Felipe Juaristi :: Piztutako etxea
Erein, 2014.
Poesia, 72 orrialde.
prezioa :: 10 €
Finezia bat badauka Felipe Juaristik bakana euskal poesian (Leterena, Anselmirena, Arregi Diaz de Herediarena?) klasiko moderno bat irakurtzen ari zarela sentiarazten dizuna. Benetako poesia dastatzeko aukera dauka berriro irakurleak, daukan forma hau hartu aurretik saiakera tankera hartua zuen liburu honekin. Heraklitorekin hasten da, hasi ere, azkoitiarra: “Ezustekoa dena ez baduzu espero, ez duzu sekula aurkituko”.
Pasioa, maitasuna, ona eta gaitza… bizi-pozaren eta bizi-minaren artean ei dabilen poetaren Piztutako etxea iluminazio bat da hizkuntzarena.
Madrileko La Casa Encendida-n idatzi du poemarioa, horra titulurako arrazoi agerikoa. Baina Felipe Juaristiren ezkutuko eta alegiazko etxe piztua bestelakoa da. Haren leihoetatik dator argi bat, su bat platonikoa, poesia absolutua eta pitzadurarik gabea. Potentzia kanoniko guztiarekin hitz egiten digu denboraz, esate baterako: “Hemen hotza dago,/ eta eskuak zimurtzen dira,/ begiak lausotu/ eta pisudun bilakatzen./Oroit zaitez diote,/ minik ekarriko ez balu bezala/ mundu horretara itzultzeak”.
Zehaztasunak eta lexikoaren hautaketak zerikusia daukate. Sakontasuna pedantekeriarik gabe eskaintzen da, arintasuna arinkeriarik gabe. Hausnarketaren tonu pausatua eta presarik gabeko bitalismo bat dira liburua hain atsegin bihurtzen dutenak, hain arnasa luzeko. Abstraktutik sentsazio konkretuetara salto zelan egiten duen ikusgarria da, izkina egiteraino astuntasun berezkoari: “Ez gara denbora,/ ez baikara betirakoak./ Denbora bada,/ gugandik kanpo,/ bero dagoen tokiren batean”.
Juaristi irakurriz ikasten du batek zelan esan zerbait ahalik eta ederren, ahalik eta osoen. Bizitzak malenkonia sorrarazten dio, eta era berean maite du aurrera egite hori, hilen pisua biziek eroate obligaziozko hori. Gizaki sentiberaren tolesdurak eta inpotentziak eta ezinak deskribatzen dira beraz Piztutako Etxean, baina modu guztiz patxadatsuan. Libre eta era berean esklabo dela badakienaren kontzientziarekin idazten du Juaristik, juzgatu barik, espantu barik: “Sufritzen eta gozatzen,/ odoletan galtzen gara/ eta zauriak erakusten”. Eta gogoa ematen du elkartzeko kritika honetara beste ahapaldi batzuk, konbentziturik ez dagoen irakurleak ikus dezan nola egin daitekeen abangoardia betiko materialekin, garra artifiziorik gabe.
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.