Inori obeditu gabe, garatuz doa desobedientzia

  • 400 bat pertsonako herri harresi koloretsuak babestu berri ditu bost gazte Loiolako basilikaren aurrean. Espainiako Auzitegi Nazionalak hauek atxilotzeko agindua emana zuen goiz hartan bertan, orotara 28 gazteren aurka abiatutako epaiketa arbuiatu eta Madrilera joateari uko egin ostean. Prozesu judizialak iraun bitartean kartzelan edukiko dituzte bost gazteak. Herri harresiaren mugimenduak aldagai berriak gehitu ditu ekuazioan, auzipetuekiko identifikazio kolektiboa edo epaiketa bera tenkatzea, besteak beste. Bada azterketarako elementurik.

Ertzaintzarentzat auziperatuak identifikatzea zailtzeaz gain, ezohiko irudia utzi zuen Loiolako herri harresiak.
Ertzaintzarentzat auziperatuak identifikatzea zailtzeaz gain, ezohiko irudia utzi zuen Loiolako herri harresiak.Axier Lopez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Loiolan gelditu dira Xabier Arina, Jazint Ramirez, Igarki Robles, Irati Tobar eta Imanol Salinas. “Herri harresien dinamika da egun Euskal Herriko desobedientzia dinamikarik masiboena”. 200 gazte inguru arretaz ari dira entzuten Julio Villanuevaren hitzak, Loiolako basilikaren aurrean. Desobedientzia zibilari emandako bizitza da Villanuevarena, eta borroka molde honi buruzko gogoetak partekatu ditu bost gazteak babesteko antolatutako AskeGuneko hitzaldian.

“Legea eta justiziaren artean hautatzera behartzen bagaituzte, gu justiziarekin lerratzen gara”, adierazi zuten Gernikan auziperatuek. Espainiako Estatuan bi ideien artean hautua egin beharra azpimarratzen du eskubide zibilen aldeko mugimendu honek. Epaiketa politikoen aurrean desobedientzia zibilaren bidean sakontzea bilatzen du, noizbait, hauek geratzea helburu jarrita. Eleak mugimenduak emandako datuen arabera, 200 bat euskal herritar daude epaituak izateko zain.

Espainian “demokrazia birsortzeaz” hitz egiten duten garaiotan, kazetari espainiarrei ez zaizkie beren irakurleentzat interesgarri iruditu Guardia Zibilak egindako torturak. Berbarako, hurrenez hurren Gara eta Berria egunkarietako Alberto Pradilla eta Hodei Iruretagoiena izan dira Espainiako Auzitegi Nazionalean auzipetuen lekukotzak jaso dituzten kazetari bakarrak. Sare sozialetan aldiz bolbora bezala zabaldu da #EnEspañaSeTortura baieztapena, espainiar estatuan elkartasun mezu andana eraginez.

Atxiloketaren irudiak bai, horien korte azkar bat ikusi ahal izan du Espainian albistegia ikusi duenak. ETBk eta espainiar estatuko hedabide gehienek ertzain bat zauritu dela nabarmendu dute. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, operazioaren balorazio “positiboa” egin du, eta Ertzaintzaren jarrera “proportzionatua” izan dela adierazi du. Ertzaintzak atxilotutako bi pertsonak “operazioan parte hartzen ari ziren ertzainen aurkako erasoengatik” izan zirela adierazi du Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak. Gerora, Ertzaintzak akusazioa kendu die, irudietan halakorik ez zela gertatu ikusi ostean. Bestetik, erizain bolondresek dozenaka lagun hartatu behar izan zituzten kolpe eta borrakadek eraginda.

Desobedientzia zibila Loiolan

Herri harresien dinamika desobedientea garatzen doa. Aldagai berriak erabili dituzte Loiolan ere. Batetik, epai finkoa eman aurretik ere, epaiketari berari zilegitasuna ukatzeko ekimen gisa planteatu dute Loiolakoa. Bestetik, identifikazio kolektiboa landu dute harresiko kide eta auziperatuen artean. Horretarako, maskara laranja berdinak erabili dituzte guztiek; aldean nortasun agiririk eraman gabe eta paparrean auziperatuak zirela zioten agiriak jarri zituzten elkartasuna adieraztera joandakoek.

Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu zituzten jendarte osoarentzat. “Gu zuek gara, zuek gu zarete” izeneko gogoeta argitaratu dute AskeGunearen webgunean.

“Desobedientzia pertsonala oso ongi dago, baina eragina izateko, ikusgarritasuna, jendetza mugitzea garrantzitsua da, argi gera dadin dinamikak babes soziala daukala, herri harresien gisa”. Loiolako AskeGunean antolatutako lehen hitzaldian esandakoak ongi islatuko du ondoren bizitako eguna.

“Orain 18 bat urteko egoerarekin konparatuz, egungoa oso errepresiboa da, estatua zigor kodea ikaragarri gogortzen ari da”. Julio Villanuevaren hitzek herri harresietan parte hartzeagatik zigortutako kideen aurkako ekinbideak aurrikusten ditu. “Errepresio ekonomikoari” aurre egiten hasi beharra azpimarratu du, besteak beste.

Loiolako AskeGunea hustu eta bi egunera Ondarroako zubi harresian parte hartzeagatik bost herritar epaitzen hasi dira Bilbon. Agenteen aurka biolentzia erabiltzea akusatzen diete eta hauek halakorik ukatzen dute. Eusko Jaurlaritzak epaiketa politikoen aurka dagoela esan arren, eurek abiatutako prozesua dela salatu du Eleak mugimenduak epaitegi kanpoaldean babesa adierazteko egindako kontzentrazioan.

24 orduz hainbat pertsona babesteak dakarren neke fisiko eta mentalaz gain, administrazioak abiatutako zigorrek jendearen erantzunean eragin negatiboa izango ote duen kezka adierazi du hainbatek. Pentsatzekoa da bertaratzen direnak herri harresietan Ertzaintzak izandako jarrera gogorraz jakitun direla.

Loiolakoa laugarren AskeGunea izan da eta 400 bat lagun bildu dira atxiloketa agindua eman duten arratsaldean bertan. Donostian, Ondarroan eta Iruñean ikusitako aurpegi asko errepikatu dira, kolpeak jasotzeaz gain, gaua komisaldegian emateko arriskua hartzeko prest.

Galdera batzuk bidea marrazten jarraitzeko

Instituzioen eta alderdi politikoen mugak agerian geratu diren garaiotan, zein leku har dezake desobedientziak egungo Euskal Herrian?
Nolako kontraesanak utzi ditu agerian dinamika desobediente honek ezker abertzalearen teoria eta praktikaren artean?

Tentsiorik sortu al du politika instituzionalaren eta herri mugimenduaren artean?

Herri harresia gai izango al da izaera ez alderdikoiari eusteko eta gizarteko sektore zabalagoak biltzeko?

Maiatzean hauteskundeak izango dira. Gai izango al da herri harresien mugimendua, unea baliatu eta epaiketa politikoen gaia mahai-gainean jarriz alderdien konpromisoak lortzeko?

Zenbaterainoko apustua egin beharko du epaiketa politikoekin amaitu nahi duen sektoreak? Auziperatuak babesten, 400 beharrean, 2.000 edo 5.000 pertsona egon izan balira, zer gertatuko zatekeen? Kuantitatiboki, zein muga gainditu behar ditu herri harresiak operazio polizialak porrot egin eta krisi politiko bat eragiteko?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Loiola
2018-07-25 | ARGIA
Elkartasun ekintzekin, Loiolako herri harresiagatik zigortutako bi kideen isuna ordaintzea lortu dute

Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik jarritako zigorra ordaintzea lortu dutela informatu du Eleak-Libre mugimenduak. Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari 23.663 euroko isuna jarri zieten eta herriz herri egindako ekimenen bidez... [+]


2018-01-30 | Uztarria
Loiolako herri harresian atxilotutakoei laguntzeko bertso saioa ostiralean Azpeitiko Gaztetxean

Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra,... [+]


Loiolako mendekua

Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan,... [+]


2017-12-18 | Topatu.eus
29.300 euroko isun eta gastuei aurre egin beharko diete Loiolako harresian atxilotu zituzten bi gazteek

Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek zigortzea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, ertzain bat zauritu izana leporatuta. Dirua biltzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte.

 


2017-01-26 | ARGIA | Axier Lopez
Herritarren babesa jaso dute Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik epaitutako lagunek

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, ostegunean Donostian epaitzen hasi diren bi lagunei babesa adierazi diete hainbat herritarrek auzitegiaren atarian.


2017-01-18 | Topatu.eus
Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.


2014-10-31 | ARGIA
Loiolako AskeGunean atxilotutako bost gazteak aske

Irailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak, 28 euskal gazteren aurkako epaiketara agertu ez eta Auzitegi Nazionalak beren aurka eman zuen atxilotze agindua betez. Angela Murillo epaileak adierazi du ez dutela kartzelan jarraitu beharko epaiketa amaitu arte. Jazint Ramirez,... [+]


2014-09-24 | Axier Lopez
Loiolako Askegunearen erresistentzia iruditan

Arratseko 7ak aldera Ertzaintza Loiolako Askegunera zetorrela abisatzeko alarma jo zuenetik, hiru ordu beranduago "gaur guk irabazi dugu" oihuen artean amaitu zen asanbladara arte egindako argazkiak.


Ertzaintzak atxilotuta eraman ditu Herri Harresian babestutako bost auzipetuak

28 gazteren epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu dute ehunka pertsonak igandetik astelehen arratsera Loiolako basilikaren aurrean. Tartean babestu dira astelehen goizean Madrilgo epaiketara aurkeztu ez diren bost auzipetu. Haiek atxilotzeko Angela Murillo... [+]


Eguneraketa berriak daude