AEBek “operazio militarrak” egin dituzte munduan 214 urtetan; 21 urtetan baino ez dira etxean gelditu. Bigarren Mundu Gerraren ostean, beren indar armatuek herrialde piloa eraso dute. Ez dira gutxi ere bultzatu eta babestu dituzten estatu kolpeak. Munduko potentzia nagusiak zuzenean edo zeharka hil dituen pertsonak milioika dira.
Historia lazgarri horren amaiera Obamarekin etor zitekeela pentsatu zuten batzuek. Haatik, horiek ez ziren Obamarengan “esperantza” jarrita zuten bakarrak. AEBetako industria militarraren eta interes geoestrategiko-inperialen “zaintzaile” bilakatu diren neocon batzuen ustetan, Inperioaren proiektu espantsionistarekin aurrera jarraitzeko Obamaren irudia Bushena baino eraginkorragoa izan zitekeen. Aldez aurretik, Bushen administrazioan lan egin zuten kanpo politikako aholkulari eta karguak Obamaren administrazioan daude.
Afganistaneko eta Irakeko gerra eta okupazio militarrek sortu zuten irudi-kaltea konpontzeko Clintonen garaian erabilitako estrategietara bueltatu behar zen, hau da, zuzeneko esku-hartze militarra baino, herrialdeetako erregimen aldaketa bultzatzeko estigmatizazio propaganda kanpainak indartu, ezegonkortasuna subentzionatu eta, behar izanez gero, oposizioko talde armatuak babestu eta armatu. Metodologia horren azken fasea herrialdeen bonbardaketa izan ohi da. Hain zuzen ere, 1999an Jugoslavian egin zuten bezala NBEren inolako mandaturik gabe.
Estrategia horren jokoa arriskutsua da: “Askotan nire etsaien –eta lagunen– etsaiak subentzionatu eta armatu egiten ditut, beste batzuetan armatu ditudan horiek nire beste etsai batzuekin aliantzak egin ditzakete; babestu eta armatu ditudan horiek goizetik gauera nire etsaiak bilaka daitezkeela baztertu gabe”. Esaterako, eta besteak beste, galde diezaietela Saddam Husseini edo Osama bin Ladeni. Berriki, John McCainek telebista saio batean azaldu du AEBetako zerbitzu sekretuek Obamari eskatu ziotela ISIS (Estatu islamikoa) eta Siriako matxinatuak armatzeko, baina orain Siriako gudaren itzalpean hazitako ISIS omen da munduko arriskurik handiena. Aitzakia ederra bilatu dute Sirian bonbardaketak egiteko, bertako gobernuaren eta NBEren inolako baimenik gabe.
Obamak sei urte baino gutxiago behar izan ditu zazpi herrialde independente bonbardatzeko eta hiruzpalau estatu kolpe bultzatu eta babesteko. Ez da marka txarra, baina mugimendu eta alderdi politiko “bakezale” eta “antiinperialista” gehienek nekez kritikatu dituzte gertakariok. Errusiak egin –eta egin ez dituen– ekintzak gogorki kritikatzen dira –moral bikoitz eskandalagarria erabiliz–, ordea, berdinak edo antzekoak Mendebaldeak egiten dituenean txalotu, ezkutatu edo era askoz ere epelagoan kritikatzen dira.
Ez da erraza Mendebaldea kritikatzea, honek hedabideen eta propagandaren kontrol handia baitu: alemaniar kazetari batek argitaratu berri duen liburuan esplikatzen duenez, AEBetako inteligentzia zerbitzuek kazetari alemaniarrak erosten dituzte. Aldiz, Inperioaren arerioak diren bigarren edo hirugarren mailako potentziak kritikatzea ez da zaila. Adibidez, Errusia kritikatzea kasu askotan onuragarria izan daiteke kritikatzen duenarentzat, izan ere, Inperioaren etsaia kritikatzen baduzu, akaso etxean dituzun antiinperialista “astun” batzuen kritikak jasoko dituzu, baina zure begirada munduan badago, badakizu Errusia kritikatzea sarituta dagoela. Nazioarteko politikan Mendebaldeko Inperioaren ISO (Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea) azterketa pasatzea bezala da, konbalidatu eta “normaldu” egiten zaitu.
Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]
Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.
Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]
Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.
Estatu Islamikoaren Afganistango atalak bere gain hartu ditu ostegunean aireportuan eta bi kilometrora dagoen hotel batean egondako atentatuak. Ebakuazioak aurrera doaz, baina asteartean bukatuko dira. Atzerriko indarrek herrialdea utziko dute talibanek mehatxupean emandako... [+]
Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.
Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.
Ersin Çelic eta Diyar Hesso dira Askatasunaren alde filmaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren. Valentziako Mostran Bronze saria jaso ostean, Euskal Herrian proiektatu dute azaroaren hasieran eta politika, gerra eta erresistentzia uztartzen dituen proiektuaren... [+]
Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.
Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.
Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.
Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.