Eskoziako garaipena

Krisi ekonomikoa, burujabetza, bakegintza eta hauteskundeak  izango dira datorren kurtso politiko berriaren zutabe nagusiak. Hazkunde ekonomiko urriaren miraria –2014rako BPGren %1,5eko aurreikuspena – ari dira saltzen Espainiako agintariak, PPren erreforma ekonomikoen ondorio litzatekeena eta 2015ean jarraipena izango lukeena, %2ko hazkundearekin. Eta ekonomia usaina baino, datu hauei hauteskunde usaina darie, Espainia eta Europako datu ekonomikoei begiratuta bederen.

Batek daki zer egingo duen ekonomiak, baina jadanik krisiaren azken zazpi urte hauetan egindako triskantzak atzeraezinak dira epe laburrean: egindako murrizketa itzelen esparruak ez dira samur berreskuratuko, ongizate estatuan emandako atzerapausoa handia izan da, soldaten beherakada ere bai eta langabeziak inoizko handiena jarraitzen du izaten Espainian. Langabeziaren kasuan, oihartzuna izan dute Juan Ramón Cuadrado espainiar katedradunak joan den astean egindako adierazpenek: hazkundea izango da, langabezia murriztu ere egingo da,  baina Espainian egun diren 5 milioi langabeetatik 2 milioik jadanik ez dute lanposturik izango.

Europar Batasunetik datorren haizea, gainera, hotzikara eragiteko modukoa da: Alemania, Frantzia eta Italiaren hazkunde aurreikuspenak negatiboak dira 2014rako eta, beraz, logikoena da pentsatzea horrek Espainiako ekonomian ere eragin handia izango duela, besteak beste bere esportazioen zati handiena Europara doanean. 2007an hasitako krisiari austeritate ospetsuarekin erantzun zaio EBn eta ez dirudi alde horretatik aldaketa handirik izango denik. Aitzitik, zurrunbilo horren gaitasuna indartuz doa eta dagoeneko Frantziako Gobernua bera ere irentsi du. Vicenç Navarro ekonomialari katalanak bere blogean dioenez (Susperraldia? Hirugarren atzeraldian sartzen ari gara. Abuztuak 27), ateratzen ez, orain krisi hasierako hirugarren atzeraldian sartzen ari da EB

Buruajbetza dela eta, oraingoan besteei begiratzea dagokigu. Eskozian –irailak 18– eta Katalunian –azaroak 9– independentziari buruzko erreferendumak egingo dira eta horien eragina handia izango da gurean ere. Independentzia eskuratu ala ez, Eskoziakoa garaipena da estatu bila ari den edozein herrirentzat: zein luxu handiagoa, halako erreferendum bat akordioz egitea baino?

Kontrako muturra da Ukrainako gerra. Oso egoera eta testuinguru desberdinak izan arren, oinarrian arazoaren funtsa bertsua da: zergatik ez dute negoziatzen Kievek eta errusiar zaleek Eskoziakoa moduko irtenbide bat? Arrazoi ugari egon daitezke baina bi behintzat lehen lerrokoak dira: bat, estatu kolpearen ondorengo Kieveko gobernuak ez duelako balizko banaketez ezer entzun nahi; bi, atzean Errusiaren indarra dutela jakinik, Ukrainako ekialdeko matxinoek Krimearen txanpa baliatu nahi izan dutelako Ama Errusiarekin bat egiteko. Eskozia eta Ukrainaren artean egon liteke Katalunia, gerra usain barik, baina Espainiarekin piztu daitekeen gatazka handi baten atarian. Espainiak Konstituzioaren indarra du, besteak beste indar armatuena; Kataluniak bere herritarren gehiengoarena, soilik hori, baina demokraziaren muinari begira garrantzitsuena. Izango ote da behar adinako maila demokratikorik Espainian?

Euskal Herrira begiratuz gero, ezin baikor izan. ETAk armak utzi ondoren guztiontzako irtenbidean sakondu ordez, mendeku eta gatazka politiketan katramilatzen den PPren gobernuarekin ezin esperantza handirik izan. Urte asko behar dira hamarkadetako mina bizikidetzan ubideratzeko, baina ez bakearen oinarriak jartzen hasteko. Euskal Herriko bake prozesuaren egoeran neurri asko di-da hartu ahalko lirateke funtsezko gaietan, armak, presoak eta biktimen esparruan, esaterako.   

Urtero ematen dira urratsen batzuk eta aurten ere izango dira, baina dena litzateke desberdin Madrilek prozesu hori lagunduko balu. Oraingoz, alabaina, mendeku politika konponbidea baino hobeto datorkio PPri, batez ere 2015eko maiatzeko udal hauteskundeei begira: ohiko politika gogorrek botoak ematen dizkiote Espainian; konponbiderako neurriek, bake giroa indartuko lukete euskal gizartean, baina Espainian akaso boto gutxiago eman ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


2022-06-28 | ARGIA
Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu du Sturgeon lehen ministroak

Eskoziako Parlamentuan egindako hitz hartzean eman du horren berri Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroak. Aurkezpenean, kritikatu egin du Erresuma Batuko Gobernuak orain arte ukandako "blokeo jarrera".


2022-06-15 | ARGIA
Eskoziako Gobernuak independentziaren aldeko kanpaina abiatu du

Sturgeon presidenteak erreferendum “legezkoa” agindu du, Erresuma Batuaren baimenik gabe balitz ere. 2023rako aurreikusten du gobernuak erreferenduma.


2021-07-23 |
"Autodeterminazioa Izan Daiteke Herri Honen Ilusio Sortzaile"
Txema Montero, HBko eurodiputatuari elkarrizketa
Txema Montero, HBko Eurodiputatu Berria
"Autodeterminazioa Izan Daiteke Herri Honen Ilusio Sortzaile"
Abogatu bezala egiten du lan Txema Monterok. "Nere defendituren batek Frankismoan inork baino denbora gehiago darama... [+]



2021-06-30 | Jon Alonso
Elisenda Casañas
"Eskozian erreferenduma egitea posible bada, zergatik ez da Katalunian posible izango?"

Elisenda Casañas Zuzenbidean lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Bere tesiak Eskozia-Britainia Handia eta Katalunia-Espainia bikoteak alderatu zituen. Katalandarra izateak, baina ama eskoziarra edukitzeak modu berezian biribiltzen du bere... [+]


2021-05-10 | ARGIA
Eskoziarrek beste erreferendum bat eskatu dute hautetsontzietan

Erreferenduma programan zeraman independentismoak gehiengo absolutua lortu du. SNP alderdia eta bere buru Nicola Sturgeon izan dira osteguneko hauteskundeetako irabazle nagusiak, baina Berdeen eserlekuak beharko ditu gehiengo absolutua osatzeko. Emaitzak ezagutu ondoren, Boris... [+]


2021-03-23 | ARGIA
“Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?” erreferendumerako lege proiektua, prest

2014ko erreferendumean egin zen galdera bera izango du Eskozian egingo den bigarren erreferendumak: “Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?”. Eskoziako Gobernuak erreferendumaren lege proiektua aurkeztu duen egunean, independentismoari garaipena eman dio... [+]


2020-12-04 | David Lannes
Eskozia: independentziarako prest
Enbata aldizkarian 2020ko azaroaren 26an argitaraturiko artikuluan –Manu Robles-Arangiz fundazioak euskaratutakoa–, David Lannesek, independentismo eskoziarrak 2014tik gaur egun arte, erreferenduma galtzetik independentziaren aldeko jarrera nabarmen gailentzera, egin... [+]

Pandemiak independentismoa indartu du Eskozian

Eskozian independentismoak gora egin, eta Eskoziako Alderdi Nazionala, SNP, maiatzean egingo diren hauteskundeetan gehiengo osoa lortzeko bidean da, inkesten arabera. Bigarren indyref-a momentuma indartzen ari ote da?


2020-01-14 | ARGIA
Sturgeon: “Kontserbadoreak beldur dira, badakitelako aukera ematen digutenean independentzia hautatuko dugula”

Eskozian independentziari buruzko bigarren erreferenduma deitzeko eskumenak eskatu zituen abenduan Eskoziako lehen ministroak, eta ofizialki erantzun dio orain Erresuma Batuko lehen ministroak: eskumenak ukatu dizkio. Independentziaren alde 80.000 lagun batu dituen Glasgowko... [+]


80.000 pertsona atera dira kalera Glasgown independentziaren alde

Independentziaren aldeko zortzi martxa iragarri zituzten 2020rako, eta larunbatean egin dute lehena Glasgow hirian. 80.000 lagun atera dira kalera antolatzaileen arabera.


Eguneraketa berriak daude