Komunitateaz, komunitatearekin

  • Argiaren proiektuaz, produktuaz, etorkizunaz hitz egiteko topagune bilakatu zen Usurbil irailaren 27an, eta komunitatearengana gerturatzeko aprobetxatu genuen.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Argia komunitatea oinarri hartuta lehen harria jarri genuen irailaren 27an Usurbilen, Argia Egunean, denon artean eraikitzen jarraitu nahi dugun proiektuarekin. Ekintza ugariz osatutako egitaraua aurkeztu genuen, guztiak ere filosofia baten inguruan prestatuak, eta egun guztian zehar presente izan genituen gure lagunei, lankideei, irakurleei zabaldu nahi dizkiegun eta gure etxeak dituen baloreak: lurraldetasuna, parekidetasuna, partehartzea, euskaltzaletasuna, jasangarritasuna… “Jende txiki askok, leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezakete”, zioen Axier Lopez lankideak egunaren hasieran, frontoiko pankarta bati aipamena eginez.

1919an Zeruko Argia bezala sortua, koska ugari pasea, teknologia berrietan murgildutako garai hauetara moldatzen ari da. Baina bide horretan ematen ari garen pausoak ez ditugu soilik gaur Argia osatzen dugunon artean erabaki nahi, irakurlea eta harpidea baitira gure proiektuaren hauspo. Gardentasunez jokatu nahi dugu Argiazalearekin eta proiektuaren parte sentiarazi nahi dugu, denon artean komunikabide sendo eta independente bat osatzeko. Horren harira antolatu genuen irailaren 27an Usurbilen Argia Eguna, Argiazale guztion elkargunea, egun bat Argiaren baloreetan. Ez kasualitatez Usurbilen, lehen ere egin baitzen Argia Egunik herri horretantxe. Orduan ere Usurbilgo Argiaren lagunak ez ziren urruti, eta taldea omenduz ekin genion larunbat argitsuari. Baina hitzez behin eta berriz aipatu genituen arren, ekintzetan, praktikan erakutsi nahi izan genituen jomuga horiek; aldarri ditugun balore horietan oinarrituta irudikatzen dugun ereduan egun batez bada ere bizitzeko aukera izan. Txikitik egindako gauzak baloratu, globalean pentsatu eta txikian ekin.

Darpidegu!

Komunitate oso baten topagune bilakatu zen egun batez Usurbilgo dema plaza, elkarrekin proiektu komun bat eraikitzeko gogotsu; baina proiektu horren parte da, baita ere, komunitate geroz eta zabalagoa eta anitzagoa osatzea. Ez da erraza. Betiko borroka da. Baina indarrak hor jarri behar ditugulakoan gaude, eta gaur gure komunitatearen parte direnekin batera egin nahi dugu hori ere, noski. Telefonozko “bezero bilaketatik” ihes egin eta tokian tokira jo nahi dugu, bertan egon, leku bakoitzeko errealitatea ezagutu eta hortik abiatuta eragin, modu batean edo bestean, lekuak agintzen duenaren arabera. Gogoz gaude, laguntzeko, elkarlanerako, eta darpidegun guztiok Argian, Kike Amonarrizek Argia Eguneko bazkaloste umoretsuan egindako aditz konjugazioak dioen moduan.

Baina 2014ko Argia Eguna ez da beste mugarri bat gehiago. Atzo bezala, bihar ere argituko du egunak eta lanean jarraitu beharra dago. Prozesu berri baten oinarria jarri besterik ez dugu egin, eta ondoren dator lan gogorra; astero gure irakurleari ahalik eta edukirik onenak banatzen jarraituko dugu, eta eurekin batera herrietara, auzoetara, elkarteetara salto egiteko asmoa daukagu, elkarrekin gauzak antolatzen hasi, proiektuak martxan jarri. Ez dezagun ordea Argia Egunean ereindakoa alde batera utzi; ikus dezagun segidako irudiotan zer eman zuen egunak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]


Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-07 | ARGIA
Argia Eguna: Txikitik eragiten Gasteizen

Argia Eguna egin dugu Gasteizen. Jaiaren laugarren edizioa izan da 2014an berreskuratu genuenetik, eta hiriburu batera gatozen lehen aldia, aurrekoetan Usurbil, Oñati eta Ondarroan izan eta gero. Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian hasi da festa, arratsaldean Gaztetxera... [+]


“Argiak indarra izatea nahi dugu, gizartean eragiteko”

Mimo handiz aukeratu du Argia aldizkariko lantaldeak urriaren 7an ospatuko duten Argia Egunaren kokalekua; Arabako hiriburuari egokitu zaio, "oso fuerte" dagoelako.


2017-10-04 | ARGIA
Nortasun agiri arrotzen jaurtiketa: Kataluniatik hartu genuen ideia hura

2014ko udaberriko egunen bat, ARGIAren egoitzan. Irailean egitekoa den Argia Egunerako prestatze lanak hasiak dira jada, eta norbaitek ideia dakar: ikusi du nortasun agiri arrotzen jaurtiketa antolatu dutela Kataluniako halako herrian, errekor “ofiziala” eta guzti... [+]


ARGIA Jendea bilduko duen topaketa Gasteizen

Lerrook idazten ari naizela oraindik urriaren 1a igaro gabe badago ere, dagoeneko imajinatzen ditut zu, irakurle, hitz hauek leitzen ari zaren egun horretan aldizkari eta egunkariek botako dituzten lerro-buruak. Aukera posible guztiak irudikatzea ez dakit erraza den, baina nire... [+]


2017-10-03 | ARGIA
Jolas kooperatiboak, sukaldaritza tailerra eta Nendo Dango Argia Egunean

Haur eta helduentzako jolas hezitzaileek hartuko dute kalea aurten ere Argia Egunean, larunbat honetan bertan Gasteizko alde zaharrean. Eguerdiko 12etan ekingo diegu: batetik, jolas kooperatiboak (Etxauri plazan edo Landatxo gunean), bereziki 6-10 urte bitartekoak buruan, eta... [+]


OroiTour
Bertsio ofiziala kalean borrokatzen da

Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]


2017-09-26 | ARGIA
Gasteizko ARGIA Eguneko bazkarirako txartelak jadanik salgai

Urriaren 7ko herri bazkarian bertako jaki ekologikoekin osatutako menua izango da aukeran Gasteizko Landatxo kirol gunean; eta kafearen ostean Mirari Martiarenaren monologo umoretsua. Erreserbatu tokia lehenbailehen.


2017-09-20 | ARGIA
Urriaren 7an, Oroimenaren eta Euskararen zutabeak Gasteizen

ARGIA Eguneko goizeko egitarauan zita garrantzitsu bat izango duzu: Gasteiz borrokalari eta euskalduna ezagutzeko ibilbide gidatuak. Eman izena eta hartu parte kalea oroimenarentzat konkistatzeko operazioan.


OroiTour
Bertsio ofiziala kalean borrokatzen da

Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]


Eguneraketa berriak daude