Garunean interkonexio gehiegi dute autistek

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

New Yorkeko Institutu Psikiatrikoko Jeffrey Liebermanek egin berri duen aurkikuntzak itxaropena sortu die autismoaren aurkako borrokan dabiltzanei.

Liebermanek dioenez, garunean nerbioen arteko konexio gehiegi badago autismoa sortzen da. Jaiotzean, umeek mota horretako interkonexio asko izaten dituzte, baina normalean, hazi ahala gutxitu egiten dira. Ez da horrela gertatzen autisten kasuan: haien interkonexioak mantendu egiten dira, eta horrek informazio gainkarga sortzen die garunean. Hala, informazioak ezin du era egokian zirkulatu.

Liebermanen lantaldeak adierazitakoaren arabera, interkonexio horiek gutxituz hobekuntza nabariak lortu beharko lirateke autisten egoeran.


Eguneraketa berriak daude