Udara garai berezia da informaziorako. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Berdintsu doa. Beharbada, esan daiteke bestetan baino sakonagoa izan dela; gertaera larri gehiagoren berri izan dugula, behintzat. Gertaera txarrak edo negatiboak: gudak, birusak, hilketak, liskar politikoak, iruzur larriak... Esandakoa: betikoa. Baina, aurten, nire oporretan, gertaera horien aurrean, beste hausnarketa bat egin dut: orokorra eta ezkorra.
Gehien errepikatu diren berrietan, gehien komentatu diren gertaeretan, arreta gehien eskatu didaten albisteetan, ezaugarri komunak aurkitu ditut, lehendik sumatzen nituenak, noski, eta horietako bat azpimarratu nahi dut: giza elkarteetan baino, klub pribatuetan antolatuta gaude gizakiok. Klubak, azken finean, interesak edota helburu komunak dituzten pertsonen elkarteak besterik ez dira. Baina ez da hor amaitzen kluben nortasuna. Klub pribatuek badituzte derrigorrez bete behar diren baldintza batzuk, batez ere, finkatzen diren kuotak garaiz ordaintzea eta onartzen diren elkarbizitzarako arauak errespetatzea. Horren truke, abantaila batzuk ere eskaintzen dizkiete kideei: elkarte edo gune itxia izatea, klubaren laguntza jasotzea horrela behar izanez gero eta beste elkarte eta pertsonekiko “segurtasun tartea” mantentzea. Halere, klub guztiak ez dira, inolaz ere, berdinak; oso maila eta funtzionamendu desberdinetakoak daude.
Bada, hori da udara honetako gertaera potoloenetan hauteman dudan ezaugarri komuna: gizakiok klub pribatuetan antolatu garela. Begira, bestela:
– Ebola birusa dela eta: ez dakit zehazki zenbat pertsona dauden kutsatuta Afrikan eta zenbat ari diren hiltzen egunero; horietako batzuk, oso gutxi, ipar-mendebaldekoak dira, hau da, ipar-mendebaldean jaioak edo hor bizi direnak. Bada, horien herrialdeek euren kutsadura ezagutu bezain pronto erreskatatu dituzte, ipar -mendebaldera eraman eta salbatzen saiatu dira. Nork daki zer dirutza gastatu den horretarako, baina zerbait argi geratu bada, niretzat, zera izan da: zure klub handiak lagunduko zaituela interesa baldin badago, baina, gogorra bada ere, zure egoera berberean aurkitzen diren zure beste elkarteko kideez ez da inolaz arduratuko. Hauxe gertatu da bi misiolari espainiarrekin: Espainiako Gobernuak haiek aberriratzea erabaki zuen beren erlijio-ordenako beste misiolariak eta Liberiako herritarrak “ahaztuz”. Hori da klub baten betekizuna ondo betetzea, hori.
– Ildo beretik doa Afrikatik Europara etorri nahi duten pertsonen istorioa; hor jarraitzen dute, hesi bat gainditu ezinik, klub fin batean sartu nahian, horretarako kuota handiegia ordaintzen ari direlarik. Baina gure kluba oso pribatua eta apartekoa denez, bada, sarrera ez da doan, ezta aukerakoa ere: zorte txarra izan du urrun eta beste azal kolorez eta txiro jaio denak.
– Badaude, baita ere, oso klub fineko kideak direnak, baina, ai ama!, dagokien kuota ordaintzea “ahaztu” dutenak. Edota klubeko kideak izateko baldintzarik gabeko eskubidea dutela pentsatzen dutenak, beraiek izan ezik beste taldeko kideek gastu komunak ordainduko dituztelarik. Hauek ez dute klubaren beharrik: beraiek dira kluba eta beste gainontzeko guztiak, beren morroiak. Pujol jauna, zer-nolako klubeko zer-nolako kidea izan nahi duzu?
– Badaude baita ere giza talde berriak antolatu nahi dituztenak, eta ezin. Ea zer sortzen den Katalunian eta Euskal Herrian; ea benetako giza elkarteak osatzen ditugun klub pribatuak baino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]