Inportazioko poesia edaten Egiako Le Bukowskin

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Poeta izena daukan taberna aukeratu zuten Susa argitaletxeko kideek Munduko Poesia Kaierak bildumaren labealdi berriko hiru liburuak aurkezteko. Donostiako Egia auzoan dagoen Le Bukowskin round bikoitzean eman zuten argitaratu berri dituzten Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernándezen liburuen albistea. Prentsarako aurrena, tabernaren kaleko leihoa zaintzen duen portzelanazko dalmata txakurraren begiradapean; eta arratsean publiko orokorrarentzat, hiru poetak itzultzen aritu diren idazleek egindako errezitaldiarekin. Urriaren 16ko arratsaldean, beraz, literatura atsegin dutenentzat Le Bukowski zen egon beharreko lekua.

Poema bat bestearen atzetik edat… barka, entzuten kontzentratuta nengoelako zenbatzerik izan ez nuen jende kopuru nolanahi politaren aurrean aritu ziren errezitatzen Angel Erro, Koldo Izagirre eta Josu Landa. Tabernako eszenatoki rockeroaren hondoan bertsotan aritzeko bezala eserita, Beñat Sarasola kaiera bildumaren zuzendaria gai-jartzaile. Punturik ez zen zenbatu munduko poesia txapelketa nagusi honetan.

Bazeukan kontuak bere zailtasuna, hiru poetak oso desberdinak direlako, kasik bestelako laguntzarik gabe aritu zirelako –poemaren baten audioa jatorrizko hizkuntzan eta kantaren bat–, eta errezitaldietara joaten den publikoak ez duelako jakiten une bakoitzean zer egin behar duen –poema bakoitza bukatzean txalo jo behar da? Poema baino lehen? Azken esaldia asmatzen saiatu behar ote du entzuleak?–. Horregatik beharbada, hotz samar zegoen giroari aurre egin behar izan zion Angel Errok hasieran.

Altxa zen baina, eta tonu barnerakoian, lehen konpasetan zalantzati, Dickinson agertu zen tabernara zuriz jantzita. Sarasolak liburuaren sarreran aipatzen du idazle estatubatuarraren lana itzultzeak daukan zailtasuna eta Errok, uste baino errazago egin badu ere, Dickinsonekin obsesio txiki bat garatu duela adierazi zuen prentsarentzako aurkezpenean; beste bi itzultzaileek ere bizi izan dute eritasun bera, antologo lanaren zati bat ere euren esku egon izanaren ondorioz, seguraski.

Amerikatik atera gabe segi zuen gaualdiak Koldo Izagirrek Drummond de Andraderen poemak errezitatu zituenean. Ahotsa asko behartu gabe lortu zuen brasildarraren hitzak atzeko lerroetan ere entzutea. Kasu honetan itzulpenaren arazoa beste bat izan da: 19 urterekin publikatzen hasi zen idazlea eta 85 urterekin hil. Argitaratutakoa bezalako beste hiruzpalau liburu publikatu beharko lirateke Izagirreren esanetan, idazleari justizia egitekotan.

Bitxikeriarako ere eman zuen errezitaldi zati horrek, Izagirre mikrofonora hurbildu baitzen tokatzen ez zen momentu batean, Caetano Velosok musikatutako poema baten txanda baitzen. Ikuskizunaren ordena saltatu izanagatik barkamena eskatu zion pasaitarrak Velosori… portugesez.

Eta matiz apaletan zihoan gaua Josu Landa atorra gorri flamenkoz zutitu zen arte, Miguel Hernández taularatzera. Jatorrizko poemen musikaltasuna euskarara ekartzen asmatzea izan da, berak esandakoaren arabera, itzulpenaren gakoetako bat. Olibazaleak ezaguna hatxe arnastu eta guzti ekarri zuenean baieztatu genuen kezka hori buruan izan duela, baita lana arrakastaz burutu duela ere: jatorrizko hitzekin Paco Ibañezek egindako abestia oso ezaguna izan arren, poema euskaraz lehen aldiz entzutea gaueko une gorenetako bat izan zen.

Ekitaldi xumea buelta gehiagorik gabe amaitu zen. Eta hala bukatuko dugu kronika hau ere, handik aurrerakoak egokiagoak baitira artikulu jotidiaztar batean agertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Boris Pahor hil da, holokausto nazia gordintasunez kontatu zuen idazle esloveniarra

Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.


Ia 80 urtez desagertuta egon den Louis-Ferdinand Célineren nobela bat argitaratu dute

Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Prima
Otsemearen haginkada

"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


Eguneraketa berriak daude