Azken garai hauetan nazioarteko zenbait erakunderen ekonomia aurreikuspenak argitaratzen ari dira, hala nola Nazioarteko Diru Funtsarenak, (NDF) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakuntzarenak (ELGA), BBVArenak, eta abar. Oro har, guztiek antzeko aurreikuspenak egin dituzte. Izan ere, herrialde gehienetan hazkunde tasa apalak izango dira eta Eurogunea, ziurrenik, atzeraldian sartuko da. Beraz, 2008tik hona, hirugarren uzkurraldia ezagutzeko zorian gaude.
Aurreikuspen horien arabera 2014an hazkunde tasa txikiak izango dira. Hain zuzen, Alemaniak %ko 1,4 izango du, Frantziako Estatuak hutsaren parekoa, %ko 0,4, eta Italiak %ko -0,4. Bada, herrialde horiek baldin badira Euroguneko motorrak, atzetik doazenek, horien artean Espainiako Estatua, uzkurraldia ez dute erraz saihestuko.
Egoera kezkagarri horren inguruan duela aste batzuk Mikel Zurbano adiskideak zenbait gogoeta interesgarri egin zituen zutabe honetan bertan, beraz, ez ditut errepikatuko. Hala ere, azpimarratu behar da, hirugarren uzkurraldi horren zergatia austeritate politika izan arren, Euroguneko agintari nagusiek ez dutela inolako autokritikarik egin, berean jarraitu nahi dute, nahiz eta NDFk ere bere kezkak azaldu politika anker horren inguruan.
Ikusirik austeritate politikak zer-nolako ondorio kaskarrak ekarri dituen Euroguneko herrialdeentzat, Espainiako ekonomia hartu dute erakusleiho gisa. Izan ere, aurten %ko 1,2 haziko ei da BPG eta %ko 1,6 datorren urtean. Hots, Espainiako Estatua ispilu! Besterik ezean, dagoenarekin justifikatu behar Angel Gurria ELGAko idazkari nagusiak egiten duen lana edo dena delakoa.
Gurriaren ustetan, nahiz eta bost milioi inguru lanik gabe egon, lan merkatua ondo omen dago eta dauden arazoak konpontzeko, horien artean defizit eta zor publikoarenak, BEZa eta kutsadura sortzen duten jardueraren gaineko zergaren eta ondarearen gainekoa igo egin behar omen dira, baita SICAVek, aberatsenen funtsak, ordaintzen duten hutsaren ondorengo ehuneko bata ez omen da nahikoa. Azken finean, jende arruntak jasaten duen BEZ atzerakorra justifikatu besterik ez du egiten ELGAk. Ai!, zerga neurri horiek konpentsatzeko, enpresarien kotizazioak murriztu egin behar omen dira.
Abagune idealista horrek ezer gutxi esaten du. Izan ere, adibidez, Espainiako Estatuan langabezia tasa garaiena dago, Greziaren ondoren. Gazteen arteko langabezia tasa ehuneko 53koa da. Eskola porrota Europako bataz bestekoa baino hiru bider handiagoa da, ikasleriaren ehuneko 23k porrota ezagutzen baitu. Arazo horiek saihestu egiten ditu Gurria jaunak, ez baitira berarentzat eta bere ingurukoentzat inolako kezka. Ahaztu gabe, ebolak ekarriko dizkion ondorio ekonomiko negatiboak.
Dena dela, badirudi Gurriaren ateraldi horiek taberna zuloan eginak bailiran hartu behar direla. Izan ere, egun batzuk lehenago, erakunde berak mezu serioagoak eman zituen: Espainiako Estatuko alokairu maila gehiegi jaitsi dela eta horrek eskariaren gainean eragin ezkorra duela, Alemaniako batez besteko alokairua 2.575 € da, aldiz, Espainakoa 1.634 €, edo EBko batez bestekoaren ehuneko 17 baino apalagoa.
Datu horiek adierazgarriak dira produktibitate mailak alderatzeko, eta horretan espainiar enpresariek lehiakorrak izan nahi badute EBren barruan, badaukate zer ikasia, baita mundu merkatu globalizatuan ere. Baina hori egiteko, enpresari horiek diru publikoa errazegi eskuratzen dute. Arazo guztiok dira Marca España hankaz gora jartzen dutenak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]