Hiria guztientzat erosoago egiteko mugikortasun planarekin dihardute Donostian. Ez da soilik bide eta kaleetako erosotasuna, bizi eredu sozial eta ekonomiko oso baten aldaketa da atzetik datorrena. Azken hamarkadetan daramagun bizimoduak hirigintza molde batzuk bultzatzen ditu, baina gaurko beharrei ezikusiarena egin gabe beste herri bat posible dela erakutsi nahi dute.
Kirola egiteko punta-puntako eraikuntzak hiriaren zonalde hartan; goi mailako ikasketak egiteko ikastegi eta liburutegirik prestatuenak beste hartan; auzune horretan, berriz, erosketak egiteko gune zabal bat parking eta guzti; eta paseatzeko belardirik ederrenak alde horretan. Horrelaxe antolatu dugu azken hamarkadetan gure hirigintza, eta alde batetik bestera mugitzeko kotxeentzako aparkalekurik eta biderik onenak nahi ditugu. Aurrerakoia dirudigu egunean alde batetik besterako desplazamendu horiek guztiak egin behar izateak, eta mugikortasun planek molde horietara bideratzea eskatzen dugu herritarrok.
Mugikortasun jasangarriaz hitz egin du Jon Albizu Donostiako Udaleko mugikortasun zinegotziak. Gaia sistema ekonomiko eta sozialaren barruan kokatzen du: gaurko eredua noraino da jasangarria? Puntu potoloa da eta badaki, dio, horrelako sistema baten aldaketa ez dela gauetik goizerakoa izango. Baina bitarte horretan beren esku dauden eta bide horretarantz hirian egin ditzaketen aldaketak egiten hasiak dira.
Garbi dute biztanle askok eta askok mugitu beharra daukatela egunero, bai Donostiatik inguruko beste herriren batera, baita inguruetatik Donostiara ere; eta ahalik eta baliabide gehienak jarri nahi dizkiote hiritarrari, beti ere ahalik eta eredu jasangarriena bultzatuz.
Horretarako sortu zuten, esate baterako, garraio publikoan modu bateratuan erabiltzeko Mugi txartela, Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean. Horrela, bai hirira kanpotik joanda edo bai hiritik kanpora, autobus publiko sisteman txartel berberarekin ibili ahal izango da. Hiri barruko autobusetarako ere balio du, baina Donostian bertan mugitu ahal izateko beste baliabide batzuk ari dira gehitzen; bizikletentzako bidegorri sarea, adibidez.
Albizuk dio aurreko legealdietatik datorren sareari heldu diotela, lehendik pauso batzuk emanda daudela, eta orain sare hori handitzen ari direla. Baina kasu horretan, azpimarratu du orain arte bidegorri gehienak oinezkoei espaloietatik lekua kenduta egin direla, eta momentu honetan egiten ari direnak, aldiz, ibilgailuentzako bideetatik egiten ari direla.
Helburua da hirian zehar ahalik eta auto gutxien ibiltzea, eta jendeari mugitzeko aukera murriztu gabe, desplazatzeko beste eredu batzuk eskaini eta sustatzea. Horrez gain, hirian zehar zenbait bide eta kaletan kokatuta dauden zona 30 deiturikoen kopurua ere handitu dute; horrela, motordun ibilgailuen mailan jarri dituzte bizikletak.
Desplazamenduez hitz egitean, askotan jende gehienak mugitzeko erabiltzen duen era uzten dugu alde batera: oinez ibiltzea. Orain arte kale gehienak moldatu ditugu kotxeentzako bideak egin eta oinezkoa bazter batean utzita, baina badirudi modan jartzen ari dela ibiltariarentzako guneak egitea.
Donostian ere gaitu dituzte oinezkoentzat zenbait kale, baina modu desberdinetan egin dituzte batzuk eta besteak. Hemen ere sistema ekonomiko eta soziala. Orain arte hirian oinezkoentzat moldatu diren kaleak egiteko kostua oso altua izan ohi dela azaldu du Jon Albizuk. Pare bat kale modu horretan moldatu dituzte, baina beste bi jarri nahi zituzten oinezkoentzat prest, eta aurrekontua handiegia zen.
Leku oso desberdinetako hainbat eredu begiratzen aritu zirela dio zinegotziak, eta azkenean New Yorkeko auzo batean ikusitakoarekin egin dute apustu. Ia batere aldaketari egin beharrik gabe, ez lurra berdindu, baldosa jarri... ia zegoen bezalaxe utzi, trafikorako zeuden seinale eta marrak ezabatu, lurra pintatu eta bizpahiru banku jarrita nahikoa! Izugarrizko dirutzarik gastatu gabe auzotarrei beren inguruan lasaiago ibiltzeko aukera ematen zaie, eta bide batez euren bizitza auzoan egitera bultzatu. Azken batean, hiritarren mugitzeko moduetan eragin baino, nolako hiri eta herriak nahi ditugun hausnartu beharra da gakoa.
Egitarau zabala osatu dute Donostian irailaren 15etik 22ra, mugikortasun astea dela eta. Egin dituzte dagoeneko zenbait ekintza, batzuk berriak, beste batzuk aurreko urteetako arrakasta ikusita errepikatuak. Ziklobia, adibidez. Bogotako (Kolonbia) lagun batek azaldu zien han zenbait kale egun batez motordun ibilgailuei itxi eta oinezko zein bizikletentzat egokitzen zituztela, eta lehengo urtean proba egitea pentsatu zuten Donostian. Oso esperientzia polita izan zela oroitzen du Albizuk; kaleak berreskuratzearen sentsazioa. Horrez gain, haur zein helduentzat ibilbide eta jolasak daude antolatuta hirian zehar, ikus-entzunezko emanaldiak egongo dira, baita erakusketak ere, besteak beste. Aurtengoan Donostiako suhiltzaileen parkean bizikleta denda txikien eta konpontzaileen azoka antolatu dute. Ikusita hirian geroz eta jende gehiago mugitzen dela bizikletaz, jabetu dira horrelako dendek gora egin dutela, eta merkatu hori ikusarazi eta bultzatu nahian aukera eman diete beren postuak jartzeko.
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi larriaz” beste behin ohartarazi, eredu aldaketa exijitu, eta... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]
Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]
Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]