Aiko taldeak duela 7 urte ekin zion Dantzaldi Ibiltariari, eta dagoeneko, 2.000 dantzari eta dantzazale hezi eta bildu ditu euskal dantzen inguruko ekimen honetan. Aurtengo edizioak berrikuntza dakar, esate baterako, EHUko Irakasle Eskolako ikasleei zuzendutako mintegi berezia. Ohiko bilakatu diren ikastaroak Bilbo, Donostia, Galdakao, Durango, Ondarroa, Markina, Gernika, Sopela eta Iruñean izango dira. Bilboko Bizkaia aretoan egingo dute ikasturte osoko saio irekia, hasiberrientzat zein esperientzia dutenentzat. Erriberako Merkatuan, bestalde, erromeria egingo da ostiralero.
Sabin Bikandi Aiko musika taldeko kide dugu, eta Dantzaldi Ibiltariaren sortzailetako bat. Londreseko Unibertsitatean doktoratu zen Etnomusikologian, eta Bilboko Udal txistularien Bandako danbolin jotzaile eta musikagilea da; bereak ditu Aiko musika taldeak jotzen dituen kanta gehienak. 2008an ekin zioten Dantzaldi Ibiltariaren programari, eta ordutik 2.000 dantzari hartu dituzte ikastaro, tailer eta mintegietan. “Baina hori ez da gure liga” dio Bikandik, “ez gaude kopuruari begira. Badakigu zein den gure lekua. Pozik gaude, gero eta baliabide gehiago baititugu eta zaletuak ere gero eta gehiago baitira, batez ere, gu bezala, gozatzera heltzen direnak. Dantzaldi Ibiltaria zabaltzeko aukera izan dugu, gero eta jende gehiagok babestu duelako ekimena”.
Aikoren Dantzaldi Ibiltaria herrietan eskaintzen ziren ikastaroekin hasi zen duela 7 urte. Ordutik, hazi eta hazi. Egun, Bilbon ez ezik, Donostian eta Iruñean ere egingo dira ikastaroak, eta “hori inportantea da”, Bikandiren aburuz, “Bilbon Bizkaia aretoak eskeintzen digun espazioa eta ekipamendu duina izatea ere garrantzitsua den bezala”. Donostian Victoria Eugenia antzokian ematen dituzte saioak, Ondarroan Bekozini areto zabaldu berrian, eta Durangon Plateruena Kafe Antzokian.
Baso erdi batzuk hartuz edo ikasleak batzeko egiten diren bazkarietan eta erromerietan elkartzeak ekimen sozial bihurtzen dute Dantzaldi Ibiltaria. “Dantza soziala da guretzat, harremanetarako egiten dena. Betidanik, elkartzeko gunea izan da erromeria. Ospakizun hori apur bat aldatu bada ere, elkartzeko eta harremanetarako proposamena da gurea. Egungo gizarteak bakarrik bizitzera bultzatzen gaitu, eta elkarrekin egoteko, hitz egiteko edo parrandarako guneak sortzea da Dantzaldi Ibiltariaren helburu nagusia”, dio musikariak.
Aikoren saioak euskara hutsez izaten dira eta bertaratzen diren gehienak euskaldunak badira ere, “sentsibilitate desberdineko jendea naturalki biltzea lortzen dugulako, harridura erakutsi izan digute euskara teknikariek. Katalanak eta alemaniarrak ere badira gure artean, eta hori ere onuragarria da euskaldunontzat, bakarrik ez gaudela sentiarazten digulako. Gu bezain zaletu direnak ere badirela ikusten dugu eta hori jakitea gauza polita da”.
Aikok eta EHUk akordioa sinatu berri dute, Leioako Irakasle Eskolako Graduko ikasleei zuzendutako mintegia sortzeko. Horren bidez, etorkizuneko irakasleak euskal dantzan eta musikan trebatuko dituzte. Musika eta dantza tradizionala kultur ondasuntzat sustatzea da Aiko eta EHUren arteko akordioan ezarritako helburuetako bat, folklorearekin lotutako ezagutzaren transmisioan lagunduz eta kultur ondare tradizionala mantenduz, grabazio, partitura, musika-tresna, jantzi eta gainerakoen bilketa, zainketa eta zabalkuntzaren bitartez. Era berean, ekimen honen bidez, euskal musika eta dantza tradizionala aisialdirako jarduera normaltzat har dadin nahi da. Irakasle Eskolako ikasleentzat espresuki egindako ikastaroa bada ere, zabalik egongo da beste fakultateetako ikasleentzat ere. “Dantzariak garenez, urratsez urrats gabiltza. 25 orduko mintegia antolatu dugu, astean behin, abendua bitartean. Ea zer ematen duen, jendeak ezagutu gaitzala” dio Bikandik.
Azken finean, mintegi honetan Aikok eta Dantzaldi Ibiltariak egindako apustua euskal dantzaren eta musikaren irakaskuntza normalizatzearen aldekoa da. “Euskararen normalizazioa hurbiletik ezagutzen dut eta badakit dantzaren eremuan gauza asko ditugula egiteko. Euskal Herriko herri askotan errezagoa da saltsa, merenge ala sabeleko dantza ikastea, euskal dantzak ikastea baino”, nabarmendu du Bikandik. “Ez dugu eskolarik dantza maisuak trebatzeko. Orain arte, batzuen borondatezko lanari esker mantendu dira euskal dantzak eta musika. Eta eskerrak horri!. Baina egungo gizarteak beste gauza batzuk eskatzen ditu, dantza tradizonalaren transmisioa ezin da bolondresen esku utzi. Ikuspuntu nostalgiko eta erromantiko hori desagertzen ari da, bai hizkuntzaren transmisioan, baita dantzarenean ere. Gauza bat da dantzan jakitea eta beste bat dantza irakasten jakitea. Euskal dantza Eskolak behar beharrezkoak ditugu” aldarrikatu du sortzaileak.
Aikok irakasteko bere metodologia sortu du, eta euskal musika tradizionaleko sortzaile diren heinean, euskal dantzarekiko zaletasuna landu dute. Betiere, asmo ludikoz. “Gure kulturan dantzan egitea musikarekin bat egitea da. Ildo horretatik, gure ekarpentxoa egiten dugula iruditzen zait. Eta kalean, herrian, dantza zabaltzea, lotsa galtzea eta disfrutatzea da gure nahia. Egungo gizartean badirudi dantzari izateko profesionala izan beharra dagoela, espezialisten kontua dela ezinbestean. Dantza demokratizatu nahi dugu, eta horretarako dantzakera zaharrera jo dugu, dantzakera tradizionalera, ez akademikora. Ez zaharragoa delako, molde hori denontzat erraza delako baizik”.
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]
Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]
Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]
Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.
Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]