Ikusleen tailerra.
Non: Blboko La Fundicion aretoa.
Noiz: urriaren 2an, azaroaren 6an eta abenduaren 4an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Datozen hilabeteotako lehen ostegunetan tailer berezi hau antolatzea “gure aretoko ikusleen artetik atera da” diosku Luque Taguak, La Fundicioneko kideak. “Normalean ikuskizuna eta gero, ohikoa dugu basoerdi bat eskaintzea ikusleei, sortzailearen eta publikoaren arteko topaketa bideratzeko edo, besterik gabe, ikusitakoaren gainean gure artean mintzatzeko. Ikusleek gustuko dute hitz egitea, eta horretarako ez dago arte eszenikoetan profesionala edo aditua izan beharrik. Askotan harritu gaitu ikusleek duten ahalmena”.
Hitzordu hori nolabait arautu eta hileko lehen ostegunetan biltzea da ikusleen tailerraren asmoa. Sarrera doakoa eta librea izango da, eta David Barbero kazetari eta arte eszenikoen zalea izango da gidaria, ohikoa La Fundicioneko ikusleen artean. “Mintzagaiak ez du La Fundicionek erakusten duen egitarauaren ingurukoa izan beharrik. Beste nonbait ikusitakoa ere ekar daiteke gure artera” zehaztu du Luquek.
Datorren urriaren 2an izango du tailerrak lehen hitzordua. Bertan, Algo valioso se agota dantza piezaren inguruan hitz egingo dute Olatz de Andresek, Bilboko Muelle 3 dantza eskolako kide, dantzari eta koreograkoak, eta Pablo Isbertek, Bartzelonako El Conde de Torrefieleko antzerki taldeko dramaturgoak. Urriaren 21ean hasiko den BAD jaialdian aurkeztuko da Algo valioso se agota. Luquek dioenez, “testuaren mundutik datorren antzerkigile honek dantzan eta gorputzean nola eragiten duen” jakin nahi dute.
Pedro Barea, El Correo egunkariko antzerki kritikaria ere gonbidatuko dute lehen hitzordura, informazio orokorreko egunkarietan antzerkiak edo dantza garaikideak nolako tratamendua duten azaldu dezan.
Gonbidatuek 10 minutu inguruko aurkezpena egingo dute eta gero ikusleen txanda helduko da. “Publikoaren partaidetza bultzatu nahi dugu. Ikusi dutenaz, gustuko dutenaz, nahiko luketenaz hitz egin dezatela, ikuspegi guztiak bildu nahi baitugu” nabarmendu du Taguak.
“Kulturak geruza asko ditu eta hainbat eragile daude nor bere ertzetik lanean. Izan daitezke dantzariak, aktoreak, dramaturgoak, ekoizleak, kudeatzaileak, komunikazio arduradunak... denek bat egiten dute eszenan” esplikatu digu La Fundicioneko kideak. “Egitura horizontala osatu nahi dugu guztiekin, eta espazio honetara publikoa erakarri, eroso senti dadila eta hitz egiteko aukera izan dezala. Kultura aisialdia den heinean, gustuko duzun zerbaitez hitz egiteko aukera eman nahi diogu publiko orokorrari, zabaldutako tarte honetan”, dio Luquek. Hitzaldi dilbugaltiboak dira finean.
Sorkuntza garaikideak duen izaera berritzailea eta gaztea, eta beronek dituen ertzak eta geruzak izango dituzte mintzagai, beraz, La Fundicionen. Dramaturgia berriak, gorputza eta honen poetikak, kritikaren funtzioa, publikoaren rola edo musikak eta argiztapenak sorkuntza garaikidean duten zerikusia izan daitezke adibide batzuk.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.