Merezi al du 4 urterekin ingelesa ikasten hastea?

  • Hego Euskal Herriko ikastetxeetan haurrak 4 urterekin hasten dira ingelesa ikasten. Asko akademiara joaten dira. Urtebeteko umeak hartzen dituzten akademiak badira. Europan, Espainiako Estatua da 4 urterekin ingelesa ikasten hastea orokortua dagoen herrialde bakarra. 4 urtekoek 8koek baino hobeto ikasten al dute? Errentagarria al da hain goiz hastea? Zalantza handiak dituzte orriotan iritzia eman duten Itziar Elorzak, Uri Ruiz Bikandik eta Jasone Cenozek.

Europako haur gehienak baino lehenago hasi ingelesa ikasten eta haiek baino maila kaskarragoa. Jasone Cenozen ustez, emaitzok azaltzeko aldagai gehiago hartu behar dira kontuan. Honela dio:
Europako haur gehienak baino lehenago hasi ingelesa ikasten eta haiek baino maila kaskarragoa. Jasone Cenozen ustez, emaitzok azaltzeko aldagai gehiago hartu behar dira kontuan. Honela dio: "Espainia oso itxia izan da Francoren garaian eta bitartean beste herrialdetako gurasoek bidaiatu eta ingelesa ikasi dute. Beste kontu bat: Italian, Alemanian eta Espainian ez, baina Portugalen eta Danimarkan adibidez, filmak bikoiztu gabe ikusten dituzte, asko ingelesez. Bideo-jokoekin antzeko zerbait gertatzen da: ume euskaldunak gaztelaniaz dauzka eta daniarrak aldiz ingelesez. Beste aldagai bat: Europako hizkuntza batzuk linguistikoki ingelesetik hurbilago daude". Dani Blanco

Jasone Cenoz EHUn Hezkuntza Zientzietan katedraduna da. EAEko hezkuntza sisteman, eleaniztasuna eta adinari buruzko ikerketa bukatu zuen bere taldeak 2004. urtean. Gaur egun Hego Euskal Herrian egin ezingo litzatekeen lana burutu zuten: ingelesa ikasten 4 urterekin, 8 urterekin eta 11 urterekin hasi ziren ikasleak hartu zituzten “akuri”. Gutxi gorabehera bost ikasturte igaro eta gero, 9, 13 eta 16 urte zituztela ingeles azterketa egin zieten. Beste bi proba ere egin zizkieten: adin talde bakoitzak 12 urte zituenean eta 16 zeuzkanean.

Zein dira ikerketaren emaitzak? 4 urterekin hasitakoek abantaila izan al dute?. “Hobekuntza pixka bat nabaritu dugu, baina pixka bat, nahiko mugatua da ikasten dena. Ez da panazea, ez dago magiarik”. Alegia, ez dago pentsatzerik 4 urterekin hasten direlako goi mailako hiztun bihurtuko direnik. Bi osagai azpimarratu ditu Cenozek. Batetik, ingelesa atzerriko hizkuntza da gure ikastetxeetan, umeek ez dute entzuten adibidez kalean parra-parra, ez dute lagunekin erabiltzen, telebistan edo bideo-jokoetan ez da ohikoena. Bestetik, eskolan bi orduz baino ez dira aritzen ingelesa ikasten, beste kontu bat da akademiara edo udalekuetara doazen.

Cenozek adierazi digunez, AEB eta Britainia Handiko hainbat ikerketak erakusten dute etorkin umeek gurasoek baino hobeto ikasten dutela atzerriko hizkuntza. Alabaina, horrek ez du esan nahi, besterik gabe, umeak direlako hobeto eta azkarrago ikasten dutenik: “Baldintzak ez dira berdinak. Hizkuntzarekin duten harremana estua da, eskolak ingelesez jasotzen dituzte eta lagunek hizkuntza horretan egiten diete”. Hau da, eguneko ordu asko ingelesean murgilduta dabiltza, ziurrenik gurasoak ez bezala. Dena dela, ikerketa horietan umeago hasi direnek abantailatxoren bat badutela frogatu da. 4-5 urteko etorkina eta haren 9 urteko anaia edo arreba alderatuz gero, txikia atzerriko hizkuntza hobeto menderatzera iristen da. Goizago hasteak beraz, badu onura gehiago egoera horretan, ez ordea ingelesa astean bi orduz baino usaintzen ez duen haurrarengan.

Ez du, orduan, abantailarik txikitan hasteak? “Ahoskeran hobeto moldatzen direla esaten da. Baina hemengo irakasleekin eta bi orduz arituta? Ezta akademian jatorrizko irakaslearekin arituta ere. Ahoskera lortzeko hizkuntza input masiboa behar da”. Hobekuntzaren bat aurkitzekotan entzumena eta hitz egiteko lasaitasuna aipatu ditu Cenozek, jakinda ez dagoela inolako ikerketatan frogatuta: “Agian, entzumena pixka bat gehiago… Agian, (nahiz eta ondo ez esan) gauzak esaterakoan ez dira hain urduri jartzen…”.

A ereduan euskara ikasi duten ikasleengan erreparatzeko eskatu digu Cenozek, ingelesaren irakaskuntzarekin aldera dezakegula uste du: “Astean hiru bat orduz aritzen dira, zerbait ikasten dute, baina ez da zoragarria. Ingelesa baino ordu gehiagoz ikasten dute euskara eta emaitza badakigu zein den”.

Beraz, ez du zentzurik 4 urterekin hasteak? Lehenera itzultzea hobe, 8 urterekin ikastera? “Agian 8 urterekin hasi eta intentsiboagoa eginda hobeto litzateke, agian bai, baina ez dago frogatuta. Ez zait iruditzen lehenera itzuliko garenik, gurasoek, ikastetxeek eta gizarteak ez lukete onartuko”. Cenozek ontzat jo du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ingeles ordu gehiago emateko erabiltzen den sistema, alegia, ikasgaiak ingelesez irakastea.

Ingeles goiztiarra ezartzearen abantailarik apenas kontatu digun Cenozek, baina argi utzi du astean bi orduz aritzeak haurrei kalterik ez diela sortzen. Euskara ikasteko adibidez, ez du trabarik eragiten.

Uri Ruiz Bikandi: “CLIL ereduak inguru elitistetan du arrakasta”

EHUn, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan Hizkuntzaren Didaktika irakaslea da Uri Ruiz Bikandi. Haren ustez, ez du merezi 4 urterekin hastea, ingelesa tantaka ikastea, eta gainera, alferrikako gastua dela iruditzen zaio. Orokorrean, ez dio zentzurik hartzen eta gutxiago gure egoeran: “Euskararekiko konpromisoa baldin badugu, inportanteena euskarari ahalik eta leku gehien ematea da, momentu batetik aurrera beste hizkuntza batzuk sartzeko. Ingelesa goiz sartuta euskararentzako zeneukan esparrua gal dezakezu. Nafarroan hori egin dute”. Ez du uste beste hizkuntzei kalte egiten dienik ingelesa ordu gutxiz irakasteak –Jasone Cenozen eta Carmen Muñozen ikerketak aipatu ditu–, baina bai eskolako bizimodua, hezkuntzaren planteamendua, aldrebesten duela, gero lorpen kaskarrak izateko.

Orduan noiz da egokia ingelesa ikasten hastea?. “Geroago eta sendoago has daiteke. Hizkuntzak ikasteko umea izateagatik bakarrik abantailak dituenik oso zalantzan dago, badirudi ahoskeran eta sintaxian baduela abantaila umeak, baina hizkuntza oso kantitate handitan jasotzen duenean”. Murgiltze ereduan dena euskaraz ikasten duten gaztelania hiztunen adibidea jarri digu. Ikasle horiek etxean eta kalean gaztelaniaz egiten dute eta ikastetxean dena euskaraz. Haurrak izaki, jatorrizko hizkuntza ere orduan ari dira ikasten, malgu daude. Baldintza horietan, litekeena da haurtzaroa abantaila izatea euskara ikasteko, baldin eta bigarren hizkuntza-ordu, euskara-ordu piloa sartzen bazaizkie.

Ruizi bi osagai iruditzen zaizkio garrantzizkoak gai honetan: noiz hasi ikasten –azaldu berri duguna–, eta CLIL irakats eredua (Content and Language Integrated Learning). EAEn Edukien eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua izena hartzen du. Ikastolen Elkartearen Eleanitz egitasmoa horretan oinarritzen da. Gero eta hizkuntza gehiago integratu nahi dira hezkuntza sisteman eta ez dago ordurik denetarako. Beraz, atzerriko hizkuntza ikasteko orduak gehitu beharrean, ikasgaiak irakasten dira hizkuntza horretan. Labur esanda horixe da CLIL. Ruizen ustez, Amos Paran ikerlariaren lana gogoan (Content and Language Integrated Learning: Panacea or Policy Borrowing Myth?), eredu horrek inguru elitistetan du arrakasta: “Ikasleek hizkuntza ez badute menderatzen ezin dute ikasgaia menderatu. Murgiltze ereduan euskaraz, oro har, ikasleek oinarri sendoagoa dute eta ikasgaietan molda daitezke, baina ingeles maila askoz baxuagoa da eta ikasgaia menderatzeko maila behar da”. Irakasleek ingeles maila, kultura maila orokorrean, altua badute, ikasleek inguru sozio-kultural oso jantzia badute… bide erdia eginda dagoela uste du Ruizek, hau da, CLIL ikastetxe guztietarako proposatzerakoan kontuz ibili behar dela, jende xehearen kontrako jokabidea izan daitekeelako. Finlandiako adibidea gogorarazi du, ikasleen %14 baino ez da ari CLIL ereduan ikasten, “eta irakaskuntzan aitzindariak dira, puntako irakasleak dituzte, hezkuntzan berdintasun soziala gorena da… Horrek denak laguntzen du emaitza onak izaten”.

Ingeles goiztiarrak abantaila nabarmenik ez badu zergatik mantentzen da? Ikastolen Elkartea 1991-1992 ikasturtean hasi zen probatzen hainbat ikastetxetan ingeles goiztiarra 4 urtekoengan. Gero, ikastola guztietara zabaldu zuten eta Eusko Jaurlaritzak sare publikora. Garai hartan, eredua eskola publikoan ezartzen hasi zen urtean, Ruiz irakasle askorekin elkartu zen eta galdetu zien zein arrazoi pedagogikoren arabera erabaki zuten haien eskolan 4 urterekin hastea: “Ez zekiten erantzuten. Ikastetxeek 4 urterekin edo 8 urterekin hastea aukeratu zezaketen, gehienek 4rekin hastea eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari, ikastolek egina zuten bezala. Izan ere, ingelesa hain goiz ematen hastea bezeroak irabazteko edo ez galtzeko lehiaren lehen pausoa izan zen”. Ruizen ustez, serioak bagina kalkuluak egin behar genituzke, 4 urterekin ingelesa tantaka irakasteak dituen abantailak aztertzeko, eta Nafarroan gertatu den bezala, euskararen irakaskuntzari kalte ez egiteko.

Itziar Elorza: “Ez dago ikerketarik esaten duenik euskara kaltetan atera denik”

EHUn, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea da Itziar Elorza. 2011n tesia bukatu zuen, Ikastolen Elkarteak 1991-1992 ikasturtean abian jarritako Eleanitz proiektuari buruz. Unibertsitatean lanean hasi aurretik, 25 urteko ibilbide profesionala egin zuen Ikastolen Elkartean, eta 2004tik 2011ra Ikastolen Elkarteko hizkuntz arduraduna izan zen.

Tesian, Ikastolen Elkarteak 20 urtean egindako lanari berme akademikoa eman diola esan digu. Eleanitz proiektuak lau hizkuntza kudeatzen ditu (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), Ruizek aipatu duen CLIL eredua da oinarria eta ingelesa ikasten 4 urterekin hasten da. Sarrera goiztiarrari dagokionez, duela 20 urte alderaketa egiteko aukera izan zuten. Ikastola batzuk 4 urterekin hasi ziren eskolak ematen eta beste batzuk 8rekin. Bi taldeak konparatu zituzten hamabi urtez eta ondorio honetara iritsi ziren: 4 urterekin hasitakoek ingelesean maila hobea zuten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieran. Pentsa dezakegu beraz, lehenago hasteak eragin duela alde hori. Alabaina, Elorzak ez digu horrelakorik baieztatu: “Ezin dut esan 4 urterekin hasi zirelako izan denik, proiektu berezi baten partaide izan zirelako baizik”. Eleanitz egitasmoan ondoko osagaiak hartu zituzten kontuan: metodologia lan jarraitua; ikerketa kalitatean lan handia; proposamen didaktikoari eta curriculumari jarraipen izugarria; irakasleen prestakuntzan ahalegin izugarria; gurasoekin, irakasleekin, klaustroekin bilkurak… Horiek eta beste hainbeste osagai aipatu ditu Elorzak. Hau da, indar, baliabide eta jakituria metaketa handia egin zen proiektuan. Lanketa ikaragarriak ahalbidetu du talde esperimentalak beste taldeak baino emaitza hobeak izatea.

Elorzaren ustez, Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzan egiten duen lana ikusita, onurak baditu. “Ohiko ebaluazio linguistikoetan ezin dira neurtu, baina litekeena da komunikazio gaitasunean hobeto aritzea edota ingelesarekiko sentipen egokiagoa izatea. Irakasleek sumatzen dituzte horrelakoak”. 4tik 8 urtera bitartean ingelesa irakastea gizartearentzat errentagarria den galdetuta, dudakoa izan daitekeela erantzun digu: “Geroago hasi eta diru baliabide berberak jarriko balira, eta beste era batera egingo balitz, adibidez ikastalde txikiagoetan edo gela berean bi irakasle sartuta…”. Cenozen eta Ruizen ildotik, iritzi dio ez dagoela miraririk, nahiz eta hasierako urte haietan uste izan zen txikiak izaki, berehala ikasiko zutela ingelesa. “Haur txikiek izugarrizko gaitasuna dute hizkuntzak bereganatzeko, baina testuinguru naturalean, input izugarria dutenean, ez astean bi ordutxoz eta irakasle bat 25 umerekin”.

Elorza ez du ingelesak kezkatzen, euskarak baizik. Elorzaren tesian eleaniztasuna onuragarria dela sostengatzen da eta hori frogatzeko hainbat erkaketa egin zituen. Ingelesa goiz sartzeagatik eta ikasgai bat ingelesez emateagatik euskarak eta gaztelaniak ez zuten kalterik jasan, alderantziz, gaztelania hiztunek euskara gehiago ikasi zuten, eta bai euskal bai gaztelania hiztunek emaitza hobeak izan zituzten gaztelaniako probetan. “Ez dago ikerketarik esaten duenik euskara kaltetan atera denik”. Elorzaren iritziz, kontua ez da noiz hasten zaren ingelesa ikasten baizik eta nola egiten duzun. “Ikastolen Elkartean ez da inoiz aztertu ingelesa bere aldetik, beti hizkuntza guztiak batera hartu dira”.

Gurasoak aztoratuta dabiltza, neska-mutilak Haur Hezkuntzan hirugarren hizkuntza ezagutzen hasi dira, eta gutxi delakoan akademiara daramatzate. Eleanitz proiektua abian jarri zutenean akademiak saihestuko zituztela uste zuten: “Eskolak ondo egiten badu ez dago beharrik kanpoan lan osagarriak egiteko. Kontrako eragina sortu genuen, ordea. Ingelesaren presioa eragin zen”.

Urtebeteko haurrak akademiara eramateko iragarkiak entzuten ari gara. “Ez du merezi. Kalterik ez dio egingo, baina esan dugu, adin horretako umea egunean bost orduz jartzen baduzu ikasiko du ingelesa, baina gizarte honetan euskararekin egin beharko dugu hori, ezta?”.

Eta ingelesaren zama kokotean dugula gabiltzala, euskara kontuetan ez ote garen lasaitu aipatzen hasi gara. Gurasoentzat errazena ez ote den haurrek ingelesa ikas dezaten baliabideak eskura jartzea, eta ez ote den askoz konplikatuagoa umeek euskaraz egin dezaten, gurasoak eredu izatea; alegia, erdaraz egiteko ohitura aldatzea. Baina hori hurrengo baterako utziko dugu.
 

Beharrezkoa

Cenoz, Ruiz Bikandi eta Elorza, hirurak ados dira ingelesa beharrezko bihurtu dela esaterakoan. Gizarte globalizatuan bizi gara, ingelesa lingua franca da. Ikasketetarako, interneten informazioa bilatzeko, Europara begiratzeko, behar omen dugu. Horrek ez du esan nahi maila gorena lortu behar denik eginkizun horiek taxuz egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


LABek haur eskoletako lan hitzarmena adostu du, bi greba egunen atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. STEILAS akordioarekin ezkor agertu da,... [+]


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


Eguneraketa berriak daude