Laboa-Bastidaren hunkidurak

  • Memoriak (Mikel Laboaren biografia bat): Mari Sol Bastida.

    Elkar, 2014

Mikel Laboa, Jean Phocas eta Iñaki Salvador.
Mikel Laboa, Jean Phocas eta Iñaki Salvador.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Memoriek kolektiboak izan behar dute, sinesgarriak izanen badira. Horregatik, Mari Sol Bastidak Mikel Laboaren biografia bat idatzi du. Bat. Laboaren Bat/Hiru biografia irudika dezaket. Lau/Bost eta Hamaika ere. Ez 13, ordea. Ez dok Amairu. Biografiok Zumetaren koloreetan imajinatu ditzaket.

Mari Solek topikoak saihestu ditu Mikel deskribatzean. Nik, alta, topiko bat ifrentzuz paratuko dut: “Emakume handi baten atzean, artista handi bat dago. Edo, haren abaroan artea ernamuindu daiteke”. Bastidarik barik nekez irudika dezaket Laboaren obra.

Memoriak esperientziaren eta aske bizinahiaren irudikapen kolektiboa da, garai bateko herri kulturaren eta sorkuntzaren irudipena. Pena eta poz partekatuen emaria. Ez dago bat, bi barik. Bi horretan kolektiboa dago. Eta kolektiborik ez dago, familia, kuadrilla edota lagunik gabe.

Gaztetatik, Laboaren kantek itzalak argitu dizkidate eta argiak itzali. Ene bihotza irudikatzen lagundu didate, liburuaren azaleko Zumetaren irudiak antzo: ez gara bat, bi gara, gutxienez. Ez dago sorkuntza sufrikariorik gabe, ez maitasunik arantzarik gabe. Liburuari darion maitasuna itzela da.

Mari Sol Bastida ausarta izan da bere etxeko ateak zabaltzeagatik. Hots, Laboa-Bastida bikotea artista estoiko neurritsu zalantzakor eta lagunkoi baten kasta direla erakusteagatik.

Oi, antzinako bihotz! “Ene bihotz, buztinezko bihotz, etxe txiki hori, ahula, hauskorra, lau gelatako etxe hori”.

Eskerrik asko, euren etxean ene burua kausitu izanagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomendioak
2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2017-08-04 | Axier Lopez
Historia ofizialetik kanpo

Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.


2014-07-29 | Sustrai Colina
Persepolis

Persepolis: Marjane Satrapi.

L’Association (frantsesez)
Norma Editorial (Gaztelaniaz)


Euskalduna eta zoriontsua

Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza bidaia: Karmelo Ayesta.

Utriusque Vasconiae, 2013


Kartzelako angelu itsuak

Hemen naiz, ez gelditzeko baina: Markel Ormazabal.

Txalaparta, 2014


Eguneraketa berriak daude