Baztarrikaren elkarrizketa irakurtzen

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Berriak aurtengo Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetan jaso duen murrizketa dela eta zalaparta piztu da euskarazko hedabideetan. Nik ere jarraitu dut eztabaida gertutik. Batzuetan gertuegitik, Patxi Baztarrika hizkuntza politikarako sailburuordeari Goienak egindako elkarrizketa bezala; lerro artean buru-belarri murgiltzerainoko irakurketa, eta esaldien segidan nire  baitan bat-bateko burutazioak idazteraino.

Galdera: “Ze argazki egiten duzue gaur egungo hedabideen egoerarena?” (…) Erantzuna: “Ez dut uste gaur oraindik nahi genukeen sendotasuneko merkatua osatzen dutenik euskarazko hedabideek, eta, bestetik, uste dut, tarte luzea dagoela egiteko euskal hiztunek bere egin ditzaten euskarazko hedabideak eta produktuak. Euskarazko hedabideek asmatu egin behar dute beren egitekoan irakurleak edo ikus-entzuleak irabazten”. Bai, ados, hedabideek asmatu beharko dute, bestela jai. Kontua da nola. Eta bai, luzerako da, baina euskal hiztunetatik zenbatek egin beharko ditu bere hedabideak, ondo dagoela kontsidera dezagun? Bestetik, ez al dago hori oso lotua gizartean euskarak erabileran ematen dituen urratsekin? Nola egin kontsumitzerainoko jauzia, euskaldunek erabileran arazo handiak dituztenean? Bai, hedabideek egin beharko dute bide hori, baina estrategietan bada ordua erronka horri beste era batera heltzeko, besteak beste lan moldeak irauliz. Azken 30 urteetan hedabideek egin dute produktua eta instituzioek –Jaurlaritzak batez ere– diruz lagundu. Hedabideen artean badira bi hanka nagusi, publikoak eta –ikuspegi sozialeko– pribatuak; giltzarri den hirugarren hanka instituzioena da; eta lagungarri izan daitekeen laugarrena ikerketaren mundua, unibertsitatea. 35 urteren ondoren, ez al da ordua, lau hanka horiek (EITB, Hekimen, Jaurlaritza eta unibertsitateak) mahai berean jarri eta askoz modu iraunkorragoan pentsa dezaten hedabideen kontsumoa handitzeko zeintzuk diren estrategia eta biderik egokienak? Bai, gero erabaki dezala instituzioak, hala behar du eta. Baina lan molde berria indarrean jarriko balitz, ez al luke lagunduko erabakiak hobeto hartzen? Berrikuntzaren gizartean, berritu dezagun behingoz harreman moldea eta aterako dira diseinu berriak. Seguru.

“(...) Momentu honetan Eusko Jaurlaritza da euskarazko hedabide gehienen babesle nagusia”. EITBri dagokionez bai, baina besteetan ez. Babesle nagusiak langileak dira, beren lan badintza estuekin medioen bizirautea ahalbidetzen dutenak; erosle-kontsumitzailea da; eta publizitatea jartzen duten bezeroak. Elkarrizketan Baztarrikak gogoratzen duenez, Jaurlaritzaren diru-laguntza %20ra hurbiltzen da batez beste. Klabea da hori, baina klabeago beste %80a.

Horretarako [irakurleak edo ikus-entzuleak irabazteko], oso kontuan eduki behar dituzte haien gogo-apetak eta ikuspuntu ugaritasuna”. Ez ote dugu egiten? Orduan, nola ulertu medio gehienak hainbeste urtez irautea merkatuan? “Guztientzako produktu erosoak eta benetan erakargarriak egiten asmatu behar dute”. Euskaldun guztientzat? Nola ulertu behar da hori? Zein kazetaritza mota eginez lortzen da hori? Orain dauden hedabideek egin behar dute guztientzat edo, daudenak iristen ez badira,  berriak sortu behar dira? Komeniko litzateke luze eta argi hitz egitea kontu horiez, eta batez ere lasai, adibidez lehen aipatutako lau hanketako mahaian. Berria, Goiena eta tokiko guztiak, ARGIA, Gaur Zortzi (Gara), Ortzadar (Deia), Jakin, Elhuyar, Hamaika, Bizkaia Irratia, Euskal Irratiak... Norengana ez gara iristen? Desagertutako Zabalik harekin (El Diario Vasco) iristen ote ginen? Eta Aldaketa 16rekin?

Guk helburu bat dugu ororen gainetik eta da euskararen erabilera areagotzea etengabe. Hedabideen kasuan horrek esan nahi du kontsumoa (...)  Helburu horri erantzuteko jartzen ditugu irizpideak eta horietan irismenarena da irizpide nagusia”. Argudioak ekimen sozialeko komunikabideentzat balio badu, balioko luke baita ere publikoentzat? 2012an ETB1eko ikusle kuota %2,1ekoa izan zen, hainbat arrazoi medio, 2003an baino hiru aldiz txikiagoa. ETBren aurrekontua horregatik murrizteak baluke logikarik? Ez, horretan ados egongo ginateke guztiok.

Arazo teknikoez ari da Baztarrika sailburua elkarrizketan. Baina diru-laguntzei dagokienez, arazoa batez ere politikoa da, bere poltsak diru gehiago behar duela, eta hori erabaki politikoa da. Hitzarmen politika indarrean jartzea bezain politikoa. Bestela arazoak hor jarraituko du, orain batekin eta hurrengoan bestearekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, besteren artean, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


Eguneraketa berriak daude