distirari, erreparatu izan baliote aurre-aurrean zutenari, Miguel Torgak erreparatu bezala, ikusiko zuketen izan badela besteren artean piztia saldo bat, piztia gordin, goxo, anker, hunkigarri saldo bat. Luze gabe, Piztiak honetan bildutako horiek guztiak.
Ez dakit zergatik, animaliak literaturan haurrentzako bazka izan ohi dira. Gizajendearen trasunto onbera, zuri, kalterik gabeko izateko, edo, kasurik onenean, ume koitaduak beldurrez akabatzeko. Aitzitik Torgarenak, Bego Montorio itzultzaileak hitzaurrean gaztigatu gisara, ez dira Disney faktoriako piztia melengen abenturen parekoak. Piztia horiek asko, gehiegi gogorarazten dizkigute hezur-haragizko gizon-emakumeak: eperrek, esate batera, “intzirika, pertsona ahotsa izaten zuten kasik, erruki eske”; aurrerago, ardia, “hasi zen marraka eta marraka, ume batena zirudien etsipenaz”. Hainbeste non, hankabiko nahiz lauoineko, piztieria guztia gertatzen zaigun azkenerako etxeko: Nero, Mago, Premu, Soraio, ispiluan agertuko zaizkigu geure burua bertan begiratzera ausartzen garenetan. Txitxarra kexu da, baina berdin beharko genuke guztiok: “Lan egitea patua balitz bezala!”. Haren aldarria egin beharko genuke gure lelo: “Kantatzea bizitzan sinestea eta heriotza gainditzea dela”. Eta orain artekoak gutxi balira gainera, Miura zezenak eskainiko digu zezenketak benetan maite ditugunok beti amestu dugun korrida: toreatzailea adarkatua suertatzen dena.
Piztiak bildumak, 1940an lehen aldiz argitaratua, askoren ustez mugarria ezarri zuen Portugalgo ipuingintzan. Pertsonalki iruditu zait gogoangarri. Eta, ondorioz, harrigarria nolaz ez duen Torgak gurean izan itzulpen gehiago, pitxi honen ondotik, beste batzuek izan duten moduan. Montorio berriz –eta bide batez, itzulpena da kategorikoa–: aje zaharra, zoritxarrez, portugesezko literatura urrunekotzat jotzearena. Piztiak dugu, behintzat, beste gaixotasun gaiztoagoren baten aldean, lusopatian erortzeko modukoa. Eta azkenerako, ondorio gisara: ai, erreparatuko bagenio gauari, egunari, eguzkiaren distirari, erreparatuko bagenie Miguel Torgak egin bezala piztia bat eta bakoitzari. Ipuin liburu honen moduko literatura gozagarri gehiago izango genuke hartara, eta besterik ez bada.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]
Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]