Ozono geruza, behar baino arinago ahantzarazi nahi den arazoa?

  • Iraileko lehen astean, hainbat telebista katetako albistegietan, aurten ozono geruzak ia kalterik jasan ez duela esateaz gain, ozonoaren krisia amaitzear zegoela adierazi zuten.

Azken bost urteetan Antartikan jasotako datuak ez dira izan hain txarrak, 
baina onak ere ez (argazkia: Jason Auch / CC-by).
Azken bost urteetan Antartikan jasotako datuak ez dira izan hain txarrak, baina onak ere ez (argazkia: Jason Auch / CC-by).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Entzundakoak asko harritu ninduen. Izan ere, ozono geruzaren unerik kritikoenak irailaren bigarren hamabostaldian izaten dira. Bestalde, urtebetez datu onak izateak baliorik gabe uzten du, besterik gabe, 30 urtean neurtutako datu-segida?

Orain arte NASAk publiko egindako iraileko datuetan ez da baieztatzen irail hasieran hainbat telebista katek azaldutakoa; are gehiago, iraileko datuak azken 30 urteotan neurtutako batez bestekoak baino txarragoak direla esan daiteke.

Joan den mendeko 80ko hamarkadan agerian geratu zen ozonoaren krisia: hainbat ikerlarik atzeman zuten Antartikan, negutik udaberrira igarotzean, ozono geruzak oso behera egiten zuela. Hurrengo urteetan baieztatu zen jaitsieraren erantzule nagusiak gizakiak emititutako klorofluorokarbonatuak (CFC) zirela. Zorionez berehala debekatu zituzten ehunka urteko iraupena duten CFCak, baina egia esan oso aurreikuspen katastrofistak zeuden hurrengo urteetarako. Mende honetako lehen hamarkadan, urtez urte Antartikan neurtutako datuak txarrak izan dira ere. Azken bost urteotakoak, egia, ez dira hain txarrak izan, baina onak ere ez.

Abuztu amaierako eta irail hasierako datuak erabili dituzte albistegietan ozonoaren galera iraganeko kontua dela esateko, baina ikuspuntu zientifikotik urte asko igaro beharko dira hori ziurtasunez baieztatzeko. Nork du interesa eta presa ozonoarena ahazteko, edota azken hamar urteotan Lurreko tenperaturak ez direla igo plazaratzeko? Badirudi batzuek bidea libre behar dutela garapen ekonomikoaren izenean edozer egiteko, orain arte Lurrari sortu dizkiogun arazoak ñimiñoak direla justifikatuz.


ASTEKARIA
2014ko urriaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ozono geruzako zuloa
2020-04-02 | Elhuyar |
Ozono-zulo bat agertu da Artikoan

Martxoaren amaieran, 18 kilometroko altueran, %90 jaitsi da Artikoko estratosferan dagoen ozono-kopurua, hainbat zientzia-erakundetako zientzialariek egiaztatu ahal izan dutenez. Halako egoerarik ez da gertatu 2011. urtetik.


Norantz goaz?

2018. urtean Ipar poloan ez da errekorrik izan izotzen urketa mailan eta Trumpek aitzakia izango du ikatza erretzen duten zentralekin edo erregai fosilei esker aritzen diren ibilgailuekin aurrera segitzeko; edo Bolsonarok Amazonian nekazaritza intentsiborako lurrak eskuratzeko;... [+]


Ozono geruza kaltetzen duen substantzia kimikoaren isuria %25 hazi da

Zientzialariek ohartarazi dutenez, ozono geruzaren berreskurapena hamar urtez atzeratu dezake kontrolpetik kanpo dagoen CFC-11 kimikoaren isuriak.


2016-10-17 | Unai Brea
Ekologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean

HFCen ordez beste substantzia kutsatzaile batzuk zabalduko ote diren kezka agertu du Greenpeacek, eta alternatiba naturalak sustatzeko eskatu du.


Ozono geruzako zuloa: argi gorriak piztuta berriz ere

Orain hiru aste iragarri genuena ez da bete. Ozono-mailaren jaitsiera normala izango zela zirudien arren, asteotan aspaldi ikusi gabeko datuak neurtu dituzte ikerlariek. Beheko grafikoan urriaren 2ra arteko datuak erakusten dira:

Ikusten denez, irailaren erdira arte ozono... [+]


Ozono geruzaren bilakabidea: bide onetik baina astiro

Irailaren erdira arteko neurketek Antartikan garai honetan gertatzen den ozono urritasunaren berri eman digute. Antza, datuak iazko ildo beretik doaz, hau da, ez dira ez oso onak ezta oso txarrak ere.
Azken urteetako desberdintasun nagusia da ozono urritasuna gero eta... [+]


Zertan da ozono zuloa aurten?
Azken urteotan legez, ozono mailaren eboluzioaren inguruko datuak ematera gatozkizue oraingo honetan ere. Ozono mailaren beherakada poloetan antzeman zuten orain 25 urte, Hego Poloan batez ere. Baina beherakada ez da urte osoan gertatzen, hemisferio horretako negutik udaberrira... [+]

Aurtengoz amaitu da ozono-zuloa
Ozono-zulo izenaz ezagutzen duguna urtero Antartikan eta abuztutik azarora bitartean gertatu ohi da.

Irailean bi aipamen egin genituen ozono-zuloaz Argian. Batean ozono-mailaren eboluzioa azaltzen duen webgunearen helbidea eman genuen, eta bestean azken urteetan... [+]

Ozono geruzaren eboluzioa behatzeko web orria
Joan den mendeko 80ko hamarkadan ohartu ziren zientzialariak Antartikako ozono estratosferiko mailak, hainbat kutsatzaileren eraginez, oso jaitsiera garrantzitsuak izaten zituela negutik udaberrira igarotzean. Ondoko helbidean jarraitu daiteke egunez eguneko eboluzioa.
[+]

Ozono zuloaren sortzaileak
Urtetan, klorofluoro hidrokarburuak izan direla ozono-zuloaren sortzaile nagusiak adierazi izan da. Orain nekazaritza lanetan sortutako nitrogeno protoxidoari egozten zaio errua batez ere.
http://ttiki.com/5881 (Frantsesez)

Ozono geruza: baikor izateko arrazoiak
Irail amaieran aurreratu genuen aurtengo ozono zuloari txikia izango zenaren traza hartzen geniola. Azkenean halaxe gertatu da, azken bost urteotako joera berretsiz. Ozono geruzako zuloaren inguruko alarmak ezin dira oraindik itzali, baina 90eko hamarkadan hartutako neurriek... [+]

Eguneraketa berriak daude