Urrezko Aroko emakume zuzendari bakarra

  • Dorothy Arzner zuzendariari eskaini dio aurten Zinemaldiak atzera begirako klasikoa. Aparteko aukera da zor historiko bat kitatzeko, Hollywooden urte loriatsuetan zuzendariaren aulkian esertzea lortu zuen emakume bakarrarekin.

"The wild party" filmarekin hasiko da Donostian eskainiko zaion atzera-begirakoa.

Bera baino ez. Dorothy Arzner Hollywooden, 1930eko hamarkadan, Urrezko Aroaren erdi-erdian. Urte haietan hasi zen dena: aktoreen ahotsa aditu zuten ikusleek aretoetan, estudioak hasi ziren jende pilari lana ematen, hezur haragizko jendea mito bihurtu zen; eta biderkatu egin zen film kopurua. Argazkiak lanean harrapatu zuen, bozgorailua ahoan, kamera ondoan. Arzner, zuzendaria, postu hori gizonentzat erreserbatzen zuten garaian.

Idazmakinari sakatzen hasi zen estudioetan, film industriak lan egiten zuen kafetegiak baino hiru dolar gehiago ordaintzen zizkiolako astean. Testuetatik fotogramak moztera. Fotogramak moztetik, editatzera. Eta editatzetik, zuzentzera: 1974an egin zioten elkarrizketa batean esplikatu zuenez, Players-Lasky estudioa –gero Paramount bihurtuko zena– uzteko mehatxua egin ondoren eman zioten film bateko batuta. Emakume bat zuzendari: albistea egunkarietan atera zen.

Bide urratzailea

1929an estreinatutako The wild party filmarekin hasiko da Donostian eskainiko zaion atzera-begirakoa, baina lehenxeago egin zuen debuta, 1927ko Fashions for women mutuarekin. Esther Ralstonek jokatutako pertsonaia protagonista, Lola, emakume indartsu eta tarteka agresiboa da; zenbait kritikarik nabarmendu dutenez, zuzendariaren ondorengo ibilbide osoan agertu dira mota horretako pertsonaiak –Arznerrek antzekotasun horiek zalantzan jarri zituen, dena den–.

1928an zuzendu zuen lehenbiziko soinudun filma (Manhattan cocktail) eta halakorik egiten zuen lehen emakumea izan zen. Pertika-mikrofonoa berak asmatu zuela ere esaten da, filmetako ahotsak grabatzeko kainabera bati lotutako mikrofonoak erabili zituelako.

Beste hamabost urtez aritu zen film industrian eta bere eskuetatik pasa ziren garaiko izar nagusietako asko (Clara Bow, Katharine Hepburn, Fredric March, Rosalind Russell, Claudette Colbert, Maureen O’Hara, Joan Crawford). Columbia ekoiztetxerako zuzendutako First comes courage (1943) izan zuen azken lana. Norvegian girotutako nazien kontrako erresistentziaz diharduen filma zaila izan zen errodatzen, beste gauza batzuen artean, Arzner bera gaixotu egin zelako, ia urtebetez geldirik eduki zuen pneumoniak hartuta. Zuzentzen hasteko behar izan zuen irmotasun berarekin hartu zuen erabakia: ez zuen pelikula gehiagorik egingo.

Genero-rolak hankaz gora

Eta ondoren isiltasuna. Denbora askoan Arznerren izena memoria kolektiboaren zoko batean gordeta geratu zen, 1960ko hamarkada iritsi eta mugimendu feministek haren obra berreskuratu zuten arte. Orduan jabetu ziren asko zein neurritaraino hartua zion aurrea zuzendariak bere garaiari. Film batzuen tematikari erreparatzea besterik ez dago: garaiko genero-rolak zalantzan jarri, emakumeek gizartean zeukaten paperaz gogoeta egin eta laneko sexu-jazarpena bezalako tematika garaikideak plazaratu zituen.

Publizitaterako lanak egin zituen gero, baita UCLA unibertsitatean zinemagintza eskolak eman ere –Francis Ford Coppolak berarekin ikasi zuen–. 1979. urtean hil zen, baina Hollywoodeko historian film gehien zuzendu dituen emakumea izaten jarraitzen du. Garaiak ez dira hainbeste aldatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2014
Ikusmira sortu duten hiru filmez, Muñoz eta Bengoetxea

Lasa eta Zabala, Negoziatzailea eta Loreak. Interesa piztu duten eta Donostiako Zinemaldian ikusiko ditugun hiru film horietan elkarrekin aritu dira Ane Muñoz Mitxelena eta Josean Bengoetxea, script lanetan lehena eta aktore moduan bigarrena. Hori gutxi ez eta... [+]


62. Zinemaldiko palmaresa
Ez daukagu galtzeko ezer, hori da pena

Donostiako Zinemaldiko 62. edizioaren palmaresak utzi duen zaporeak badauka zerikusirik aurreikuspenekin: parte-hartzaile guztiek daramatzate kopetan pintatuta espero dezaketenaren marra gorriak. Ez da gauza bera Sail Ofizialean eskubide osoz sartu zarela pentsatzea edo... [+]


Zinemaldiko palmaresa: ez daukagu galtzeko ezer, hori da pena

Bukatu da Donostiako Zinemaldiko 62. edizioa eta palmaresak utzi duen zaporeak badu zerikusirik espektatibekin. Ez da gauza bera Sail Ofizialean eskubide osoz sartu zarela pentsatuta joatea edo egotea bera garaipentzat hartzea.


Umore zaharkitua, umore berritzailea

Euskal Herriko ekoizpen onenaren saria irabazteko faboritoa Loreak bazen ere, Borja Cobeagaren Negociador lanak lortu du garaikurra. Eta zur eta lur geratu gara, xinplea iruditu baitzaigu Negociador, Josu Egiguren PSEko lehendakariak ETAko kideekin izandako elkarrizketetan... [+]


[Vie sauvage] Salbaia ez, bai ordea maskulinoa

Bazkalosteko siesta dramatizatzeko jartzen duten telefilm horietako baten tankera hartu diot Vie sauvage ekoizpen frantziarrari. Semeak bahitu eta hamar urtez inguru urbanoetatik kanpo heziko dituen aitaren istorio ahul xamarrarekin bukatu da Sail Ofizialean lehian ziren... [+]


[Samba] Tragikomedia paperik gabe

Intuchables arrakastatsuaren zuzendariek itxi dute Sail Ofiziala, immigrazioa bezalako gai konplikatuarekin tragikomedia bat eginez.


Ekoizpen espainiarrek irabazi dituzte Zinemaldiko sari garrantzitsuenak

Banatu dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 62. edizioko sariak. Magical girl film espainiarrak irabazi du Urrezko Maskorra eta La isla mínima, espainiarra hau ere, izan da sari gehien jaso dituen beste lana.


[Murieron por encima de sus posibilidades] Komedia psikiatrikoa

Krisi ekonomikoaren aitzakian egindako eskubide sozialen murrizketak eta horiek gizartean sortzen duten ezinegona dira Isaki Lacuestaren Murieron por encima de sus posibilidades filmak komedia zoro bat egiteko probesten dituen lehengaiak.


[Tigers] Tigreak miau! egin du

Danis Tanovic-ek film bakarra baino, bi ekarri ditu Sail Ofizialera: Tigers salaketa pelikula bat da eta salaketa pelikula bat egiteko zailtasun legalei buruzko filma ere bai.


[Escobar: paradise lost] Entretenigarria... baina aukera galdua

Pablo Escobar narkotrafikatzaile ospetsua, eta Benicio del Torok berau nola irudikatu duen ikustea dira Escobar: Paradise lost pelikularen amu zinematografiko eta komertzial nagusiak. Baina ze pena, bigarren mailako pertsonaia da Escobar, pelikulako gaizkilea, eta hain figura... [+]


[Lasa eta Zabala] Estatuaren estolda zikinak

Lasa eta Zabala hasten den moduak konbentzitu nau gutxien, baina filmak aurrera egin ahala errealismoan eta gordintasunean irabazten du. 


[Magical girl] Trikimailuak begi bistan

Aurreiritziekin sartu naiz Magical girl ikustera, film luze bat lehen aldiz zuzendu duen Carlos Vermut Sail Ofizialean egotea festibal honek nazionalismo zinematografiko espainiarrari egiten dizkion kontzesio horietako bat izango zelakoan. Baina nahiko gustura ikusten den... [+]


[Relatos Salvajes] Dibertsio basatia

Umore beltza, oso beltza, dario Relatos salvajes filmari. Gizakion oinarrizko instintuak muturrera eramaten ditu zuzendariak, jolas gisa. Jolasa baita Relatos salvajes, istorioaz gaindi baita jolas narratibo eta estetikoa ere. Jolas sarkastikoa, biolentoa, esajeratua. Oso... [+]


Eguneraketa berriak daude