Freskura atseginean

  • Atlantidara biajia: Jokin Muñoz

    Alberdania, 2000

Ez dakit nik zer dugun uda partean bidaiekin, urtean zehar egiten ez ditugunak denak egin nahi izaten ditugula. Baina fisikoki baino nahiago duenak bidaiatu liburuetan, urteko edozein sasoi zaio aldeko horretarako. Eta, udako gomendio, ez ote naizen ari proposatzen metabidaia bat. Ez, tituluak iradoki bezala, prezisamente Atlantidara. Ez, idazleak propio hala nahita, euskaldun askoren imajinarioaren baitako Erriberara –Valdorbatik barna–. Ez. Katalunia aldean soldadu egon direnek, bai; baina zerbitzu garaikideagoak egiten ditugunok ere ondo ezagutzen, eta ondo pairatzen dugun Castejonera baizik. Zehatzago amona zenaren etxe handira, paseoan. Zer eta korraleko tejabana azpian esertzeko goxo-goxo, gaueko freskura atseginean.

Mendizaleen ohitura hautsiz, Etxauritik eguerdian aterako da ni bidaiaria, lau egunen buruan besta egiteko. Bitartean gertatzen zaizkionak, eta bururatzen –bidaia oro baita, eta batez ere, barne-bidaia–, hobeto irakurleak berak deskubritzen baditu. Gauzatxo bat bakarrik: ez espero hemen kontzesio, erruki, miserikordiarik; bertako kontu guztiak, Jokin Muñozek idatziak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomendioak
2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2017-08-04 | Axier Lopez
Historia ofizialetik kanpo

Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.


2014-07-29 | Sustrai Colina
Persepolis

Persepolis: Marjane Satrapi.

L’Association (frantsesez)
Norma Editorial (Gaztelaniaz)


Euskalduna eta zoriontsua

Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza bidaia: Karmelo Ayesta.

Utriusque Vasconiae, 2013


Kartzelako angelu itsuak

Hemen naiz, ez gelditzeko baina: Markel Ormazabal.

Txalaparta, 2014


Eguneraketa berriak daude