Itsaso Baltikoa, 1945eko urtarrilaren 30a. S-13 sobietar itsaspeko batek Wilhelm Gustloff ontzi alemaniarra detektatu zuen. Alexander Marinesko kapitainak ontziaren kontra tiro egiteko agindua eman ondoren, hiru torpedok Wilhelm Gustloffen kroskoa jo zuten eta ontzitzarra ordubete eskasean hondoratu zen. 9.434 pertsona hil ziren, ia denak –eskifaikideak ez beste guztiak– zibilak.
Wilhelm Gustloff ontziak 1.865 bidaiarirentzako tokia zuen baina itsas aginteak 6.000 pertsona eramateko baimen berezia eman zuen. Ejertzito Gorria Ekialdeko Frontean aurrera egiten ari zen eta etxetik alde egindako errefuxiatu alemaniarrak birkokatzeko premiak bultzatu zituen erabaki hori hartzera. Ontzia hondoratu eta gero jakin zuten beste 5.000 errefuxiatu ezkutuan ontzian sartzea lortu zutela. Hala, hondoratu zenean, 10.582 pertsona zeuden ontzian. Horietatik 1.000 inguru salbatu zituzten hasieran, baina ehunka batzuk hipotermiak jota hilko ziren, Baltikoko ur hotzetan erreskatearen zain egon ondoren.
Ontziak brankan esbastika zeraman arren, Alexander Marinesko kapitainak bazekien errefuxiatuak zeramatzala. Baina kapitainaren karrera gainbehera ari zen: izaera egoskorra zuen, gehiegi edaten zuen eta haren dosierrean ohar negatiboak pilatzen ari ziren. Torpedoen laguntzaz egoera irauli eta Sobietar Batasuneko Heroi garaikurra lortu nahi zuen Marineskok. Saria jasotzeko hautagai izan arren, goi mailako agintari sobietarrek ez zioten domina eman eta hondoratzearen errua Luftwafferi berari egozten zion bertsioa zabaltzen ahalegindu ziren. Marineskori ez zion ezertarako balio izan historiako itsas tragedia larriena eragiteak.
Inoizko itsas tragediarik handienaz galdetuta, gehienok Titanic aipatuko genuke ziurrenik. Baina Bigarren Mundu Gerran Baltikoan gertatutakoarekin alderatuta, Titanic-en ezbeharra askoz txikiagoa izan zen; hildakoen zerrendari erreparatuta, zehazki, sei aldiz txikiagoa, Titanic hondoratzean 1.514 pertsona hil baitziren.
Baina, batetik, literaturak eta zinemak Titanic-en tragediari publizitate handia egin diote azken mendean. Bestetik, sobietarrak Wilhem Gustloff-i gertatutakoa desitxuratzen saiatu ziren eta gainerako aliatuek erasoaren ondorio izugarriei garrantzia kendu zieten. Finean sobietarrak ere aliatuak ziren, gerraren irabazleak. Eta, aldiz, Baltikoan itotako 9.000 zibil haiek, gehienak adinekoak, emakumeak eta haurrak, bando okerrekoak ziren. Galtzaileen bandokoak.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]
Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]
Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]
Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]
Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]
1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]
Palestinarrek pilotu israeldar bat bahitu, epaitu eta urkatuko balute, ez litzateke gauza bera?”. Halako eta bestelako galderei erantzun nahian, Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen liburua abiapuntu izanda, mahaiaren bueltan elkartu ditugu bi filosofo eta politologo bat,... [+]