Historia aberatsa du Murugain mendiak. Burdin Aroan herrixka izan zen bertan, eta 1936ko Gerran, frankistei bidea galarazteko lubakia. Aztarnak berreskuratzeko auzolana egin dute ingurukoek azken hiru udaratan. Lekua egokitzeaz gain, jendartean zabaltzea dute helburu.
Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan dago Murugaineko gaina, soinean Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaio dituela. Ondare historiko aberatseko mendia da eta Burdin Aroko herrixka baten eta 1936ko Gerra garaiko lubaki baten aztarnak aurki daitezke. Tamalez, ez ziren behar bezala mantendu eta denboraren poderioz, lurrak estali zituen. 2011ko udan, horiek berreskuratzeko auzolanari ekin zioten herritarrek, Aramaioko Udalak, Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldeak eta Ondare Babesa elkarteak bultzatuta. Ordutik, urtero antolatu dituzte arkeologia saioak eta ondoren bisita gidatuak egin dituzte. Aurtengo uztailean, lehen aldiz, Aretxabaletako eta Arrasateko lurrak induskatu dituzte.
1936ko Gerran Debagoienako hainbat menditan eratu zituzten lubakiak, Arabatik Bizkairako bidean ziren frankistak oztopatzeko. Azken urteotan egindako indusketari esker, jakin da Burdin Aroko harresia baliatu zutela trintxera hornitzeko. Halaber, gerra garaiko bizimoduari buruz informazioa lortu dute, ateratako hondakinei esker. Hala nola, janari latak, bala-zorroak eta bestelako gailu belikoak berreskurau dituzte.
Aranzadi elkarteko arkeologoek 1988an hauteman zuten Burdin Aroko herrixka Murugainen, orduko tresnak aurkituta. 2005ean berriz, telefono antena eraikitzeko lurra aztertzen ari zirela, harresia egon zela konturatu ziren. Berreskuratzea, ordea, ez da edonolako lana izaten ari. Eremu zabala hartzen du, eta narriatuta dago. Hala ere, handik gertu zeramika aleak eta esku-errotak aurkitu dituzte, garaiko beste objektu batzuen artean. Harresiak gordetzen zuen herrixka aurkitzea da hurrengo erronketako bat, aztertu ahal izateko zer nolako bizimodua zuten eta zein etxebizitzetan hartzen zuten atseden. Dena den, ikusteko dago aurrerantzean horretarako diru-laguntzak lortuko dituzten. Hortaz, ez dakigu proiektuan zenbateraino sakondu ahal izango duten.
Batik bat egokitzapen lanak egin dituzte orain arte. Hala ere, ondare historikoa herritarren artean zabaltzea da asmo nagusia. Urtero, auzolan saioak amaitu ostean, hitzaldiak eta bisita gidatuak egin dituzte aurkitutakoa aurkezteko. Dokumentazio lanetan Intxorta 1937 kultur elkartearen laguntza dute. “Bertan ibilitakoei ahotsa ematearen garrantzia” azpimarratu du Aramaioko Udalak.
Ondarea Berreskuratzeko Taldeak beste ekimen batzuk ere eraman ditu aurrera auzolanean, Murugainekoa baino “xumeagoak”. Bide, eskailera eta iturri zaharrak egokitu dituzte, besteak beste. Aurrera begira halako proiektuekin jarraitzeko asmoa dute, nahiz eta uztailero Murugaineko lanei berriro ekin. Denon artean aurrekoek utzitakoa berreskuratu eta zabaltzea baino ondare aberatsagorik ez baita.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Euskara hauspotzeko lan egiten duten eragileak ekonomikoki hornitzea da ekimenaren xedea. Ekarpena egiteko bertako produktuen saskiak erosteko aukera izango da urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean.
Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari' izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]
Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.
Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]
Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]
Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]
Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]
Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.
Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.
Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]