Quito, 1822ko ekainaren 16a. Simon Bolivar, Hego Amerikaren Askatzailea, garaile sartu zen Ekuadorreko hirian. Jendetzaren artetik, neska gazte batek arrosazko eta ereinotzezko koroa bota zion eta jaurtiketa ederki doitu zuen, Bolivarren besoetara iritsi baitzen lore-sorta. Bolivarrek eta Manuela Saenz Aizpuruk topo egin zuten lehen aldia izan zen hura. Bigarren aldian, Askatzaileak, lehen elkartze hura gogoan, zera esan omen zion Manuelari: “Anderea, nire soldaduek zuk duzun tiro trebetasuna balute, dagoeneko Espainiari gerra irabaziko genion”. Handik aurrera eta Bolivar hil artean (1830), Manuela haren bikotekide izango zen, gerran nahiz amodioan.
Manuelaren aita, Simon Saenz Vergara burgostarra, Juana Maria del Campo Larraondo jatorri bizkaitarreko oinordeko aberatsarekin ezkondu zen 1781ean. Urte batzuk geroago Joaquina de Aizpuru kreolearekin maitasun-harreman bat izan zuen eta horren ondorioz, 1797an Manuela Saenz Aizpuru jaio zen Quiton. Ama erditzean hil omen zitzaion; beste iturri batzuen arabera, haurrak bi urte zituenean hil zen. Amaordeak sasikoa zelako baztertuta, Quitoko Santa Katalina komentuan hartu zuten.
17 urte zituela komentutik ihes egin zuen, baina gertakariaz ezer gutxi dakigu eta Manuela bera ere ez zuen gertatutakoari buruzko xehetasunak emateko zale; dirudienez, Fausto D’Elhuyarrek –Juan Jose Elhuyarren iloba eta Fausto Elhuyarren semea– seduzitu eta berehala bazterrera utzi zuen neskatoa. 1817an, 20 urte zituela, James Thorne mediku ingeles dirudunarekin ezkondu zen, aurrez aitak hala itunduta zeukalako. Baina horrek ez zuen geldiarazi Bolivarrekin batera borrokara joateko orduan.
1828ko irailaren 25ean Bolivarren etsaiak San Karlos jauregira (Santa Fe de Bogotá, Kolonbia) hurbildu ziren, buruzagia hiltzeko helburuarekin. Manuela haien asmoez jabetu zen eta erasotzaileak entretenitzea lortu zuen. Bolivarri leihotik ihes egiteko aukera eman eta, hala, bizia salbatu zion. Horregatik La Libertadora del Libertador (Askatzailearen Askatzailea) ezizena ipini zioten. Baina horrek ez du esan nahi Manuelak merezitako onarpena jaso zuenik. Alderantziz. San Karlos jauregian plaka bat ipini zuten gertakariaren oroimenez, baina idazkunean Manuelaren izena ez da aipatu ere egiten. Historialari batzuek Bolivarren itzaleko osagarri erromantiko huts gisa deskribatu dute. Beste batzuek elezahar sexual iluna sortu dute haren inguruan, Manuelaren jarrera ireki, aurrerakoi eta probokatzaileak gaitzituta. Baina azken hamarkadetako errebisionismoari esker, Saenz Aizpuruk independentziaren heroi gisa jokatutako rola azpimarratzen duten lanak argitaratu dira, eta Hego Amerikako feminismoaren aitzindaritzat ere jotzen dute.
Bolivar hil eta gero, Manuelak tabakoa saltzen, baleontzientzat idazkiak ingelesera itzultzen eta enkarguzko brodatuak eta gozokiak eginez lortu zuen bizibidea, 1856ko azaroaren 23an difteriak jota hil zen arte.
Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]