Azpeitiar gazteek euskalkiari zukua ateratzen diote

  • Lagunartean, gero eta gehiago komunikatzen gara idatziz teknologia berriei esker. Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak, bere herriko 15-16 urteko ikasleekin elkartu, eta teknologien bidez erabiltzen duten hizkera aztertu du. Emozioak adierazteko baliabide ugari erabiltzen dituztela ondorioztatu du, euskalkia izateak asko laguntzen duela horretan, eta oraingoz, erregistro informal horrek ez daukala eraginik testu formalak idazterakoan.

Bereziartuak azpeitiar gazteak zortedunak direla uste du:
Bereziartuak azpeitiar gazteak zortedunak direla uste du: "Adibidez, 'tipo horta' bezalako espresioak euskaraz garatzen dira. Gazteek badaukate aukera eta inguruak oraindik bultzatzen ditu horrelako espresioak euskaraz bilatzera". Amaia Ugalde

“Zertarako idatzi duzu epaaaaaa!!!! horrela, letra bera hainbeste errepikatuta?”, “epa bakarrik jartzen badiozu lehor geratzen delako”, erantzun du gazteak. Hizkiak eta puntuazio ikurrak asko errepikatzea da teknologia bidezko elkarrizketen ezaugarrietako bat. Horrela ondorioztatu du Garbiñe Bereziartuak, Azpeitiko gazteekin egin duen lanean.

Pedagogiako doktoretza tesian Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo gaia landu du. EHUko Dream ikerketa taldearen laguntza izan du: “Hizkuntzekin lotutako zerbait egingo nuela argi neukan”. Jasone Cenoz tutoreak eman zizkion arrastoak: “Gaia nahiko berria eta ikerketak egiten hasi gabea da”. Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sariketan bigarren saria irabazi du bere lanak. Ikerketa egiteko gazteek idatzitako testuak aztertu ditu, eurei inkestak pasa dizkie eta eztabaida taldeak ere egin ditu tesia garatu ahal izateko.   

Erregistro informala

Gazteek ez dute inolako arazorik testu informalak eta formalak bereizteko. Hori da tesiaren ondorio nagusietakoa. Sarri teknologia berriek hizkuntzaren kalitatea kaltetu dezaketela esan izan da, eta beldur hori normala iruditzen zaio Garbiñe Bereziartuari: “Beldurrak neurri batean sanoak dira, inporta zaigunaren seinale. Baina ezezagunari beldurra da”. Bere ustez ikuspegia aldatu behar da: “Hizkuntza bizirik dagoen heinean, aldatzen joan behar da. Garai berrietara moldatzen joan behar du; horrek mantentzen du bizirik. Gaur egun euskara jatortzat daukaguna ere, ziurrenik gure aiton-amonentzako erdarakadaz jositako euskañola izango da”.  

Gazte azpeitiarrek, beraz, ez dituzte teknologietan erabiltzen dituzten baliabideak testu formaletan sartzen: “Nik ez dut esaten eragingo ez duenik, baina horretarako  denbora tarte handiagoa eta ikerketa gehiago behar da”. Idazkuntza akatsen arrazoiak zeintzuk diren jakitea ez du hain erraz ikusten: “Ortografian eragin dezake, hizkuntzaren estiloan eta hiztegian ere agian, baina lehen ere egiten ziren akatsak”. Akats horiek neurri berean egiten ote diren eta zelako akatsak diren aztertu beharko litzateke. “Euskalkiaren eragina, adibidez, lehenago ere bazegoen testu formaletan. Orain horrelako akatsak ikusiko bagenitu zeren eragina izango litzateke, euskalkia idatziz erabiltzearen eragina ala euskalkia ahoz erabiltzearena, besterik gabe?”.

Azpeitian ateratako ondorioak joera baten zantzuak eman ditzake, baina Bereziartuak argi du ezin dela orokortu, eta ikerketa gehiago egin beharko liratekeela: “Konturatzen bagara hau ortografiari ikaragarri eragiten ari zaiola, egin ditzagun ikerketak eta hartu ditzagun neurriak. Hori orain ezin da esan; kalte egiten duenik, ezta ez duenik egiten ere. Hori esateko aztertu egin behar da”.

Euskararen eta euskalkiaren indarra

Ahozko erabileran antzera, gazteen idatzizko komunikazioan ere euskara da nagusi; euskalkia. “Hipotesian ez nuen planteatu ere egin, baina euskalkiak daukan garrantzira heldu naiz puntu batean baino gehiagotan”. Zentzu horretan azpeitiar gazteak zortedunak direla uste du Bereziartuak: “Adibidez, ‘tipo horta’ bezalako esamoldeak euskaraz garatzen dira. Gazteek badaukate aukera eta inguruak oraindik bultzatzen ditu horrelako esaerak euskaraz bilatzera”.

Bereziartuaren ustez, euskalkiak eskolaz kanpoko jardunean askatasuna ematen die gazteei: “Batua eskolarekin lotzen dute, eta eskolaz kanpo, euskalkiak lagundu egiten die, legerik gabe, askatasunez, hizkuntza aldaera propioa sortzen”. Idazkera horretan bi gauza nahasten direla uste du: “Batetik gazte hizkera dago; gazteek beren gazte izaera horretan beti nahi dute beste hizkera bat eta beste lexiko bat erabiltzea; eta bestetik, teknologietako hizkera. Batzuetan ez da erraza bereiztea: zergatik egiten dute horrela, gazteak direlako edo teknologien bidez idazten dabiltzalako? Ni ez naiz hain gaztea, eta teknologiak erabiltzerakoan estrategia horiek erabiltzen ditut. Zer moduz esateko Zmz askotan erabiltzen dut, adibidez”.

Zorteaz jabetzea

Euskalkiak lagunduta, egoera informaletarako erregistroa daukate Azpeitian. “Herri askotan ez dago aukera hori, eta Azpeitian askotan ez gara konturatzen”. Euskararen aldeko atxikimendu aktiboaren falta sumatzen du pedagogo azpeitiarrak: “Jabetu beharko ginateke zortea dela eta dagokigun erantzukizuna hartu nahi duenarentzako hor dagoela”. Arnasgune askotako gaitza dela azaldu du Bereziartuak. Kontzientzia horretan eragiteko, hain justu, euskara elkartea sortu berri dute Azpeitian.

Gaztelania eta telebista

Gazteek gehienbat euskaraz hitz egiten badute ere, gaztelaniazko espresioak gero eta gehiago tartekatzen dituztela ohartu da Garbiñe Bereziartua. Batez ere telebistaren eragina dela ikusi du: “Esaten zuten telebistaz entzundako espresio batzuk erabiltzen zituztela, estás coladita por no sé quién eta. Hori esateko, gurean txora-txora eginda hago edo babi dayola oso naturalak dira”.

Azpeitian, kaleko eta etxeko hizkuntza gehienetan euskara da eta euskararen erabilera bultzatzen duten faktore asko daude. Hori horrela izanda, telebistak gaztelaniaren erabileran duen eragina begi-bistan geratzen dela ondorioztatu du Bereziartuak: “Beste egoera soziolinguistikoetan pixka bat ezkutuan geratzen den faktorea da telebista, garrantzi handiagoa ematen zaiolako etxekoari, kalekoari... Hemen horiek alde edukita, zer faktore gehiago dauden ikusten dugu”. Gazteek egunean telebistaren aurrean ordu asko egiten dutela dio pedagogoak, eta ez dutela ETB1 ikusten, ez delako erakargarria eurentzat: “Gauza bera gertatuko da euskarak hain osasun ona ez daukan herrietan. Testuinguru soziolinguistikoa edozein izanda ere, kultura kontsumoa bera da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Eguneraketa berriak daude