Murala, sormena lantzeko proposamen kolektiboa

  • Zangozako Ikastolak antolatuko du aurten Nafarroa Oinez festa, urriaren 19an. Hitzordu nagusiaren aurretik, hala ere, makina bat ekimen egin dituzte. Artea Oinez egitasmo artistikoa izan da garrantzitsuenetarikoa: sorkuntzaren bidez, ikastetxea eta norbere burua iraultzen ahalegindu dira eta ikastolako paretan bertan dagoen mural kolektiboa da emaitza.

Irudiotan, Artea Oinez egunean, margotzen eta material ezberdinekin sormena lantzen. Lelo bat izan dute Zangozako Ikastolan oinarri: Artea eta pentsamendu kritikoa.
Irudiotan, Artea Oinez egunean, margotzen eta material ezberdinekin sormena lantzen. Lelo bat izan dute Zangozako Ikastolan oinarri: Artea eta pentsamendu kritikoa.

Artea izan da ardatza, ikasleen eguneroko ogia Zangozako Ikastolan, 2013-2014 ikasturte osoan. Nafarroa Oinez egitear dira bertan, baina aspaldi ari dira lanean ikasleak eta irakasleak egunaren ertz guztiak leunduta gera daitezen. Eta hitzorduaren antolakuntza kudeatzeaz gain, bestelako gaiak ere jorratu dituzte, horren adibide Artea Oinez ekimena. Bi hanketan sostengatu dute asmoa: batetik, erakusketa ibiltaria muntatu dute, sortzaile ezagunek egindako lanak paratzeko (besteak beste, Nestor Basterretxearen eta Pedro Osesen obrak batu dituzte); bestetik, 36 metroko murala marraztu dute ikasleek jolastokian, era kolektiboan. Horiek izan dira bi ekimen nagusiak, ez bakarrak, ordea: adibidez, birziklatutako materiala erabili dute eta Power Point-ak egin dituzte. Nafarroa Oinez jai egun bat baino askoz gehiago ere badelako; azken finean, errealitatea zeharka egunero-egunero ukitzen duen gaia da, txanda duen ikastolarentzat. Eta Zangozako Plastika irakasleek jakin dute festaren izaera euren ikasgaian txertatzen.

Graffitiaren erditzea

Margoketa handi bat burutu behar zutela otu zitzaion Axun Urkia Lehen Hezkuntzako irakasleari. Hark gidatu du proiektua. Aurreneko pausoa tokia aurkitzea izan zen, baina pare-parean tokatu zitzaien leku egokia: jolastokia. 36 metroko pareta daukate bertan, eta Urkiak umeek artearekin jolasteko era ezin hobea zela pentsatu zuen. Handik aurrerakoa erraz etorri zen. “Ikastolako sotoan zirriborroak egiten egon ginen aurrena, behin zehaztuta, kalean egin genuen”.
    Horrela esanda sinplea badirudi ere, luzea izan da sorkuntza prozesua: “Lehenengo hiru hilabeteetako lan handiena gaia finkatzea izan zen. Azkenean, zehaztu genuen: historia. Behin hori ezarrita, askoz errazagoa izan zen”. Hala, Txanela liburuak gidatuta, pareta margotu eta marrazteari ekin zioten 6 eta 12 urte arteko haurrek. Oso asmo polita izan da, Urkiaren irudiko. Are gehiago, oso harrera ona izan duela nabarmendu du. “Pentsa, guk, berez, Plastikari ordubete ematen diogu astean, baina asteburutan ere etorri dira ikasleak”, adierazi du kontent. Hala, hondo urdineko graffiti koloretsu bihurtu da orain dela ikasturte bat pareta gris bat baino ez zena.
    Urkiaren ikasleak ez dira bakarrik egon apainketan; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteen laguntza izan dute. Idoia Legarretaren ikasleak izan dira muralarekin ausartu direnak. Hasieran, ez zegoen pentsatua haiek hartzea parte, baina azkenean, Urkiarekin batera hasi zen elkarlanean Legarreta, eta biei ideia bikaina iruditu zitzaien. Hala, muralaren azkenengo zatiaz arduratu dira 13-16 urte arteko gazteak. “Oso positibotzat” jo du Legarretak elkarlana, eta egungo artegintzan gutxi ematen dela salatu du: “Normalean, koadro bat egiterakoan, autoreak oso indibidualistak dira, nahiz eta badauden esperientziak eta pintore ezagunak ere ari dira esperientzia kolektiboak izaten. Halaxe eraman dugu guk ere aurrera murala, denok batera”. Onartu du jende askorekin aritzea zaila dela,  baina aldi berean “oso aberasgarria”.

Adinak mugatzen du sorkuntza

Muralak bide luzea izan du, gazteenek pentsatu eta ikastolako zaharrenek azken zatia margotu duten arte. Bi irakasleen aburuz, deigarria da adin tarte bakoitzean nola bizi izan duten sorkuntza. Legorretak azaldu digu: “Txikitan era intuitiboan egiten dira gauzak, handitzen zarenean teknika gehiago behar duzu. Heltzen da momentu bat non jakin behar duzun zergatik diren gauzak horrela: koloreen teoriak, konposizioa, artistak eta euren bizitzak... Hutsetik hutsa ateratzen da, bestela”. Horregatik, uste du umetan gehiago sortzen dela, hainbesteko mugarik sentitzen ez delako, eta aldi berean, teknikak ez kontrolatzea ez delako traba. Bat egiten du Urkiak lankidearen ustearekin: “Txikiek ez dute inongo beldurrik, ez dute mugarik! Gogo handiz daude, eta are gehiago emozionatzen dira emaitza ikusten hasten direnean”. Gaztaroan daudenen kasuan, aldiz, lotsa handiagoa da, eta gehiago kostatzen zaie.

Gaztetan, prozesua bera konplexuagoa dela argitu du Legarretak, eta horri atxiki dio batzuetan sortutako artearekiko blokeoa. “Ez da bakarrik egitea, baizik eta... nola egiten da? Emaitza bezain inportantea da prozesua. Nola; zein baliabide dauzkagun, zein erreminta...”. Gazteak gauza horiez guztiez jabetzen dira, eta horren ondorioz limite gehiago izan ohi dituzte.

Lelo bat izan dute Zangozan oinarri: Artea eta pentsamendu kritikoa. Horixe da urte osoan gogoan izan duten esaldia. Legorretari berari ere oso garrantzitsua iruditzen zaion kontzeptua da, eta holaxe saiatu da gazteei transmititzen. “Hutsa daukagu gauza askotan, baloreetan, hainbeste gauzetan, hutsa... eta hutsa jakinduriaz bete behar dugu, baina modu kritikoan lortutako jakintzaz”. Hori da, hain zuzen, DBHko ikasleei helarazi nahi izan zaiena. Sortzeko, aurretik egindakoa ezagutu behar da, eta garai bateko sortzaileek nola lan egin duten jakinda, guztiz zilegi da bide berriak hartzea. “Hau horrela da edo aldatu dezakegu?” galdera nahi du sartu Legarretak nerabeen buruan.

Artea hezkuntzan, ahantzitako arloa

Muralaz gain, denetariko ekintzak egin dituzte ikastetxean irakasleek. Adibidez, Legarretak birziklatutako materialarekin lan egitera bultzatu ditu hainbat ikasle, eta baita ordenagailuz egindako diseinuak sortzera ere. Bestalde, biak saiatu dira Artea Oinez erakusketa ibiltarian parte hartu duten artisten historia klasean lantzen. Poliedrikoa baita Artea Oinez ekimena.

 Eta jorratutakoarekin oso kontent badaude ere, kexu dira biak, orokorrean arteari hezkuntzan ematen zaion leku urria dela-eta. Urkiak argi dauka Hezkuntza Planean bertan dela Plastika gutxietsia: “Irakasleon aldetik jartzen dugu halako ukitu bat, baina ikusten duzu sisteman zein garrantzi eskasa duen. Egun, gero eta toki txikiagoa ematen zaio plastika arloari. Gaizki baloratua dago heziketan”. Eta bide beretik jo du Legarretak: “Artea bigarren mailako ikasgaitzat hartu dute. Eta erreforma berriekin, musika, artea... bigarren mailako ikasgaitzat ikusten dituzte, eta ez luke inondik inora horrela izan behar!”.

Oztopoak oztopo, lanean dihardute, sorkuntzak ikastolako gelak zipriztindu ditzan. Murala bukatzearekin batera, arteari lotutako ikasketa prozesua hasi baino ez baitute egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Oinez
Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


2023-10-09 | ARGIA
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen

Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Nafarroa Oinez kantuak aldarrikatuko du euskarak ofizial behar duela Nafarroa osoan

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.


Zonifikazioa Nafarroan
Hezkuntzan ere euskarak hamaika oztopo

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik,... [+]


2022-10-26 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Jendetza bildu da Tafallan euskarari babesa ematera

Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]


Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa

Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]


2020-05-20 | ARGIA
Ikastolen lau jai udazkenean izango dira eta Nafarroa Oinez ez da egingo

Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak... [+]


2019-10-21 | ARGIA
Argia Ikastolak laguntza eskatu du Nafarroa Oinezeko zorrei aurre egiteko

Tuterako Argia Ikastolak antolatu du 2019ko Nafarroa Oinez. Jendetza bildu zen urriaren 20an eta egitaraua betetzea lortu zuten, baina arratsaldean euritara jo zuen eta uste baino askoz jende gutxiago hurbildu zen.


Bardeetako martxa
Pedalen indarraz euskara bultzatu

Nafarroa Oinez antolatzeaz arduratu da aurten Tuterako Argia Ikastola, baina ez da prestatzen duen ekitaldi bakarra: urtero, Euskal Herri osoko ikasleak batzen ditu Bardeetako Bizikleta eta Orientazio Martxan. Bizikleta aitzakiatzat hartuta, elkar ezagutzea, euskara bultzatzea... [+]


2019-09-20 | Erran .eus
Duela 25 urte istiluak izan ziren Berako Nafarroa Oinez gogoan

Atzo bete ziren 25 urte Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu zirela. Espainiako Gobernuarentzat «neurriko» jokabidea izan zuten; herriko bizilagun eta eragile gehienentzat,... [+]


2018-10-22 | Guaixe .eus
Nafarroa Oinez ospatu dute Altsasun

Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.


Nafarroa Oinez: ‘Bizi’ goiburuarekin, euskararen festara gonbitea

Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.


2017-10-13 | Erran .eus
Nafarroa Oinez badator Lesakara Tantirumairu ikastolaren eskutik

3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.


2017-10-03 | Garazi Zabaleta
Tantirumairu Ikastola
Eskola jasangarria helburu

Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.


Eguneraketa berriak daude