Londres, 1748ko otsailaren 15a. Jeremy Bentham filosofo, jurista eta erreformatzailea jaio zen. Utilitarismoaren sortzailea eta ongizatearen defendatzaile sutsua, hainbat arlotan oso ideia aurrerakoiak zituen: adierazpen eskubidearen, genero berdintasunaren, dibortzioaren edo eliza eta estatuaren arteko bereizketaren alde jardun zuen, baita esklabotzaren, heriotza zigorraren eta gay eta lesbianen kriminalizazioaren aurka ere.
Baina presoak beste labeko opila ziren harentzat: birgizarteratzeko metodo eragingarriena errepresioa eta kontrol zorrotza omen zirela uste zuen. Hortik abiatuta, espetxe perfektua diseinatu zuen: panoptikoa.
Zirkulu formako eraikinak dorre bat zuen erdian, eta handik, kartzelazainek zirkuluko ziega guztiak kontrolatzeko aukera zuten. Ziega bakoitzak preso bakarra hartuko zuen. Ziegak horma lodiz bereizita zeuden, eta horrek presoen arteko harremanak galarazten zituen. Egia da ziega bakoitzak leiho handi bat zuela, baina ez Benthamek presoen ongizatea gogoan zuelako; zenbat eta argi gehiago sartu, orduan eta ikuspegi hobea izango zuten dorreko zaindariek. Begiraleek eraikin guztia ikus zezaketen, baina presoek ez zuten dorreko jarduna ikusten. Ez zekiten kartzelazain bakarra edo gehiago zeuden, ez eta begira zituzten ala ez. Hodiz osatutako gailu sofistikatu bat ere diseinatu zuen, ziega guztietara iritsiko zena; hodien bidez dorreko zaindariek eguneko nahiz gaueko edozein ordutan presoei nahi zutena esateko aukera zuten. Panoptikoa 1984 nobelako Anaia Handiaren modukoa zen, baina Benthami mende eta erdi lehenago bururatu zitzaion ideia, eta bere asmoa ez zen fikzio hutsera mugatzea.
Benthamek uste zuen presoak zorrotz kontrolatuta eta askatasun nahiz intimitate zantzurik txikiena ere kenduta haien jarrerak eta errendimenduak nabarmen egingo zutela hobera. Horregatik, Panoptikoa zaintza behar zuten beste eraikin batzuetarako ere egokia izan zitekeela uste zuen: lantokiak, unibertsitateak... Izan ere, Panoptikoaren jatorrian fabrika eredu berezi bat zegoen, Jeremy Benthamen anaia Samuelek diseinatutakoa. Samuel Bentham itsasontzi-ingeniariak 1768an langileen gaineko kontrola eta etekinak maximizatuko zituen fabrika-herri baten proiektua diseinatu zuen, Grigori Potemkin printze errusiarraren enkarguz. Eta Jeremyk anaiaren lana baliatu zuen bere proiektua garatzeko. Baina Samuelen fabrika ez zen sekula gauzatu. Eta Jeremyren Panoptikoa ere ez.
Ingalaterrako Jurgi III.a ez zegoen prest kartzela berriak eraikitzeak eskatzen zuen inbertsioa egiteko, are gutxiago diru kutxak hutsik zeudenean. AEBen Independentzia Gerrak jipoi ederra emana zion ingeles ekonomiari eta, ondoren, Napoleonen aurkako kanpainek ere ez zioten herri altxorrari mesederik egin.
Gerora, XIX. eta XX. mendean hainbat espetxe eraikitzeko Benthamen diseinua hartu zuten kontuan: Rahwayeko espetxea (AEB), Dublinekoa, Bogotakoa, Matarókoa, Pinos uhartekoa (Kuba)... Guztiak itxita daude gaur egun eta, beraz, Benthamen proiektuak ez zuen arrakastarik izan. Ezin gauza bera esan gizabanakoa kontrolatzeko beste metodo sotilagoei buruz.
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]