Soshite chichi ni naru / Like Father, Like Son
Zuzendaria eta gidoilaria: Hirokazu Kore-eda.
Iraupena: 120 min.
Japonia, 2013. 120 min.
Bikoteari bonba baten moduan jaurti diote berria ospitaleko buruek: euren semea beste batenarekin ordezkatu zuten jaio zenean, duela sei urte. Bazkalosteko foiletoirako abiapuntu dirudiena, familia ereduez eta guraso eta seme-alaben arteko harremanaz gogoetatzeko baliatuko du Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarrak, Soshite chichi ni naur (Nolako egurra, halako ezpala) lan ederrean. Orain arte hezi eta maitatu duten semearekin jarraitu ala umea ordezkatu nahi duten erabaki beharko du bikoteak. Garrantzitsuagoak ote dira geneak, sei urtetan garatutako harremana baino? Benetan zer bilatzen dugu seme-alabengan? Aukeratu al daiteke nor maitatu?... Galdera ugari planteatzen ditu Kore-edak, galdera pertsonalak, eta patxadaz, naturaltasunez harilkatzen ditu bidean sortuko diren zalantza, emozio eta hausnarketak, moralkeria kutsurik gabe. Zuzendariak gurasoen rola jarri du jomugan, seme-alaba zoriontsu izatea baino ez dutela nahi esango baitizute aita-ama denek, berdin diola ez badute gurasoen antzik edo ez badituzte gurasoen espektatibak betetzen, baina konplexuagoa da egunerokoa.
Oro har, pelikulak kritika eta publikoa izan ditu alde hasieratik. Cannesen epaimahaiaren saria lortu zuen eta Donostiako Zinemaldiko azken edizioan, ikus-entzuleena. Euskal Herriko areto komertzialetan –gutxi batzuetan– eman ostean, DVDan ikusgai dago jada. Steven Spielbergek ere begiz jo zuen berehala eta bertsio estatubatuarra egin nahi du orain; ea ez duen zapuzten jatorrizkoak utzi digun ahogozoa.
Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.
Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.
Persepolis: Marjane Satrapi.
L’Association (frantsesez)
Norma Editorial (Gaztelaniaz)
Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza bidaia: Karmelo Ayesta.
Utriusque Vasconiae, 2013
Hemen naiz, ez gelditzeko baina: Markel Ormazabal.
Txalaparta, 2014