Madril, 1700eko azaroaren 1a. Karlos II.a Espainiakoa ondorengorik gabe hil zen eta Europako potentziak hark uzitako tronua lortzeko lehiatzen hasi ziren: batetik, Filipe Anjoukoa borboitarra, Frantziaren babesa zuena, eta bestetik, Karlos artxidukea, Habsburgo etxekoa, gainerako potentziek osatutako koalizioaren hautagaia. Ondorengotza Gerra 1701ean hasi zen eta Aragoiko Koroaren lurraldeak artxidukearen alde lerratu ziren, foruak galtzeko beldurrez eta borboitarren absolutismoa saihestu nahian. Baina gerra galduko zuten, 1713an, Utrechteko Ituna medio, Filipe Anjoukoa (Filipe V.a) Espainiako errege izendatu baitzuten. Bartzelonak 1714ko irailaren 11 arte eutsi arren, borboitarren agintea ere hirira iritsi zen azkenean.
Beste hainbat gatazkatan bezala, galtzaile askok sorterria utzi behar izan zuten, borboizaleen errepresiotik ihesi. Baina nora joan ziren Bartzelona eta inguruetatik ihes egindako migratzaile katalan haiek?
Logikoena Habsburgo etxearen kontrolpean zeuden lurraldeetara jotzea zen: Napoles, Flandria, Sardinia, Sizilia, Austria, Hungaria... Baina 1734an Filipe V.ak Napoles eta Sizilia birkonkistatu zituen eta bertan babes hartutako katalanek berriro ihes egin behar izan zuten, oraingoan Vienara. Gehienak jatorri apalekoak ziren eta, baliabide eta bizibiderik gabe, kaleetan alderrai biziraun zuten.
Vienako agintariek, kaleak “garbitzeko” irtenbideren baten bila, katalanak trabarik egingo ez zuten tokiren batera bidaltzea erabaki zuten. Aukeratutako kokapena Otomandar Inperioari kendu berri zioten lurraldea izan zen, egun Zrenjanin dagoen ingurua, Belgradetik (Serbia) 70 bat kilometro iparraldera. Arazotik libratzeaz gain, turkiarrekiko muga berria birpopulatzeko erabili zituzten erbesteratuak.
1735 eta 1737 urteen artean, mila katalan inguru eraman zituzten bertara, Danubio ibaian barrena, Bartzelona Berria funda zezaten. Planoak egin ondoren hiria eraikitzen hasi ziren, baita masustondoak landatzen ere. Bartzelona Berriko jarduera ekonomiko nagusia zeta ekoiztea izatea zen helburua, eta fabriketako zeta-harrak elikatzeko masustak beharko zituzten.
Baina amets hura hasi eta hiru urtera amaitu zen. Habsburgotarren eta otomandarren arteko gatazka berehala berpiztu zen eta katalanen lurralde berriak turkiarren erasoak jasan behar zituen behin eta berriro. Hori gutxi balitz, turkiarrek izurria eraman zuten Bartzelona Berrira, eta bizirik iraun zuten bakanek hiritik alde egin zuten. 1808an sute batek hiriaren arrastoak erraustu zituen eta, egun, katalan horiek utzitako aztarna bakarra zeta-harrak elikatzeko landatutako masustondoak dira
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]