Hebron inguruko kolonia batetik irtetean hil zituzten hiru gazte israeldarren kasuak mendeku politikari ateak ireki dizkio: ehunka hildako eta milaka zauritu eragin ditu Israelgo armadaren azken operazio militarrak. Eta sorburuan kolonien arazoa agertzen zaigu.
Israelek okupatutako lur palestinarretan eraiki dituen bizitokiak dira koloniak. Bertan juduen komunitateak bizi dira. Txalet-multzo itxurako gotorleku armatu hauek Nazio Batuen Ginebrako Hitzarmena urratzen dute. Militarki okupatutako lurretara herritarrak eramatea zehazki debekatzen badu ere, Israelek guztiz kontrakoa egin du 1967ko gerran Zisjordania okupatu zuenetik.
Herrixka horien eraikuntzaren bitartez lurren gaineko jabetza ziurtatu nahi du Israelgo Gobernuak; etorkizunean bake-akordiorik balego horrek suposatuko lukeenari aurre hartuz. Kolonien eraispena izan da palestinarrekin bake-hitzarmenik ez lortzeko arrazoi nagusietako bat. Israelek presionatzeko duen karta bat da: akordio guztiek kolonien biziraupena jaso behar dute. Palestinarrek, jakina denez, diote ezinezkoa dela Israelek de facto indarrez okupatuta duen lur baten gainean negoziatzea. 1993ko Osloko negoziazioen hastapenetik hona Palestinako lurretan bizi diren kolono israeldarren kopurua bikoiztu egin da. Gaur egun, milioi erdi inguru kolono daude.
Arrisku horiek hartzeko prest direnen argudio nagusia erlijioa da. Jainkoak judutarrei han bizitzeko eskubidea eman diela uste dute kolonoek. Halere, badira ulerterrazagoak diren beste arrazoi batzuk ere: Kolonoek zerga txikiagoak ordaintzen dituzte. Etxebizitzarako eta kredituak lortzeko laguntza bereziak dituzte. Enpresek hobariak jasotzen dituzte kolonietan egoitza jar dezaten. Laguntza hauei esker lan eskaintza handia dago kolonietan eta, paradoxikoa bada ere, kolono enpresariek palestinarrei lana ematea beste biderik ez dute.
Bestetik, kolonoen %75 (360.000) ultraortodoxoa da. Beraz, laguntza orokorrei gehitu behar zaizkie erlijio-komunitate horrentzat espresuki dauden aparteko laguntzak. Ultraortodoxoen komunitateetan hamarretik seik ez du lan egiten. Torá, haien liburu sakratua ikastera dedikatzen dira eta hilero 500 euroko pentsioa jasotzen dute. Umeentzako laguntza berezia ere jasotzen dute. Kontuan hartu behar da familia ultraortodoxoek, batez beste, bost eta zazpi seme-alaba artean izaten dituztela. Eta Israelen derrigorrezkoa den hiru urteko zerbitzu militarra egitetik salbuetsita daude.
Kolonoek bakarrik erabil dezaketen 200 kilometrotik gorako errepide sarea eraiki dute lur palestinarretan. Koloniak eta kolonoak babestea helburu bakarra duten Israelgo armadaren milaka soldadu daude Zisjordanian. Checkpointak, gaueko etxeratze-aginduak, kargurik gabeko atxiloketa prebentiboak eta bestelako murrizketa andana dira aginte militarraren ondorioak palestinarrentzat.
Zisjordania gaur egun gruyère gazta baten modukoa da; elkarren artean deskonektatuta bizi diren zonalde txiki askok osatutakoa. Koloniek Zisjordaniako lurraren %3 okupatzen badute ere, errepideek, base militarrek, Checkpointen, Harresiaren eta gainerako segurtasun zonaldeen inguruko azpiegiturek lurren %40 hartzen dute.
Urteak joan, urteak etorri bake negoziazioak hasi, gelditu, bertan behera utzi eta berriz hasten dira. Bien bitartean, errealitatea da Israelgo Gobernua geroz eta lur gehiago kentzen ari zaiela palestinarrei.
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]