Irribarreak

Tania Sánchez Izquierda Unidako (IU) kidea bere alderdi politikoa eta Podemosen arteko harremanaren inguruko galdera bati erantzuten ari zen telesaio batean. Eduardo Inda eskumako kazetariak hauxe galdetu zion: “Baina zu zergatik zaude beti hain haserre?”. Sánchezek segituan erantzun zion: “Badakit kostatzen zaizula gai serioen inguruan seriotasunez hitz egiteko gai diren emakumeak badaudela ulertzea, baina ohitzen joan behar duzu, XXI. mendean gaudelako eta emakumeok ez dugulako irribarre egiten zure zerbitzura jartzeko edota zure gusturako”. Hurrengo 48 orduetan 27.600 pertsonek partekatu zuten bideo hori Facebooken bidez.

Dudarik gabe politikari azkarra eta komunikatzaile ona dugu Tania Sánchez. Gaztea eta ederra ere bada, zaila da horretan ez erreparatzea (besteak beste, halako telesaioetan emakumezko eta gizonezko gonbidatuen edertasunaren arteko kontrastea nabaria eta susmagarria baita). XXI. mendean, gizon matxistei asko kostatzen zaie emakume gazte eta lirainekiko errespetua sentitzea. Emakume adimentsu batekin eztabaidatu behar dutenean, halako esaldiak maiz erabiltzen dituzte emakumea “bere lekuan” jartzeko asmoarekin. Nolabait Indak esan nahi ziona hauxe zen: “Ez ahaztu emakume polit bat besterik ez zarela eta zure papera telebista apaintzea dela”. Emakumeen argitasunak matxistei zirkuitulaburra eragiten diete eta erreakzioa, misoginia zaharkitua erabiliz, emakumea neutralizatzen saiatzea da. Estrategia kaxkarra, alegia, emakume azkarra, indargabe geratu ordez, matxistaren zekenkeria patetikoa agerian uzteko gai baita.

Halakoak maiz gertatzen dira politikan. Gogoratu Europako hauteskundeetarako konpainian PPko hautagaiak, Miguel Arias Cañetek, Elena Valenciano PSOEko hautagaiarekin telebistan eztabaidatu ondoren, esandakoa: “Zaila da emakume batekin eztabaidatzea: nagusitasun intelektuala adierazten baduzu edo estutzen baduzu, matxista deituko dizute”.

Egunkari batean erreportaje bat idatzi nuen emakume politikariek bizi duten matxismoari buruz. Valencianok esan zidan gure gizarteko hiru botere esparru nagusien artean –erlijiosoa, ekonomikoa eta politikoa– politikoan ikusi dutela gizonek euren hegemonia mehatxatuen. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu matxisten astakeria horiek, eta bataila galduta dutelako amorratuak daudela ospatu.  Eurei galdetu behar genieke zergatik dauden emakume azkarrekin haserre.

Baina “zergatik zaude beti haserre?” komentario horrek oroitzapen ugari ere ekarri zizkidan. Behin gauez etxera bakarrik bueltatzen ari nintzela, gizonezko kale-garbitzaile batek esan zidan: “Irribarre egin, neska, politagoa zaude”. Sare sozialetan egoera hori kontatu eta gizon askok esajeratua izatea leporatu zidaten, kale-garbitzaileak jatorra zirudiela eta horrek sexismoarekin loturarik ez zuela. Jendaurreko lanpostuetan askotan gertatu  zait gizon ezezagun bat hurbiltzea “ez izan hain serioa, irribarre egin” esateko. Gizonezko lankideek ez zuten inoiz jaso irribarre iraunkorrarekin lan egiteko exijentziarik.

Pierre Bordieu soziologoak ondo azaltzen du: “Gizarte patriarkalean emakumeek objektu sinbolikoaren estatusa bete behar dute, besteen begirada etengabe sentituz. Horren ondorioa segurtasun falta eta beti erakargarriak, lirainak eta  erabilgarriak izateko grina dago”. XXI. mendean, baina, gero eta gehiago gara, komunikabideetan, politikan zein kalean, agindu horren kontra ozen egiten dugun emakumeak, labainkada matxistak berdintasunaren aldeko bumeran bihurtuz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude