Hizkuntza aniztasunaren praktika onak Europatik Bilbora

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailean, Bilboko Alondegian, 50 aditu bilduko dira, kulturartekotasunean, aniztasunean eta integrazioan lan egiten duten eragile europarrak. Hirietan dagoen hizkuntza aniztasunak ekonomian, gizartean eta kulturan nolako abantailak eragiten dituen aztertuko dute. Europan egin diren eta egiten ari diren praktika onak kontatuko dituzte mintegian. Besteak beste, Dublin, Londres, Bartzelona, Berlin, Oslo eta Lisboako adibideak ezagutu ahal izango dira.

Bilboko Udalak eta Europako Kontseiluak antolatu dute mintegia, irailaren 17tik 19ra. Europako Kontseiluak Cities Kulturarteko Sarea dauka eta hor biltzen dira hizkuntza aniztasunaren onurak oinarri hartuta egitasmoak lantzen dituzten hainbat hiri. Europako Kontseiluak Bilbo aukeratu du mintegia egiteko, sarean duen rol aktiboagatik eta hizkuntza arloan duen egoeragatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 8
Tranbian

Eguneraketa berriak daude