Gazan Israelgo armadak egin duen sarraskia da XXI. mendean delako gerra asimetriko batek harrapatutako populazioari eragiten dizkion kalteen adibide muturrekoa. 50 egunez Gaza kiskali duen guduan arrazoia gerlarietako nork duen galdetzea alferrikakoa da, hain da neurrigabea alde batek eta besteak nozitutako ondorioen konparaketa.
Hazem Abu Murad lehertu bako bonba israeldar bat desaktibatzen ari zela hil zen bere taldeko dozena erdi gizonekin batean abuztuaren 13an. Gazan lan horretan aditu nagusiena zenak kalkulatua zuen ordura arte (su-etena 26an helduko zen) Israelek lurretik, itsasotik eta airetik jaurti zizkietela 18.000-20.000 tona bonba, misil eta artilleria bidez. Ali Abunimah idazleak The Electronic Intifada gune ospetsuan alderatu du leherkari kopuru hori Hiroshiman 1945an AEBek jaurtitako bonba atomikoarekin.
Kilotoia da mila tona TNTk eztanda egitean askatzen duten energia kopurua. Hiroshimako bonba atomikoak 16 kilotoi askatu zituen, 16.000 tona TNTk adina. Gazan Israelek 18.000-20.000 tona bota ditu. Horiez gain, Murad artifizieroak kalkulatu zuen 1.000 tona gehiago leherkari dagoela zapartatu gabe Gazako kale, etxe eta bazterretan abandonaturik.
Gazatik, berriz, Israelen kontabilitatean 3.360 jaurtigai bidali zitzaien, suziri eta morteroak gehienak. Ba omen dauzkaten arren, Iranek emanik, 150-200 kilo leherkari daramatenak, Hamasen milizianoek darabiltzaten gehienak 20-50 kiloren bueltan dabiltzala diote adituek. Kontuak eginez, azkenerako 4.000 suziri sutu baldin badira, 50na kilo kontatuz denetara 200 tona lehergai emango lukete: ale batzuk 150 kilokoak balira ere inolaz ere ez lirateke denetara 400 tona baino gehiago.
Ali Abunimah Israelgo prentsak eta armadak berak plazaratutako informazioetan oinarritzen da argudiatzeko 2009ko Berun Urtua operazioan lehertu zutena halako bost munizio erre duela israeldarren artilleriak bakarrik, 30.000 edo 40.000 artean. Horietako asko 155 milimetroko pepinoak dira; 50 x 50 metroko lur eremua harrapatzen dute eztanda egitean.
Tankeek, berriz, operazio honetan masiboki erabili dituzte Kalanit eta Hatzav munizioak. Gai dira bai lurra ukitu aurretik lehertzeko airean, edo bai eztanda egiteko hormak zulatu ostean eraikinen barruan. Jaurtigailuok sortu izanagatik Israelen saritu duten Danny Peretzek kazetariei azaldu zien beharrezkoak direla oraingo gerrak asimetrikoak direlako: “Orain borroka ez da tankeak tankeen kontra, zuk gai izan behar duzu jendea erasotzeko eraikin barruetan bezala kanpoan denean, gutxi gora behera joaz gordeta dauden lekuetan”.
Etsaiak “gutxi gora behera gordeta” dauden lekuak kolpatzea bilakatu da XXI. mendeko gerra guztietan taktika nagusietakoa. Zer egingo zaio etsaiak –matxinoak, terroristak...– populazio zibilaren artean gorde baldin badira... Tankeen eta artilleriaren sua bezala, gerra asimetrikoaren taktika berak segitu ditu Israelek airetik Gazako ofentsiban. Shujaiya auzoari bakarrik tona bateko 100 bonba “oparitu” zizkioten, laserrez gidaturik 300 metroko ingurua kaltetzen dutenak.
Estrategia militarrek gerra asimetrikoaren eredutzat aipatzen dute Israelek Gazan Hamasen kontra daramana. Wikipediak dioen gisan, Israelek armada oso indartsua daukan bitartean, erakunde palestinarrek ez daukate eskala horretako tresneria militarrik; ordainetan, taktika asimetrikoak darabiltzate: frankotiratzaileak, mugaz gaineko tiroketak, morterozko erasoak edo bonba-suizidak.
Israelek bere bonbardaketa masiboarekin Gazan erakutsi du zein neurritaraino diren asimetrikoak gerra honen ondorioak ere. Hasteko, biktimatan.
Israelen: 66 hildako (horietan 6 zibil), 450 zauritu (80 zibil). Gazan: 2.150 inguru hildako (zibilak 1.400-1.600), zaurituak 11.000, preso hartuak 250. Hildako israeldar bakoitzeko 32 gazatar erori dira. Baina asimetria handiagoa da bi herrialdeen populazioari begiratuz gero. Gazan 1.816.000 jende bizi da, milatik bat baino gehiago hil du 50 eguneko guduak. Israelek 8.146.000 biztanle dauka; Gazaren proportzioa mantenduz gero, ia 9.000 herritar hilko zizkioten.
Erasoengatik beren etxeetatik ihesi joandako errefuxiatuak Israelen 5.000-8.000 izan dira. Gazan abuztuaren 5erako etxeetatik alde eginak ziren 520.000tik gora, azkenerako herritar guztien herena. 17.000 etxebizitza erabat suntsitu dituzte; beste 37.000 gehiago bertan ezin bizitzeko adina kaltetuta daude. Ehunekotan, Gaza hiriko apartamenduen laurdena eta Beit Hanoun auzokoen hiru laurdenak.
Ondorio ekonomikoen kalkulu orokorrik ez dugu ikusi. Wikipediak dio Gazaren kontrako aurreko eraso handiak, 2009ko Berun Urtua delakoak, 4.000 milioi dolarreko kalteak ekarri zituela, Gazaren urteko Barne Produktu Gordin osoa bider hiru. 50 egunok ekonomian utzitako zauria handiagoa izan da aditu batzuentzako, aurrekoa halako hiru edo gehiago. Eskualde batek nola gainditzen du hilabete eta erdian galtzea urteko Barne Produktu Gordina bider bederatzi?
Gazako fabriken hamarretik bat suntsitu dute Israelgo armadaren bonbek, 360 baino gehiago. Asko txikiak, baina handiak ere bai. Al Awda enpresak 40 urte zeramatzan jakien industrian, opil, izozki eta beste ekoizten 450 langileri emanez enplegua. Berrikitan instalazioak zabalduak zituen Nazio Batuen laguntza erakundeen eskariz errefuxiatuentzako elikagaiak ekoizteko. Bonbek suntsiturik utzi dute.
Argindar zerbitzua ere suak eraman du. Salaheddin karrikan zegoen zentral elektrikoa, eskualdeko nagusia, deus ez da gaur. Urte betean generadoreekin moldatu beharko dute, herritarrek bezala ospitaleek eta lantokiek.
Nekazaritzan 17.000 hektarea baratze eta soro galdu dituzte baserritarrek. Zeuzkan oilo eta oilasko guztien erdia baino gehiago galdu du eskualdeak. Behitegi ugari ere bai.
Nazio Batuen Erakundeak Gazan garapen programen buru daukan Trond Husby esan du eskualde honen suntsiketa maila okerragoa dela Somaliak, Sierra Leonek, Hego Sudanek edo Ugandak daukatena baino. Zertarako aipatu langabezia, azken guduen aurretik %45ean baldin bazegoen, 700.000 pertsona diru sarrerarik gabeko familietan...
Abuztuaren 26az geroztik ofizialki bakea dagoenez, gazatarrak saiatzen dira bizimodua ateratzen. Nazioarteko laguntzaz gain beraiek saldu edo erosi behar duten oro zorrotz itxitako mugako kontroletatik pasa behar dute. Israelek zabalik dauzkan bakanak zeharkatzeko baimenak tantaka ematen ditu. Gazak 1.000 kamioi bete material behar luke egunero, ez dira iristen 350 baino gehiago eta ez beti. Treguan ere bakerik ez du ematen indartsuak.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]