Michel de Lorgeril kardiologo famatua da eta Frantziako CRNS erakundeko ikerlari. Elikadura gaietan erreferentziazkoak diren ikerlanak burutu ditu. Cholestérol, mensonges et propagande (Kolesterola, gezurrak eta propaganda) eta Dites à votre médecin que le cholestérol est innocent (Esan zure medikuari kolesterola errugabea dela) liburuak plazaratu ditu. La Nutrition hedabide elektronikorako Lilou Macé kazetariak elkarrizketatu du.
Lorgeril doktorea, esaguzu zertan datzan kolesterolaren arazoa.
Kolesterolaren arazoa da… arazorik ez dela (kar, kar…). Kolesterolaren gaia medikuntzaren eta zientziaren ikuspegitik ikaragarri esajeratuta dago. Gaixotasun kardio-baskularren lehen kausa bihurtu dute, infartuaren eta istripu kardio-baskular zerebralarena, baina esan daiteke lasaitasun osoz kolesterola errugabea dela. Kolesterola izan daiteke seinale bat, bizimodu desegoki baten marka. Kakotx artean diot “bizimodu desegokia”, osasunarentzako kaltegarria den moduan bizi baikara. Kolesterolari begiratzea baino hobe genuke jendeei galdetzea, medikuok diogun moduan “galdekatzea”, jakiteko nola bizi diren, azterketa zehatzak eginez, arteriak ukituz, estetoskopioz behatuz… Pertsonak istripu kardio-baskularra nozitzeko daukan arriskua askoz hobeto neurtuko genuke. Esperientziak esaten digu jendeei galdetzea zer jaten duten, zenbat pipatzen duten, zer nolako ariketa fisikoa egiten duten… askoz bide egokiagoak direla istripuok saihesteko kolesterola neurtzea baino.
Hori horrela baldin bada, nola iritsi gara gaur bizi dugun punturaino kolesterolaren kontuan?
Oso historia luzea da. Laburbilduko dizut. Agro-elikadura industriaren bi atalen arteko borrokatik sortu zen. Alde batetik, esnea eta haragia ekoizten dutenak: koipe saturatuak dauzkate eta odolaren kolesterola igo arazten dute handizki janez gero. Beste aldetik, olio begetalen ekoizleak, gurinaren ordez margarina hedatu nahi zutenak; sukaldatzeko olioa erabili edo gurina erabili, ezagutuko duzu eztabaida. Sinplifikatuz, beraz, haragiaren eta gurinaren gainetik eguzki-lorearen olioa nagusitzea nahi zutenek kolesterolari gerra deklaratu zioten.
Oso gerra txarra da. Zientziaren ikuspegitik, kolesterolarena estafa bat da. Kontua azeleratu da 1990eko hamarkadan, merkaturatu direnean kolesterola gutxitzeko sekulako indarra duten botika, estatinak. Orduan hirugarren bazkide bat sartu da guduan, farmaziako industria. Baina osasungintzako agintariek industrialei froga zientifikoak eskatzen zizkietenez eta froga horiek lortzea oso zaila zenez asmatu egin dituzte, argi eta garbi.
“Iruzurra” esaten dut benetan iruzurra izan delako. Duela gutxi 2005 inguruan Vioxx [antiinflamatorio oso ezagun eta erabilia, bere kalteak demostratutakoan agintariek merkatutik atera dutena] famatuarekin izandako eskandaluaren ondotik, agintariek arau berriak ezarri dituzte entsegu klinikoentzako. Eta industrialen eta zientzialariek botikekin egindako frogen gainean kontrola handiagotzen hasi denean, estatinen froga zientifikoak desagertu egin dira, horrela, besterik gabe. Hau da, estatinak testatzeko egindako entsegu kliniko guztiak, arautegi berria baino lehen mirariz bezala denak positiboak zirenak, 2007tik aurrera sistematikoki negatibo azaldu dira. Orain profil apalagoko gerra batean gaude, industrialak atze-goardiatik saiatzen dira botika horiei ahal duten denbora luzeenean etekina ateratzen, medikuak eta jendea ohartu aurretik engainatu egin dituztela.
Diru aldetik ikusita, munta handiko negozioa da, herritar askok kontsumitzen dituzte estatinok…
Frantzian bertan zazpi milioi dira botikok ohikotasunez erabiltzen dituztenak. “Ohikotasunez” esaten dizut, zeren eta tartean agertzen dira estatinen alboko kalteak, medikuaren eta gaixoaren arteko gatazkak dakartzatenak. Medikuari esan diote botikok ez zutela batere ondorio txarrik eta, aldiz, gaixoa datorkionean esanez “giharretan min dut, giltzadurak gogortzen zaizkit, memoria galtzen hasi naiz…” orduan medikuak erantzuten dio “aizu, froga zientifikoek erakutsi dute oso ondo toleratzen dela botika hau, zure irudipenak izango dira…”. Hala ere gaixoak utzi egiten du botika, beranduago medikuarengana doa berriro, honek esango dio “ez, ez utzi, hartzen segitu behar duzu, bizia salbatuko dizu”, nahiz eta ez den batere egia… eta gaixoa hartzen hasten da berriro, baina kalteak sentitutakoan utzi berriz eta horrela, hasi eta utzi. Badira ondo toleratzen dutenak ere, genetikak asko agintzen du kontu hauetan, baina proportzio handi batek oso gaizki daramatza estatinak.
Zein dira estatinen alboko kalteak?
Oso ugariak. Hitz bitan, estatinak dosi handi edo ertainetan luzaz hartuz gero handitzen dituzu kantzer bat edukitzeko aukerak, itsutzekoak, adimena galtzekoak, zure giharrak pozoitzen dituzu, liseriketa aparailua ere bai… Beraz, alboko kalteak izugarri gogorrak dira. Zaila da demostratzea kantzer bat estatinek sortu dutela, baina zientziaren arloan datu oso-oso kezkagarriak daude, begietako arazoak, adimen gutxitzeak… Ni bereziki kantzerrari dagozkionek kezkatzen naute, asko daude, errepikatzen dira, eta datu horiek azaldu dituzte baita industriarekin loturaren bat daukaten ikerlariek ere.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]